blogak

Irinmodo (1307-2017)

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XXV): ITURRITXA/ITURRIETA

Lizarragako auzoa oso inguru urtsua da. San Martzialetik Gorlara hartzen bada bidea ABARO izeneko lur eremutik pasatuko gara, eta bertan, Abaro iturriaz gain, orain duela urte batzuk eraiki berri izan den ur biltegia ikusteko ere aukera izango dugu. 

Beherago, baina, beste iturburu eder bat dago: Iturritxa edo Iturrieta. Akiñabei baserri azpian dago inguru hau, eta bertan bi iturri daude: bata, Bareñok bere garaian erositakoa, izan ere helburua baitzen botilatan etxerako ura saltzeko bezala erabiltzea, eta, bestea, berriz, Laskurain-txikikoa den iturria.

Garai batean hemendik zetorren Antzuolako etxebizitzetara ura ere, Urkuluko ura etorri aurretik. Hemengo ura orain Aitzaga baserri parean dagoen ur-biltegira iristen zen ura. 

Esan beharrik ez dago, euri asko egiten duenean ura besterik ez dariola inguru honi, argazkietan ikusten den bezala.



LASKURAIN-TXIKIKO ITURRIA ETA GOIAN ITURBURUA. 

BEHEAN, BERRIZ, HERRIRA URAK HARTZEKO INSTALAKUNTZAK




BIGARREN ITURRIA: 
BAREÑOk BERE MOMENTUAN EROSITAKO ITURBURUTIK DATORRENA
 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07