blogak

Irinmodo (1307-2017)

ANTZUOLA IZENA NONDIK DATOR

 Nondik dator Antzuola izena? Zer adieraziko ote du berak? Galdera bi honi, baina baita Gipuzkoa osokoko tokiko herri izenei erantzunez ere, kaleratu berri den liburua aurkeztera (ere) goaz. Bertatik daude aterata azpiko aipamenak. Beraz, aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiet egileei: bai Patxi Salaberriari eta baita Luis Mari Zalduari ere, azken hau ezaguna Antzuolan, bere garaian (1994ean) herriko mapa toponimikoa nirekin batera osatu zuelako. 

Hasteko, ea 1584ean kaleratutako Gipuzkoako mapa honetan aurkitzen dituzuen Antzuola eta Uzarraga.

  Antzuola

IzenOfiz.: Antzuola.
Dok.:(Top.) «...en termino de Vergara en Ançuela» (1307, Mtez., Glez. eta Mtez., 1991: 109), Ançuola, Ancuola (1540-1590, Pavo, 2005:115), Ançuola (Gari., II,1628
[1571]: 338), Anevola (sic) (Ortelius, 1588, mapa), Anzuola (lu., Isas., 1850 [1625-26]: 29, 116, 604), «AnzuolaaliasUsarraga»(vi., López, 1770), Anzuola(vi., DRAH, I, 1802: 78; Mad., II,1845: 349; Go., 1862:40).
(Antrop.) Fortunno d’Ançuela (1390, Mtez., Glez. eta Mtez., 1996: 294).
EuskalOnom.: Anzuolaco-mendiac (1897, Pavo,2005: 119), Antzula (Arrasateko aurk., 1945; Orma.,1996: 334).
EuskalTes.: «Anzuolacoerriinguruta mendiguztiacdiraiturri garbizbeteac»(Izt., 1847: 79), «...jarraitzen du Vergaraco errira,Anzuola bide andiaren gañean escuirontz eta ez- querretaraco chunchurrean Elgueta dituela» (ibid., 111), «Antzuolan sedea, Bergaran koipea, Elorrion buskantza, Durangon tronpäa» (Azkue, 1989 [1935-1947], III: 140 ), «Antzuolan ere banaka batzuetan izan naiz» (Uztapide, 1975: 138).
Ebak.: Antzuolan (in.)(Zaldibia; Etxa. eta Gar., 2003: 45), Antzuóla, Antzuéla (Antzuola, Pavo, 2005: 114), [án.tso  we.là] (abs.), [an.tso  wé.la.kò] (lek.g.) (Ant-045), [an.tso  ú.e.là] (abs.) (Ber-152).
Etimol.: Eleizalderen ustez (1916:11) -baina galderamarka ezartzen dio, ez bai- tzen honetaz batere segur- Antzuola-n dagoenantzu osagaia aintzi ‘aintzira’,‘zingira’ da. Mitxelenak (AV, 19, 60, 483)esteka hori ezestendu, eta Aizkibelen antxuola «choza de borregos»-ekin zuzenki erlazionatua dagoen antzu-rekikoa baiesten. Errenteriako- arentzat ola-ren‘etxola’ adiera gero hitzak hartu zuen ‘burdinola’ baino zaharragoa da- teke.
Nolanahiko gisan, ikusi bezala, Ançuela dago 1307an, Anzuelaco dugu 1825eko dotrinan (Uribe-Etxebarria, 2008: 190), eta egun ere,AnaToledo euskaltzain antzuo- larrak dioskunez (a.a.),Antzwéla esaten da in situ. Honek zerikusia izanendu, hain segur, -uo- diptongoaren bilakaerarekin: cfr. Arabako Zalduondo / Zalduendo herri izena (Sala., 2015a: 392-393), Ataungo Urkuelako etxaburuaño (Arin, 1951: 140), autoreak hasta Etxaburua de Urkuola itzulia, eta Hernani-Urnietako Amunola saroi izena, Amuela bilakatua orain (Zaldua, 2012b:304-305). Zernahi gisaz,osagaiak antzu ‘ernari gelditu ez den azienda’eta ola ‘etxola’ direlaaski garbi dago.
HerritarIz.: antzuolar.



 ANTZUOLA LAKI(RI)OLATIK

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07