blogak

Irinmodo (1307-2017)

ANTZUOLA 1535ean

Badugu 1553ko dokumentu bat besteak beste 1535ean Antzuola nolakoa den adierazten diguna. Dokumentu hori Antzuola eta Bergararen arteko ika-mika edo auzi baten oinarrituta dago, eta izenburu hau dauaka:
 
"Ejecutoria del pleito litigado por las iglesias parroquiales de La Piedad y San Juan de Uzárraga, de Anzuola (Guipúzcoa) (tartean Bergarako Oxirondorekin ere bai) con el concejo, justicia y regimiento de Vergara (Guipúzcoa), sobre ordenanzas municipales (1553/12/24)"

Dokumentuan bertan zera agertzen da:    

 "... E LOS PARROQUIANOS DE LAS PERROCHIAS DE LAS UNIVERSIDADES DE LA PIEDAD DE ANÇUOLA E SAN JUAN DE UÇARRAGA... Y DEL DICHO PLEYTO ... SOBRE RAZON QUE PARAZE QUE EN LA DICHA VILLA DE VALLADOLID A TREYNTA DOS DEL MES DE SETIENBRE DEL AÑO PASADO DE MILL E QUINIENTOS E TREYNTA E ÇINCO AÑOS..."

Antzuolak bere nortasuna garatzen zihoan neurrian, ugariak izan ziren Bergarako herriarekin izandako ika-mikak, eta auziak sarri gertatzen ziren herrien artean, izan ere Antzuolak oraindik ez zeukan herri izaerarik, Bergarako menpe zegoelako. 

Herriko lurren erabileran, bizitzarako beharrezkoak ziren jangaien hornikuntzan, ostatuen erabileran, "alcabala" izeneko zergaren ordainketan, ordezkarien aukeraketan ... oinarritutako auziak Valladolideko Goi Epaitegian bukatzen ziren. Hemen dakarguna egoera horren lekukoa da, hots, arestian aipatu ditugun zergatiak edo eragileak direla medio hasitako auziarekin bat datozenak; Bergara eta Uzarraga nahiz Errukizko Amaren parrokiaren arteko liskarrak.

 Dokumentu mardul bezain aberats honen helburua garai hartako antzuolarrei bere ondasunak kudeatzeko eta aldi berean beste zerbitzu batzuez -eta oinarrizko jangaiez- hornitzeko eskubidea bermatzea zen, besteak beste mendiak, belardiak, haragia, ardoa, arraina, olio edo ostatuena. Hemen lagintxo bat antzemateko auzi horren argudioak:  

  • "... revender açeyte, vino es pescado e otros ... ansi para las partes ... como para los caminantes e enian sus tiendas en Ançuola e ansi mismo carnizeros e carnizerias, no lo podiendo tener...".
Guzti honen aurrean, aurre egin nahi izan zioten garai hartako antzuolarrek, eta horretarako euren ondasunak izateko eta kudeatzeko asmoarekin, ika-mikan sartuko dira Bergarako herriarekin. Horrek, ondorioz, esan nahi zuen Valladolideko Goi Epaitegira jo eta bertan auzia hastea, eta bertako epaileen esku  erabakia lagatzea
 
Dokumentuarekin hasteko, lehenik eta behin, garai hartako antzuolar batzuk elkartu eta Valladoliden auzia jarraitzeko baimenak eman zituzten:  
 
"Sepan quantos esta carta de poder vieren como yo la Universidad de los escuderos ... hijosdalgos de la perrochia de San Juan de Uçarraga, parrochianos que somos... estando juntos en nuestro ayuntamiento, a canpana tanida segun los abemos de uso y de costunbre... Syendo presentes el cura Juan abad de  Galarza, cura de la dicha yglesia, y Martin abad de Lausagarreta, y el bachiller Ybañes de Ibarreta..."
 
Tartean ere bazeuden beste herriko baserritar batzuk: Untzarriko, Beteixoko, Aiztiko, Garikatzako, Besastiko, Etxenagusiko Bizkalatzako, Azkarateko, Iturbeko, Lizarriturriko, Arangurengo, Zumaetako, Sarraldeko (emakume bakarra: Estibariz), Gorrizko eta Elutseko giza-seme-alabak. Dokumentuak dioskun bezala: "que somos mas de las tres partes y çerca de quatro de todos los parrochianos de la perrochia de San Juan de Uçarraga (bitxia da idazkariak Beçirragabezala idazten duelako)...".

Ondoren, Errukizko Amaren parrokiaren txanda etorri zen. Hemen ere, herriko abadea zen Juan de Oxirondok elkartu zituen eliztar gehienak: Irala, Zumaeta, Madariaga, Lizarriturri, Iñurrigarro goikoa eta azpikoa, Iriarte, Igeribar, Eguzkitza, Ertzile, Udala, Aitzaga, Arriaga, Irimo, Arrelus, Iturbe, Irastorza, Aranguren, Iriarte, Iratea, Zupide ... baserrietako eta besteko eliztarrak.

 Hala ere, antzuolarrek (Uzarraga eta Errukizko Ama parrokiakoek) ez zioten ukatzen Bergarari halako eskubide historikoa arestian aipatutako zerbitzu eta hornikuntzetan, baina eskatzen ziena zen aldi berean Bergarak ere aintzat hartu zezala Antzuolaren egoera zein zen, eta horretarako argudio interesgarriak eman zituzten. Dokumentu zati hau (argazkian) oso interesgarria da, izan ere Antzuolak lehen eta une hartan zeukan estatusa edo garrantzia azpimarratzen du, batez ere une hartan herriak zuen "soberania" eta kokapen estrategikoagatik:

"... y porque antes en la dicha Universidad se ayuntase con la dicha villa abia en ellos pesos y medidas y ofiçiales de todos los ofiçios mecanicos y nezesarios ... y meson para albergar los caminantes, y donde se pudiesen alojar, y los susodichos nunca abian renunciado ...; y porque un de los caminos mas usados y cursados de todos quantos ay en la dicha probinçia hes el de la dicha Universidad, porque por el ban y pasan todas las personas que querian escusar el paso, e por alli llebaban los ganados y mercançias y probisones que benian a Bizcaya y Alaba, y de toda Castilla... E sino hubiere peso y medida y probisiones y mantenimientos y mesones para la probision y sustentamiento de las personas, y para aparejar las bestias, abiendo seys legoas despoblado muchas dellos...; porque en la dicha Universidad abia mas de doçientas casas y las dos terçias partes dellas e aun mas heran de ofiçios mecanicos; y si ellos alli no pudieran husar de sus ofiçios... se abran de yr y ausentar a otras partes, y por lo consiguiente se despoblaria todo; por las dichas razones nos pidio suplicas...".

Beraz, Antzuolak, arestian azpimarratutako pisuzko arrazoiengatik eskatzen du, besteak beste, "... en la posesio en que abia estado y estaban de arar y ronper y rozar en todos los dichos sus terminos de la dicha su dehesa, e de gozar de la dicha alcabala... e de tener sus pesos y medidas, e todos los ofiçios mecanicos e mesoneros e aloxamientos e todas las cosas neçesarias...".

Antzematen den bezala oso dokumentu interesgarria da ikusteko zer nolako herria zen XVI. mendearen hasiera hartan, Antzuola.

Iturria:
  • Ejecutoria del pleito litigado por las iglesias parroquiales de La Piedad y San Juan de Uzárraga, de Anzuola (Guipúzcoa) (tartean Bergarako Oxirondorekin ere bai) con el concejo, justicia y regimiento de Vergara (Guipúzcoa), sobre ordenanzas municipales (1553/12/24). Iturria:  ES.47186. Archivo de la Real Chancillería de Valladolid, REGISTRO DE EJECUTORIAS,CAJA 796,13. Kontsulta: http://pares.mcu.es/ParesBusquedas20/catalogo/show/5710480


jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07