blogak

Irinmodo (1307-2017)

2020-1 NEGUKO LEHENDABIZIKO ELURTEA (URTARRILA)

Bukatzear dagoen 2021eko udazkenean euriteak izan dira nagusi. Badirudi baina, 20 bat egun euripean pasatu ondoren barealdia etorri dela. Iazko neguan (2021eko urtarrilean), berriz, ez ohiko elurte handia jasan behar izan genuen, "Filomena" ekaitza tartean, eta atzera jo beharko dugu antzerako elurtearekin bat egiteko. 2016kora, 2013kora ... edo 1985ekora... Hala ere, mendian erruz, baina kalean badirudi kalean egiten duen elurteak ez du garai batean bezala asko irauten, berehala gatza bota edota pasatzen direlako elurra kentzeko makinak, eta agian sentsazioa da gutxiago egiten duela. Horregatik, elurra asko edo gutxi egin duen ikusteko mendira jo behar dugu, eta orduan bai, beste era batean baloratzen dugula elurtea, eta ukatzerik ez dago: iazkoa handia izan zen, udalerriko gain gorenetan elur geruza handiak (70/80 zm.) pilatu zirelako.

Gainean dugun COVID-19 izurritearekin, gainera, mendian ibili zen jendetsa ere ikaragarria izan zen, eta mugak muga Gorla, Trekutz, Irimo, Arrola, Koroso eta inguruan egindako elurtea, ondo zapalduta geratu zen. 

Ikusiko dugu aurtengo neguak zer dakarren. Bitartean urtarrileko iazko elurtearen argazki batzuekin konformatu behar.

ARRANOAITZETIK ARROLARA
ARRANOAITZETIK KOROSO
KOROSOTIK ARRANOAITZERA
ARROLA GAINA
DESKARGA GAINA
KOROSO
IPURTIKATIK 
BASALDE AUZOA: AMILLETA ETA IÑURRIGARROAK
AZPILLAGA
AZPILLAGAKO TXABOLA
LOIXETA
BELAR-MENDIBILetik ANTZUOLA
KOROSOTIK ANTZUOLARA (SEINALEA ESTALITA)
SAN BLAS ERMITA
KATEAGA
TREKUTZ
TREKUTZ 
TREKUTZEKO ITURRIA ESTALITA ETA IZOZTUTA, 
UR GABE
ASTOBIAGAGAIÑA
ASTOBIAGAZPIKO PAGADIA
GOIKOETXE
GOIKOETXETIK DURANGALDEKO MENDIAK

SARASKETA BASERRIA

ITURRIA (BESTE ELURTE BATZUK):

  • https://irinmodo.blogspot.com/2016/08/2016ko-elurteak.html
  • https://irinmodo.blogspot.com/2013/04/aurtengo-elurteak-2013.html


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07