blogak

Irinmodo (1307-2017)

ALBARIÑO MAHASTIA GAZTELUGAINEN

Herrian baditugu mahastiak Lizarraga auzoko bi baserrietan,  Ugartetorre eta Arangurenen, baina ez genuena espero zen hemendik urte batzuetara Albariño ardo zuri fiña edateko gauza izango ote ginenik Antzuolan!!!

Albariño (portugesa: Alvarinho) Galiziako hegoaldearen eta Portugalgo iparraldearen ardo zurien mota bat da. Lehenengoak Rias Baixas jatorrizko izendapenaren barruan daude 1988tik eta bigarrenak Vinho verde izendapenean 1984tik. 

 

 By Luis Miguel Bugallo Sánchez (Lmbuga Commons)(Lmbuga Galipedia) - http://commons.wikimedia.org/wiki/Main Page, CC BY-SA 2.5 es, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=717134

Zer dela ba guzti hau? Bada Gaztelugainen albariño-mahats landara batzuk landatu dituztelako. Honen sustatzailea Migel Bargiela dugu, jatorriz galiziarra, eta baratz amorratu zalea. Berari otu zaio Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Padronetik mahats landara batzuk ekarri eta Gaztelugainen landatzeko. Lur ona omen da, gainera, Migelen hitzetan, Gaztelugainekoa. 

Ea bada negu gorritik ondoren nola ernaltzen diren landaratxoak. Guk, behintzat, hitzordua hartu dugu Albariño "kata" hori egiteko!!!


ALBARIÑO-LANDARAK, HEGOALDERA BEGIRA ETA HORMAREKIN BAT, BABES BILA

 

 Eskerrik asko, Migel!!!

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07