GOIKO ARGAZKIAN, 1967ko ZIKLO-KROSS FROGA, ANTIGUATIK IRTETEN
Antigua auzoan ospetsuak izan ziren bertan antolatutako ziklo kross frogak 1966, 1967 eta 1968an. Baina ez ziren azkenak izango, txirrindulari lasterketa inguruan antolatukoak.
Izan ere, txirrindulari froga batzuk egin ziren errepidean, "Antiguako saria" izenarekin. Hala, 1978tik 1982ra-edo egin ziren lasterketa hauek. Azken lasterketan (1982), gainera, antzuolarra den Karlos Baleztenak bigarrena atera omen zuen. 1981ekoa, berriz, Javier PalacĂn beasaindarrak irabazi zuen.
Hona, baina, 1979an ospatu zenaren kronika dakargu garai hartako egunkarietatik aterata:
HOJA DE LUNES (1979/06/11)
Urte hartan, 71 txirrindulari, Gipuzkoa sarirako jubenil mailakoak hain zuzen, irten ziren, eta 17 soilik iritsi ziren helmugara. Beraz, etapa gogorra izan zen. Deskarga eta Udana gainak pasatu behar izan zituzten Antiguara iristeko, eta, orduan, Jose Maria Alustizak irabazi zuen lasterketa bi ordu eta erdi pasatxo bizikleta gainean egin ondoren, bataz beste 36 kilometro orduko eginda.
ITURRIA: