Miarritzen ospatu dugu aurten Aiherra eta Antzuolaren arteko 33. urteurrena (1984-2017). Zer dela eta ez Aiherran? Aurtengoa hamabigarrena zen iparraldeko nekazarien urteroko feria Miarritzen ospatzen zelako. Euskal Herriko Nekazarien Ganbarak antolatutako ekintza da azoka hau.
Bertara 46 bat herritar gerturatu ginen, eta beste hainbeste Aiherratik.
Goizeko 10:00ak inguruan iritsi ginen Miarritzera. Aiherratik etorri zirenekin elkartu eta, ongi-etorria eman zigun denoi feria honen zuzendariak.
Ondoren, agurren artean, `aperitive´ bat, kafea eta bizkotxoa tartean, hartu genuen. Gero, ferian zeuden postuetatik ibili ginen, bata zein bestearen azalpenak entzunez. Bertan frogatu genuen jakin bai, baina oso gutxik erabiltzen duela euskara.
Bertan bazkaldu genuen, eta ondoren euskal kirolak ikusteko parada ere izan genuen. Hala ere, aurten, bazkalosteko kantuak eta dantzaldia faltan bota ditugu.
Datorren urtean 34 garrena izango da, Antzuolan.
LURRAMA
ONGI ETORRIA ZUZENDARIAREN PARTETIK
FERIXALEKUAREN ARETOTAKO BAT
SAGARDOA EGITEN
ARDI ETA TXAKUR LEHIAKETA
BAZKARI ORDUA DENOK BATERA
BAZKARI ORDUA DENOK BATERA
FERIAREN LELOTAKO BAT: NEKAZARITZA JASANGARRIA EZINBESTEKOA DA
TRIKITILARIAK
MANEX BURU GORRIA, AIHERRAN BAZKATZEN DUEN ARDIA
AIHERREKOAK DIREN BEÑAT, MIXEL ETA MAITEK ERABILTZEN DUTEN ARDI MOTA DA LATXA BURU GORRIA
ALPEETAKO AHUNTZA
Baina ustegabeak ere izan genituen, izan ere dantza talde bat aritu zen zertan eta, urtero Antzuolako karnabaletan egin den sorgin dantza egiten.