blogak

Irinmodo (1307-2017)

1722an BERGARA-ANTZUOLA MUGARRIAK BEGIRATZEN


Ohiko izan da udal ordezkariena herriko mugarriak bisitatu eta behar diren konponketak edo egokitzapenak egin, izan ere denboraren poderioz gorabehera dezente gertatzen dira mugarrien kokapena eta egoerarekin.

1629an Bergaragandik Antzuolak independentzia lortu zuenean,  lehendabiziko zeregina herri mugak identifikatu eta markatzea izan zen. Hori egin eta gero, euren jarraipena egin behar izaten zen.

Hemen 1722ko apirilaren egindakoaren akta dakargu, "a reconocer los mojones y juridiziones de la villa de Anzuola y la de Vergara".

burdingurutz mugarria bilaketarekin bat datozen irudiak Madarizelaieta

Hala elkartu ziren Antzuolatik alkatea, sindikoa eta Francisco Gabriel de Yriarte. Bergaratik Bartolome de Elcoro eta Pedro de Lugarizarizti, berau basozain. Madarizelaietan elkartu ziren,  Landarraitz mendi azpian, non elkartzen dira Antzuola, Bergara eta Oñatiko udalerriak eta mugarriak. 

Bertan zeuden mugarriak begiratu zituzten, Astoaga inguruan zeudenak ere bai, "o bien para mejor esplicacion el sel de Astoaga". Handik, Azparrunditik hasi eta Urola ibairaino ("hasta el rio que le llaman de Ubola"). Beraz, begiratu beharreko mugarriak asko izan ziren, ia Landarraitzetik hasi eta Bergaratik, Galartza auzo eta Irimogoenetik Urola ibairaino.

Hala, aipatutako Madarizelaietan, bi mugarrirekin topo egin zuten. Bat Oñati-Anzuola adierazten eta, bestea, Vergara-Anzuola adierazten. Hemendik Trucuarriaga beste mugarri bat jarri zen, aipatutako Astoagako kortan (sel). Beste hiru, Astoagako soro azpian, Trucuarriagako gaina eta mugarriari begira; berau kareharrizkoa. Beste mugarri bat, 10 estatu ("estado") distantziarekin. Hemendik beste bat, kareaz egindakoa ("cal y canto"), beherako, 2 estatu distantziaz. Beste bat, berriz, Trucuarriagako gaina eta mugarriari begira, baina hau harlanduzkoa, 11 estatura. Beste bat, 16 estatura harlanduzko beste mugarri bat. Eta hemendik beste bat aipatuta Trucuarriago gain eta mugarriari begira, berau kareharrizkoa, "pasado un arroio que coje las haguas de la fuente de la dicha casa de Astoaga". Hemendik, beste mugarri bat, Trucuarriagan, "debajo de una zenda y camino que hai de la dicha cassa de Astoaga para la villa de Vergara"; berau, harlanduzkoa. Eta hemendik beste mugarri bat, esandakotik zertxobait gorago. Dagoeneko Trucuarriaga gainean, Pago andian,  nondik ikusten dira Mendizabal eta Gabioza, harlanduzko beste mugarri bat jarri zen. Hemendik, eta Mendizabal eta Gabioza aldera doan errekatxoa aprobetxatuz, euren lurtsailen erdi-erditik, Azparrunditik behera datozen urekin bat egin arte, Oruesagastiko gaztanaditik, hemen harlanduzko bi mugarri jarri ziren, iturritxo bateraino. Hemendik, errekatxoak mugarri bezala erabiliz, "como consta por el auto de las debisiones que se hizieron", Asparrundin dagoen mugarri, zubi eta gurutzeraino. 
burdingurutz mugarria bilaketarekin bat datozen irudiak 
 Burdingurutz edota Azparrundikoa.

Hemendik, "mojon de Asparrundi y la puente que esta en el camino real", Aspacola izeneko gainera. Bertan bi mugarri daude; bat Asparrundira begira eta bestea, berriz, Galarza aldera, "al camino que se sube de Oabide Adarriaga", non jarri ziren kareharrizko beste hiru mugarri. Hemendik, Ameztira doan bidearekin parekatuz, kareharrizko beste lau mugarri, non falta omen ziren. Are gehiago, beste bi, bat behera begira eta beste bat Rosinategueira

burdingurutz mugarria bilaketarekin bat datozen irudiak Errosinategi

Eta Bergaratik Elosura doan bide azpian kareharrizko bi mugarri topatu ziren. Hemendik Rosinateguein, bidetik zertxobait alde batera, beste bi mugarri daude, erregebidea eta Bergarara doa zatituz. Hemendik goraino, Azkotia bistan dagoela, kareharrizko beste hiru mugarri. Eta hemendik behera, errekatxo bat jarraituz, non iturri bat sortzen den eta Elosutik Antzuolara doan bide bat ere pasatzen den. Hemen era kareharrizko beste hiru mugarri.

Hemendik, beher, bertan sortzen den errekatxoa da mugarria, Ubola ibairaino, Kortabarria etxeetatik gertu eta Antzuolako herriak dauzkan bi etxe berrien erditik ("y por medio de las dichas dos cassas nuebas de la Villa de Anzuola" y de la Villa de Vergara").

Eta halaxe bukatu zen mugarriak jartzeko


MUGARRIAK AZTERTZEKO AKTA





Iturria
  • Antzuolako Artxibo Historikoa, 67. liburu-sorta.






jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07