blogak

Irinmodo (1307-2017)

1966ko eta 1967ko JAIETAKO "ERREGINAK"

"Garaian garaiko" esaera erabiltzen dugu sarri, garai bateko ohiturak ulertzeko. Gauza bera esan genezake Antzuolan ospatzen ziren "miss" lehiaketarenaren ingurukoak. Agian gaur anakronikotzat jo genitzake 1966 eta 1967an herriko jaietan ospatutakoaz, baina , esan bezala, garaian garaiko seme-alabak ere bagara, eta halaxe baloratu behar izaten dira garai bateko ekintzak.

1966ko abuztuan ospatutako jaiak (Abuztuak 24)

Ezkerretik eskumara: Enkarnita Azkarate, Rosarito Igarza, Mari Karmen irizar, Mari Tere Uranga, Isabel Zabalo, Milagros Larrea, Florencia Fernandez, Marisol Iturbe, Maria Aranzazu Arbulu eta Maria Angeles Igartza.

Hemen dakarguna, 1966ko urteko jaietan ospatutako moda desfile bati dagokio, eta orduan aukeratu zen herriko elkarteen artean "herriko neskarik dotoreena". Ohore hori Isabel Zabalori egokitu omen zitzaion, eta ohorezko damak, berriz, Mari Tere Uranga eta Mila Larrea izan ziren.

1967an ere erepikatu zen saioa, baina orduan herriko danborrada omen zen aitzakia. Horren lekuko "El Diario Vasco" egunkarian, herriko jaietako programan, agertutakoa albistea.

EL DIARIO VASCO, 1967/08/24

Goian esan bezala, urte hartako jaietarako eta danborradarako erregina aukeratzea egoitu zen, eta orduan ohore hori Rosa Mari LarraƱagari egokitu zitzaion. Enkarna Azkarate, Tomasa Arbulu, Rosa Mari Elorza, Maria Jose Telleria, Maria Milagros Larrea eta M. Arazazu Alberdi, berriz, "damak" eta "kantinerak" izan ziren.

INFORMAZIO ITURRIAk:

  • KONTUOLA astekaria
  • Diario Vasco egunkaria

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07