blogak

Irinmodo (1307-2017)

ALARDEA: MAIRUA, IKURRIÑA ETA DISKURTSOA EUSKARAZ (1977)

1977ko abuztuaren 26an beste Alarde historiko bat ospatu zen Antzuolan, 1976an gertatu zen bezala.

1977an hiru aldaketa egon ziren. Lehenik, legalizatu berri zen ikurriñaren presentzia herriko balkoian; bigarrenik, konpainiaren janzkera berria eta, hirugarrenik, diskurtsoa euskaraz egitea.

1976an eman zion eskua alardeko buruzagiak mairuari, lehendabizi historian, eta, horrezaz gain, ez zuen durbantea zapaldu beharrik ere izan!

Joan gaitezen zehatzago aztertzera, baina, 1977ko alardean gertatu zenaz:

Lehenean, Alardeko burua zen Jose Luis Kortabarriak legalizatu berri zen ikurriña eman zion mairuari, eta orduan ere, durbantea zapaldu gabe, ikurriña hartu eta ezkutatu zen udaletxeko arkupean. Ohiturak honek, baina, ez zuen ondorengo urteetan jarraipenik izango. Bigarrenik, alardeko konpainia osoa gudarien janzkera imitatuz kaleratu zen 1979ra arte, 1980tik aurrera gaur ezagutzen dugun janzkera erabiltzen hasi zirelako alardeko partaideak. Eta hirugarrenik, lehendabizi historian ere, alardeko buruzagiak euskaraz egin zuen diskurtsoa, eta baita soldaduei ere aginduak euskaraz eman ere: “Gelditu! … Atseden… Kubritu! … Fermur!... Buelta erdi!... Kargatu! … Apuntatu! … Sutu!”.

Nola liteke Antzuolan bezalako herritxo batean gazteleraz egin behar izatea diskurtsoa, galde lezake bat baino gehiagok. Ia 100 urte gaztelera hutsean funtzionatu zuen Alardeak (edo hobeto esanda, diskurtsoak). Hizkuntza arrotza zuten garai hartako antzuolarrek ze demontre ulertuko ote zuten ustez Baldejunkeran antzuolarrek egindakoaz. Zeinek daki!

Testuinguru politikoak pasatu ziren, baita Frankoren 40 urteko diktadura ere. 1975ean Franko hilda, Alardean ere hizkuntzaren erabilera aldatzeko ordua zela piztu zitzaien herritar batzuei argia, eta hala, 1977ko alardean, antolatzaile eta Jose Luis Kortabarriaren ekimenez egin zen lehendabiziko alardea, euskaraz!!!.


jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07