1934ko HAUTESKUNDE ERROLDA
Apirilaren 8an, Oñatiko Protokolo Artxiboan albiste hau zekarren: Estatistikako Probintzia Ordezkaritzaren (INE) dokumentu historikoak Interneten kontsulta daitezke. "Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren lanari esker, Estatistikako Gipuzkoako Ordezkaritzatik datozen funts historikoak eskuragarri daude Interneten, apiril honen hasieratik, Gipuzkoako Artxibo Atariaren bidez: Atari hori Internet bidezko baliabide bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren artxibo historikoetan gordetzen diren dokumentuen berri ematen duena: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (Oñati), eta Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa). Estatistikako Gipuzkoako Probintzia Ordezkaritzak sortutako dokumentazioak aukera ematen digu azken 150 urteetan Gipuzkoako gizartearen oinarrizko ezaugarriak islatu dituzten datu estatistiko asko ezagutzeko. Estatistika demografikoak (populazio-erroldak, itsas mugimenduak, etxebizitzen estatistikak, …), sanitarioak (ongintza, morbilitatea, …), politiko sozialak (zerikusia dutenak kulturarekin, hauteskundeekin, justiziarekin, …), eta estatistika ekonomikoak (nekazaritza, turismoa, garraioak, edota produktuen prezioak), historia garaikidean zehar Gipuzkoan izandako bizi-baldintzak hautemateko aukera ematen digutenak".
Guztiak garrantzitsuak. Gu geuk baina, dagoeneko digitalizatuta daukagunarekin bat egingo dugu: 1934. urteko hautesleen errolda, eta bertatik, nola ez, Antzuolakoa. Izan ere, nahi duzu zure senideren bat edo batzuk identifikatu errolda honen bitartez? "Errolda honi esker ezagutu ditzakegu 1933. urtean, aurrenekoz, eta 1936. urtean, berriro, botoa eman zuten lehen boto emaile horien izenak eta bizilekuak".
Beraz, argi izan bozkatzeko eskubidea bermatzen duen antzuolarren zerrenda bat dela datorrena, eta ez dela herritar guztien errolda bat.
EIBAR. 1933ko azaroaren 5ean Autonomia Estatutua aldarrikatzeko hauteskundeak.
Bigarren Errepublikaren urteurrena duela gutxi izan da (apirilaren 14a), eta garai honen lorpen handienetakoa emakumeen boto eskubidea ematea zan zen; izan ere, 1933. urtean bozkatu ahal izan zuten lehen aldiz emakume gipuzkoarrek.Honatx errolda: Iturria: