blogak

Iparraldeko neska

Poz aldrebesa

Poz  aldrebesa

 

Beharbada ez da adiskideek abandonatu dutela, beharbada 50etara hurbiltzeak horixe baino ez du esan nahi, bizitzak emandako egurrarengatik zaildu egiten garela, eta zailtzeak, neurri batean xamurtasuna higatzen duela, eta trapu zahar bat bezala utzi; eta, hala, besteekiko gor bilakatzen gara; eta adinak jakintza eransten duela ukatuz, adiskideek harekin izan duten urruntzea eragin du, gauzei min egin ezin diezaguketen urruntasunetik so egiteko babes —edo berekoikeria— hori artatzeari ekin diotela, beharbada, halabeharrez. Gutxik lortzen dute zahartu eta, aldi berean, bizitzarekiko zaurgarritasunari haragi bizian eustea.

 

Juanjo Olasagarre
Irudia:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07