blogak

Irinmodo (1307-2017)

1553ko UDAL ORDENANTZAK ETA BERGARAKIN IKA-MIKA (1553)

Ejecutoria del pleito litigado por las iglesias parroquiales de La Piedad y San Juan de Uzárraga, de Anzuola (Guipúzcoa) (tartean Bergarako Oxirondorekin ere bai) con el concejo, justicia y regimiento de Vergara (Guipúzcoa), sobre ordenanzas municipales (1553/12/24).

Antzuolak bere nortasuna garatzen zihoan neurrian, ugariak izan ziren Bergarako herriarekin izandako ika-mikak, eta auziak sarri gertatzen ziren herrien artean, izan ere Antzuolak oraindik ez zeukan herri izaerarik, Bergarako menpe zegoelako.  

Herriko lurren erabileran, bizitzarako beharrezkoak ziren jangaien hornikuntzan, ostatuen erabileran, "alcabala" izeneko zergaren ordainketan, ordezkarien aukeraketan ... oinarritutako auziak Valladolideko Goi Epaitegian bukatzen ziren. Batzuk XV. mendekoak dira. Hemen dakarguna egoera horren lekukoa da, hots, arestian aipatu ditugun zergatiak edo eragileak direla medio, hasitako auzia, Bergara eta Uzarraga nahiz Errukizko Amaren parrokiaren artekoa.

1553ko dokumentu honen bitartez, 1535ean hasi zen auzi baten testuingurua eta 18 urte beranduago hartutako erabakiak dakartzagu gogora oraingo honetan:

"Escrituras para a pedimiento de las Universidades de Ançuola e la villa de Vergara"


Lehendabiziko orrialde honetatik datu bat azpimarratu nahi dugu: dokumentu honek konpondu nahi duen ika-mika edo auzia (Bergara eta Antzuolaren artekoa) lehendik zetorrela, 1535etik hain zuzen ere. Beraz, 18 urte beranduago etorri zen erabakia.

"... E LOS PARROQUIANOS DE LAS PERROCHIAS DE LAS UNIVERSIDADES DE LA PIEDAD DE ANÇUOLA E SAN JUAN DE UÇARRAGA... Y DEL DICHO PLEYTO ... SOBRE RAZON QUE PARAZE QUE EN LA DICHA VILLA DE VALLADOLID A TREYNTA DOS DEL MES DE SETIENBRE DEL AÑO PASADO DE MILL E QUINIENTOS E TREYNTA E ÇINCO AÑOS..." 

Bigarren orrialdean hasita, arestian aipatutako 1535eko dokumentu horren kopia bat egiten da, eta interesgarria da hasieran garai hartako bergarar askoren aipamenak egiten direlako "regimiento de omes fijosdalgo de la villa de Vergara...".


Dokumentu honen helburua garai hartako antzuolarrei bere ondasunak kudeatzeko eta aldi berean beste zerbitzu batzuez -eta oinarrizko jangaiez- hornitzeko eskubidea bermatzea zen, besteak beste mendiak, belardiak erabiltzeko; haragia, ardoa, arraina, olioz herria hornitzeko, edo ostatua izateko. 

Hemen lagintxo bat: "... revender açeyte, vino es pescado e otros ... ansi para las partes ... como para los caminantes e tenian sus tiendas en Ançuola e ansi mismo carnizeros e carnizerias, no lo podiendo tener...".



Guzti honen aurrean, garai hartako antzuolarrek aurre egin nahi diote, eta horretarako euren ondasunak izateko eta kudeatzeko asmoarekin, ika-mikan sartuko dira Bergarako herriarekin. Horrek esan nahi zuen Valladolideko Goi Epaitegira jo eta bertan hasi auzia, eta bertako epaileen esku lagatzea erabakia. Hasteko, beraz, garai hartako antzuolar batzuk elkartu eta Valladoliden auzia jarraitzeko baimenak eman zituzten: "Sepan quantos esta carta de poder vieren como yo la Universidad de los escuderos ... hijosdalgos de la perrochia de San Juan de Uçarraga, parrochianos que somos... estando juntos en nuestro ayuntamiento, a canpana tanida segun los abemos de uso y de costunbre... Syendo presentes el cura Juan abad de  Galarza, cura de la dicha yglesia, y Martin abad de Lausagarreta, y el bachiller Ybañes de Ibarreta...". Tartean ere zeuden Untzarriko, Beteixoko, Aiztiko, Garikatzako, Besaastiko, Etxenagusiko Bizkalatzako, Azkarateko, Iturbeko, Lizarriturriko, Arangurengo, Zumaetako, Sarraldeko (emakume bakarra: Estibariz), Gorrizko eta Elutseko giza-seme-alabak. Dokumentuak dioskun bezala: "que somos mas de las tres partes y çerca de quatro de todos los parrochiaos de pa perrochia de San Juan de Uçarraga (bitxia da idazkariak Beçirraga bezala idazten duelako)...".

Ondoren, Errukizko Amaren parrokiaren txanda etorri zen. Hemen ere, herriko abadea zen Juan de Oxirondok elkartu zituen eliztar gehienak: Irala, Zumaeta, Madariaga, Lizarriturri, Iñurrigarro goikoa eta azpikoa, Iriarte, Igeribar, Eguzkitza, Ertzile, Udala, Aitzaga, Arriaga, Irimo, Arrelus, Iturbe, Irastorza, Aranguren, Iriarte, Iratea, Zupide ... baserrietako eta besteko eliztarrak. Baimena eskatu zitzaien hauei ere, Valladolideko Epaitegi Gorenean herriko gauzak defendatzera zihoazenei boterea emateko: "... para bender exidos y montes y conbenir y cobrar del presçio dellos y para señalar lo que se obiere de bender, donde y quando, y para pedir merçedes...". 

"... por el mismo caso que heran Universidad y poblaçion ... por de tener tiendas para bender azeyte, lino y pescado y los otros mantenimientos que fuesen nesçesarios para el pueblo y los moradores .... a desposiçion e hordenança de la Universidad y anteyglesia de Uçarraga ... y acaesçia muchas vezes faltar probisiones de los dichos mantenimientos en la dicha universidad y las tiendas dellas ... teniendo antes de la fundaçion de la villa pues lo abian tenido y tenian juro y propio y no de la dicha villa...".

 

"... porque en tal posesyon de dehesa... a estado desde el dicho tienpo ynmemorial aquella parte parte y por tal la abian tenido y poseydo sus partes haçiendo hordenanças... por la guarda della y usando dellas, poniendo y nonbrando en cada un año personas que la guardasen y penasen y prendasen todas las personas y ganados... y porque si algunos vezinos de la dicha villa de Vergara e sus ganados abian sido tomados en la dicha dehesa... abian pasado las penas puestas por las dichas hordenanças..."

 "... porque toda la alcabala se haçia en la dicha villa (Vergara) porque en ella abia toda la contrataçion ... abia en ella pesos y medidas y ofiçiales... ofiçios mecanicos..."

 Hala ere, Antzuolak ez dio ukatzen Bergarari halako zeregina, baina eskatzen dio aldi berean berak ere aintzat hartu dezala Antzuolaren egoera zein den, eta horretarako argudio interesgarri hau dator dokumentuan. Hala, dokumentu zati hau oso interesgarria da, izan ere Antzuolak lehen eta une hartan zeukan estatusa edo garrantzia azpimarratzen du, batez ere une hartan herriak zuen kokapen estrategikoagatik:

"... y porque antes en la dicha Universidad se ayuntase con la dicha villa abia en ellos pesos y medidas y ofiçiales de todos los ofiçios mecanicos y nezesarios ... y meson para albergar los caminantes, y donde se pudiesen alojar, y los susodichos nunca abian renunciado ...; y porque un de los caminos mas usados y cursados de todos quantos ay en la dicha probinçia hes el de la dicha Universidad, porque por el ban y pasan todas las personas que querian escusar el paso, e por alli llebaban los ganados y mercançias y probisones que benian a Bizcaya y Alaba, y de toda Castilla... E sino hubiere peso y medida y probisiones y mantenimientos y mesones para la probision y sustentamiento de las personas, y para aparejar las bestias, abiendo seys legoas despoblado muchas dellos...; porque en la dicha Universidad abia mas de doçientas casas y las dos terçias partes dellas e aun mas heran de ofiçios mecanicos; y si ellos alli no pudieran husar de sus ofiçios... se abran de yr y ausentar a otras partes, y por lo consiguiente se despoblaria todo; por las dichas razones nos pidio suplicas...".

Beraz, Antzuolak, arestian azpimarratutako arrazoiengatik eskatzen du, besteak beste, "... en la posesio en que abia estado y estaban de arar y ronper y rozar en todos los dichos sus terminos de la dicha su dehesa, e de gozar de la dicha alcabala... e de tenr sus pesos y medidas, e todos los ofiçios mecanicos e mesoneros e aloxamientos e todas las cosas neçesarias...".

Orrialde hauetan Antzuolak bere kexak zerrendatzen ditu gehiago: 

"...no consentian que ningun escribano de numero fuese elegido de fuera de la villa ni que more fuera della, ni en la dicha Universidad... no les consentian tener alcalde ni juez que juzgase en poca ni mucha cantidad...; a que teniendo en la dicha Universidad su fieles no les dexaban usar de sus ofiçios...; e les hazian pasar la terçera parte del encabezamiento no habiendo contrataçion en la dicha Universidad a que al tienpo del remate de la carniçeria e pescaderia e panaderia e taberneria e otros ofiçios...; e que el monte comun que se dezia Elcoro no dexaban que sus partes se aprbechasen...; no consentian a los fieles de la Universidad visitar pesos y medidas ni hazer diligençia... e andaban caluniando a muchos que no tenian culpa por aber dellos dineros e les hazian muchas estorsiones...; e que no dexaban elegir libremente el alcalde de la hermandad...; que los carçeleros e jurados de la dicha villa tenian los presos de la Universidad a escote de manera que no tenian libertad para gastar a su voluntad ... e mercadeaban con ellos; e quando nos queriamos ser servidos de gente para las guerras los de la dicha villa no dexaban nonbrar capitan con quien fuese la gente de la dicha Universidad...".





Bergarak ere bere burua defendatu zuen, eta horren argudio hagusia zetzan  Gasteizko Foruak emandako eskumenak besterik ez zituela erabiltzen

"Don Fernando e doña Ysabel por la graçia de Dios Rey y Reyna de Castilla, de Leon, de Aragon, Siçillia, de Granda, de Toldeo, de Valençia, de Galizia, de Mallorcas, dde Sebilla, de Çerdeña, de Cordoba, de Corcega, de Murçia, de jaen, de los Algarbes, de Algezira, de Gibraltar, de las yslas Canaria, conde e condesa de Varçelona, señores de Vizcaya..."

Halaxe hasten da  1553ko abenduaren 24ean Valladolideko Goi Epaitegiak Bergara eta Antzuola (une hartan San Juan de Uzarraga eta Ntra. Sra. De la Piedad) nahiz Oxirondorekin zegoen auzia erabakitzeko, emandako errege agindua.





Goiko orrialde hauetan arautzen da zeintzuk eta nola osatu zen herriko gobernantza (alkatea, zinegotziak, eskribaua eta beste ofizioak), horretarako aintzat hartuta Bergarako hiria eta Oxirondo zein Uzarragako "arrabalekoak" (eta barnean Errukizko Amaren parrokia) osaketa. Esate baterako: "... quatro electores... sean los dos dde las dichas parroquias de Oxirondo y Uçarraga; es a saber, sendos honbres de cada parrochia e que el uno de los otros dos electores sea del cuerpo de la dicha villa e arrebales...".

Bide batez,  aukeratzeko prozedura ere erabaki zen: "... e ponga en sendos papelejos los nonbres de los que paraçieren...".

Aldi berean hornikuntza bera ere arautu zen, haragiaren, olioaren ... Alegia,  "de las viandas que por año entero se an de dar...".

Arestian ikusi dugun orrialdean, badago datu bat eramaten gaituena   1497ra "onze dias del mes de jullio", orduan elkartu zirelako Bergarako San Pedro parrokiaren kanposantuan Bergarako eta Oxirondo eta Uzarragakoak antzerako erabakiak hartzeko. Beraz, arautze hau aspalditik zetorren.

Orrialde honetan, ostera, herriko lurraren eta "alcabala" deitzen den zergaren erabilerak arautzen dira: "... poner guardas para que puedan penar e poder guardar asi a los vezinos de la dicha villa de Vergara



Azkenengo orrietan, gai ezberdinak aztertzen dira: herriko hornikuntzak, mendi erabilerak:  "... se hazia muy gran provecho a los pastos para los ganados..."; "... no tener parte ninguna en los los de Ançuola en no poder meter los ganados los de Vergara en el dicho monte...".

 

 "SENTENÇIA DEFENITIBA EN GRADO DE REBISTA"

Eta azken aurreko orrian sententzia dator, eta sententzia horrekin batera isunak bete ezean: ..."En el pleito que es entre el conçejo, justiçia y regidores de la villa de Vergara ... e los perrochianos de las parrochias e universidades de Ntra. Sra. De la Piedad de Ançuola e San Juan de Uçarraga... fallamos que la sentençia definitiba... 

  • ... condenamaos a las dicha universidades a que de aqui adelante no pudiesen ni llebasen la terçia parte de la alcabala foranea...

  • Mandamos que quanto a los dichos capitulos la dicha villa de Vergara e vezinos della guarden las leyes e prematicas destos reinos...
  • Absolbemos a la dicha villa de Vergara (a) çerca de que se quexa la dicha Universidad de Ançuola que los carçeleros puestos por la dicha villa de Vergara tienen los presos a escote...
  • Mandamos dejen a los vezinos de las universidades hazer en el dicho monte o dehesa de Elcoro los aprovechamientos..."

 "... En la villa de Valladolid a veynte e quatro dias del mes de dizienbre de mill e quinientos e çinquenta e tres años...".

  Iturria:

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07