blogak

Inon izatekotan

KMKz, ezin ulerturik

Denbora gutxian Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneari buruzko bi elkarrizketa irakurri ditut El Diario Vasco egunkarian –eta gehiago ere argitaratuko ziren seguru asko, ezin nik hori jakin–, eta batean bezala bestean elkarrizketatutako adituak nahitaezkotzat jotzen du bi urte barru hasiko den eraldaketa, zentroa hainbat urtez itxita egotea eragingo duena.

Beharbada neuk ditut kulpak, egunkariak gero eta arreta gutxiagoz irakurtzeko dudan joera deitoragarriagatik, baina bi kasuetan elkarrizketa irakurri eta gero jabetu naiz ez dudala ulertu zergatik eta zertarako itxiko den KMK, eta norbaitek gaiari buruz galdetuko balit ez nukeela asmatuko erantzuten.

Beharbada neuk ditut kulpak, oinarririk gabeko susmoak gero eta erraztasun eta axolagabekeria handiagoz izateko eta zabaltzeko dudan joera tamalgarriarengatik, baina Artelekurekin gertatu zena ekarri didate gogora KMKren etorkizunaz irakurri ditudanek.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07