Dagoeneko ezagutzen ditugu Agustin Telleriaren ibilerak, agian gutxiago bere heriotzaz, izan ere automobil istripuz hil zen gerra bukatzeko egun batzuk falta zirela, 1939ko martxoaren 24ean (Gerra Zibila 1939ko apirilaren 1ean bukatu zen).
Sona handiko albistea izan zen istripua eta bere heriotza, eta hedabide askotan goraipatua. Horien lagina da hemen adierazten duguna, egunkarietatik ateratako abisteetan oinarrituta.
PENSAMIENTO ALAVES (23/03/1940)
Eta, halaxe, 1939ko apirilean egindako ez ohiko udalbatzarrean hartutako erabakiaren erabera, Ramon Maria de Lili kaleari Agustin Telleria jartzea erabaki zen. Eta horretarako, 1942an baina, marmolezko plaka bat jarri zen (Argazkian).