blogak

Ikusimakusi

Erreka / Ur-bazterra (Xu Lizhi)

Zutik nago bide bazterrean
oinezkoen eta kotxeen etengabeko jarioari begira
zutik nago zuhaitz baten azpian, autobus geltoki baten azpian
uraren etengabeko jarioari begira
odolaren eta desioaren etengabeko jarioari
zutik nago bide bazterrean etengabeko jende-jarioari begira
bidean daude, nire etengabeko jarioari begira
beraiek errekan daude, ni ur-bazterrean
beso soilekin igeri egiten ahalegintzen dira
ikuskizunak kutsatu egiten nau
zalantza egiten dut ea nik ere errekan sartu nahi ote dudan
beraiekin indar egin, beraiekin hortzak estutu
zalantza egiten dut eguzkia mendebaldeko mendietan gordetzen den arte


Xu Lizhiren poesia gehiago euskaraz eskuragarri dituzu blog honetako Xu Lizhi etiketapean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07