blogak

Ikusimakusi

Jabetza publikoaren eguna 2021

Urtero bezala, urtarrilaren 1ean, hainbat egileren lanak askatu egiten dira, jabetza publikora helduz!

Zein da irizpidea?

Aspaldiko artikulu batean, horren arrazoiak eta estatuen araberako desberdintasunak eta beste zenbait bitxikeria azaldu nituen. Laburbilduz, Europan (Euskal Herri kontinentala barne) egilea hil eta 70 urtera igarotzen dira lanak jabetza publikora eta Euskal Herri penintsularrean berdin, ez bada egilea 1987. urteko abenduaren 7a baino lehen hil dela (kalkulu honetarako interesatzen zaizkigunak hain zuzen). Kasu horretan, Espainiar estatuan indarrean dagoen LPI legeak dio data hori baino lehenago hil ziren egileen kasuan, 1879ko legeak arautua bete behar dela, hau da, 6. artikuluan dioen bezala, “80 urte igarotakoan” gertatzen da egile eskubideen iraungitzea. Argiago esateko, 2021 urteko urtarrilaren 1ean, gaur, 1950 urteko edozein egunetan zendu ziren egileen lanak igaro dira jabetza publikora Iparraldean. Hegoaldean, lan horiek ez dira 2031 urtera arte aske izango, eta ez urtarrilaren 1ean denak batera, baizik eta egilearen heriotzaren urteurrena betetzen den egunean. Julio Urkixo adibidez 1950 urteko urriaren 30ean hil zen eta beraz, Iparraldean gaur pasa dira jabetza publikora baina Hegoaldean berak sortutako lanak 2031 urteko urriaren 30era arte ez dira jabetza publikora pasako. George Orwell eta beste hainbat egilerekin berdina gertatzen da, Espainiaren eraginez, Hego Euskal Herrian, Iparraldean eta orokorrean Europa osoan baino hamar urte gehiago itxaron beharko ditugu. Azken urte honetan, Hegoaldean, jabetza publikora pasa direnak 1939 urtean zehar zendu diren egileen lanak dira (baita 1940/01/01ean zendutakoen lanak ere).

Ipar Euskal Herrian (gaur)

George Orwell 1933an.
Argazkiaren iturria: BNUJ.

Hego Euskal Herrian (azken aste eta hilabeteetan)

Jose Zubimendi Donostiako estropadak irratiz kontatzen 1935ean.
Argazkiaren iturria: Pascual Marin.

Amaitzeko, Wikipediako komunitate osoari eskerrak eman nahi dizkiet, artikulu hau prestatu ahal izan badut beraien lanari esker izan baita!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07