blogak

Irinmodo (1307-2017)

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XXVI): KANTERAZARREKO ITURRIA

Daude ezagunak diren iturriak eta guztiz ezezagunak direnak. Bat, ezezagunen artean, Kanterazarreko iturria da. Bere momentuan Josemari Iturbek komentatu zidan bere existentziaz. Hala ere, ba omen zekien oso ondo non zegoen bere osaba den Julian Lezetak. Eta halaxe, hitzordua jarrita, Julianek erakutsi zidan bidea. Bidetik gertu eta halaber ezkutuan dagoen iturria da Kanterazarrekoa. Lur azpiko urak batzen ditu teila batek, eta bertatik erraz edan daiteke ura. Metal-ura bada ere, ez du beste metal-iturriek duten bezain gustu txarrik. Edangarria da.

Bertara joateko, Deskargako bidea hartu behar da, eta Goikolau izeneko eremuan Ipurtikara edo Arrola aldera doan pista hartu behar da. Pistatik bat egingo duzue pista ixten duen ate batekin. Bertatik 50 bat metrotara, ezkerretara, hartu behar da iturrira. Bidetik iturrira 50 bat metro daude. 






JULIAN LEZETA ITURRIAREN KOKAPENA ADIERAZTEN

 KANTERAZARREKO ITURRIA

 


  •  Eskertza:

 Eskerrik asko Julian Lezeta eta Josemari Iturberi eskainitako laguntzarengatik.

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07