blogak

Irinmodo (1307-2017)

2020ko ABERRI EGUNA GOGORATZEN?


Ondarreko balkoiak 
ikurriñez apainduta (2020. urtea).

Zalantzarik gabe, 2020ko  Aberri Eguna ez zen ohikoa izan. Denok balkoietatik jarraitu behar izan genituen ekitaldiak, pandemiaren itxialdia medio.

Egunaren ospakizun-ekitaldi nagusia 12:30etan hasi bazen ere, ordu-erdi aurretik (12:00etan) Bittor eta Andres Arbulu anaiek eta Jose Luis Lizarralde lehengusuak benetako txistu eta danbor aperitiboa eskaini ziguten, euskal musika eta doinuen artean oso maitakorrak ditugun saioak oparituz.

Ondoren, 12:30etan, Aberri Eguneko ekitaldi zentralean, eta koronabirusarengatik hildakoen omenez minutu bateko ixiltasunaren ondoren,  1974ean Joxean Artzek idatzita eta Mikel Laboak jarritako doinua tartean, "Txoria txori" izeneko abestia abestu zen. Bukaeran, berriz, Sabino Lopez de Gereñok konposatutako "Ikusi Mendizaleak".  

Eta txaloka bukatu zen iazko ez ohiko aberri eguna.

HASIERAKO TXISTU EMANALDIA 

(Ezkerretik, Andres, Jose Luis eta Bittor)
 

 ONDOREN, TRIKITIXA SOINUA IBARRONDO AUZOAN, AMAIAK BERE BALKOITIK ESKAINITA

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07