blogak

Irinmodo (1307-2017)

ANTZUOLAKO ITURRIAK: ABARO ITURRIA ETA UR BILTEGIA (XXIV)

ABARO ingurua oso ezaguna da Lizarraga auzoan, gutxiago kaleko herritarren artean. Oso inguru urtsua da. Euri dezente egiten duenean ikusi besterik ez dago handik eta hemendik datozen errekatxoak (Oritza, Iturrieta) eta iturburuak ur gainezka. Abaro inguruko iturburuak ba omen dauka baina arazotxo bat: karea ugari dariona da. Karea ez da batere ona, besteak beste etxeko makinak-eta hondatzen dituelako, baina baita ur hoditeria ere trabatu. Kontuak kontu, 2009an hasitako udal proiektuaren bitartez pentsatu zen ur hau erabiliz, ur biltegiaren zein kanalizazioaren bitartez,  baserrietarako urak ere bertatik hartzea, izan ere agorraldietan baserrietara iristen den ura urria baita. Dagoeneko, duela gutxi, Abarotik datorren ur hori Irimoegi-goi aldeko baserrietara ere iritsi da.


GOIAN ABARO ITURBURUA, ITURRIA ETA UR-BILTEGIA. 
AZPIAN ABARO ITURBURUA LIZARRAGA ERREKA BIHURTUTA, 
AKINABAI-ERROTATIK PASATZEN

ITURRIAK:

  • https://goiena.eus/antzuola/1386609269848-ura-zerutik-ez-saretik



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07