blogak

Irinmodo (1307-2017)

ANTZUOLAKO EHIZTARIAK

Denok ezagutzen dugu Antzuolan EPERRA elkartea, ehiza eta arrantzarekin loturikoa. Ehizarako zaletasun hori aspalditik datorkie, eta aldi berean baita kanpoko herrietara joan eta bertan ehizan egiteko ohitura ere. Hemen dugu antzinako (1954-5) ehiztarien argazkia. Bittoriano Barrenak diosku agian La Aguileran, Burgoseko probintzian-edo, ateratakoa izango dela, orduan  kanpora joateko ohitura ere bazegoelako, sarri garai hartan Antzuolara lanera etorritakoren batek esanda edo lagunduta. 

Zertara? Kasu honetan erbitara. Argazkian, hilik eta zintzilikaturik agertzen dira erbi ugari!!!

Argazki honetan ere gutxi dira antzuolarrak, gehienak bertakoak omen dira.

Antzuolarren artean, eta eskumako aldetik hasita: Tiburtzio LarraƱaga, Lapatza baserrikoa; Juan Arbe alboan eta, bere atzean, Juane Eguren, Jauregi baserrikoa. Badaude beste bi antzuolar: ezker aldetik, ume txikiaren aurrean, Agustin Arin, herriko harakina eta, eserita, eskumatik lehena: Florentzio Barrena, Altamira baserrikoa.

Gainontzekoak bertakoak-edo omen dira.

INFORMATZAILEA

  • Bittoriano Barrena
  • https://ahotsak.eus/antzuola/hizlariak/victoriano-barrena-elortza/

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07