blogak

Irinmodo (1307-2017)

AITZAGABASALDETIK GALTZADA ZAHARRA (1608)


Behin edo behin komentatu dugu Antzuolatik Urretxura zihoan errege-galtzada zaharra Basalde auzotik pasatzen zela, eta Erautza baserritik, Errazti izeneko sorotik, Boton aldera joaten zela, hemendik Santa Barbara joan eta Urretxura jaisteko.

Honetan, galtzada haren inguruko informazioa dakargu. Protagonista nagusiena garai hartan (1608an) Aitzaga (Basalde) baserrian bizi zen Juan de Madariaga dugu. Bere lurretatik galtzada zati berria pasatzen zenez, emandako lur horren truke beste lur zati bat eskatzen zuen.
IRINMODO (1307-2020): HERRIKO PAISAIA ALDATZEN

Aitzagabasalde baserria eta San Blas ermita, garai batean Olozko Santa Engratzia izendatzen zena. 

Bergaran, 1608ko irailaren 28an, elkartu zen Bergarako udalbatzarra, tartean, une hartan Oxirondokoak eta Antzuolako auzotarrak zirenak ere. Antzuolatik, Pedro Fernandez de Ybarra eta Pedro de Amilleta Uzelai, “regidores de Ançuola”. 

Kontua da egindako bidegintzetan “que van desde Ançuola a Villarreal”, Santa Engratzia ermita paretik pasatzerakoan, Aritzaga eta Erauntza gertutik pasatzen den errekarekin bat egin arte (“ermita de Santa Engraçia asta dar en el arroyo de junto Ariçaga y Erauça”), eta izenez Urraobienloeta (sic) zena, aipatutako errekatxoaren aldetik lur zati bat hartu zen bidea egiteko, eta jabetzaz “de la casa y caseria de Ariçaga” zen, eta Juan de Madariaga, “dueño della”. Hala ere, dena esateko, herriak aipatutako Juanek baimena eman gabe hartu zuen lur zatia, eta “se sentia agraviado”. Baina bere asmoa ez zen eztabaidetan sartzea, baizik eta horren ordez beste lur zati bat eskatzen zuen jabetzan, hots, herriko lurretatik eman ziezaiotela  lur zati bat.

Egia esanda, ez zen kontrako iritzirik egon, eta adostu zen kendutako proportzioan herriko lurretatik zati bat ematea Juan de Madariagari, eta zeregin honetarako arduradunak aukeratu ziren: Pedro Gracia de Oruesagasti, Juan de Madariaga eta Arizaga e Antonio de Iturbe, “para la tierra que se le toma de su casa perteneçiente a la dicha su casa de Ariçaga para azer el dicho camino, como ya esta echo y enpedrado, que es tierra de 128 estados”.

Kontua da herriak dagoeneko eskaini ziola lur zati hori. Hauxe: “se le de tierra como se le a dado … en Mutilagoen, en tierra y exido comun del conçejo… de medida de 22 plantios de mançanos de catorze codos”. Izan ere, kendu zioten lurraz gain, bertan zeuden gaztaina, haritz eta beste zuhaitz batzuk . Eskaintza gustatu zitzaion Juan de Madariagari, eta hala “que lo avian y obieron por bueno e firme”.

Eta halaxe denek onartu zuten hitzarmena, eta zekienak sinatu zuen dokumentua.

 HEMEN UDALBATZARREAN PARTE-HARTU ZUTENEN SINADURAK (1608)
 
ITURRIAK
·       Gaia: 1608ko irailaren 28ko udalbatzarra. Aritzaga baserriko lur trukea.
Alkatetza: Cavala y Azcarate, Jeronimo de.
·       Fondoa: Fondo municipal »  Azpifondoa: Subfondo histórico (hasta 1924) »  Saila: Administración municipal »  Azpiko saila: Libros de Actas del Ayuntamiento » 
·       Signatura: 01-L/201
Orria 077 zka.
·       Sailkapena: 01.01 - A-01


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07