blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Pyrene Goi Mendi Zeharkaldia

2018/02/25 Pyrene Goi Mendi zeharkaldia-Alta Ruta Pyrene Linzan

Alta Ruta Belagua martxa klasikua zanak eukitako beherakadan ondoren, beste buelta bat eman eta lasterketa gisa antolatzen hasi ziran oin dala hiru urte oker ezpanago. Gainera, barneko naparruako bikotekako txapelketa ere jokatzen da lasterketa honetan.
Lehenengo ediziotik juteko gogua neukan, Linzan umetatik egon izan naizenez, oso leku berezia dalako neretzat.
2017ko Pierrarako prestaketan genbiltzala, bezperan Kikek, Javik eta hirurok Camillen sendaren zati bat egiten kriston paliza hartu ondoren, Saulek berotuta, lasterketan parte hartu genduan.
Aurtengua guretzat bigarren ediziua, ni ez nenguan urrutitik ere aurreko urteko mailan, bi aste gripiagatik eta beste bi orkatileko bihurritu batengatik, denboraldi erdixan geldik egon naizelako. Aurreko astian Izaban berriz eskixak jarri ostian astebete neraman berriz ere martxan.

Aurreko urteko antzera, 2000mtik gorako ibilbide bat prestatu zaben, eta elur eta eguraldi baldintzek ixa osorik egitia bermatu zaben. Aurten jende gutxio geundela begitandu jatan, baina, 3 bikote lehian sartzeko bagaozela antzematen zan. Jacatik etorritxako Uniko bi, eta Iokin eta Iñigo gutxienez hor ibili ahal ginala ematen zaban.
Urten orduko ritmua nahiko erosua izan zan. Ez da normala izaten halako lasterketetan. Jazetanuak tiratzen hasi ziran, eta Javi neri ritmua markatzen. Oso eroso atara ginan. Jokin eta Iñigo ere guri pegauta. Nahiko bizkor eskixak bizkarrera eta kranponeo bat tokatzen zan. Aurreko urtian kranpoiekin desastre ibili ostian (bi bidar atara jatazen), eta aurreko astian ere Izaban liau nitzanez kranpoiekin, eta oinguan behintzat lekziua ikasitxa etorri nintzan lintzara eta bihar beste denbora eman nuan ondo jartzen!! Korredorian kranpoia urten ez, aspaldiko partez, IUJUUUU (Joe piru, honetan hasiberrixa ematen dok batzutan, kar kar kar)

Korredoria hasten, Jacakuak aurrian, Javi eta bixok erdixan, eta Iokin eta Iñigo atzetik


Jacakuetan ezagun zaban bat bestia baino erretzo zixela. bestion pilatu xamar




Iokin eta Iñigo



Hortik, Linzako lepo gainian daon tontor batera ixotzen ginan berriz ere eskixekin. Ondoren jeitsiera bat elur gogorretik, eta Hiru erregeen mahai alderuntz zijuan ibilbidia.
Tarteko beste tontor bat egiten genduan jarraixan


Piru Vibram, tope de gama, kar kar kar

Iokin eta Iñigo, arnasia belarrixetan antzematen genduan, guri pegauta
Hurrengo igoera Budogiaruntz egin genduan. Nere indarrak gutxitzen zijuazen. Aurreko urteko oroitzapenak etortzen jatazen, baina hankek ez zaben erantzuten. Halere, ez genduan oso igoera txarra in, baina aurrekuak distantzia hartzen, eta atzekuetaz ezin aldendu...
Berriz ere Budogiako lautadara bajatu, eta La Pakiza aldera ixotzen ginan. Eguneko 4.igoera zan. Txapela mantendu nahi bagenduan, hauxe zan aurrera itxeko momentua, baina ni indar askoripe. Javik goma botatzia proposatu zidan, eta halaxe hasi ginan goruntz. Pufffa, Z bat ere ez genduan in, Javik danak zuzen hartzen zitxuan, a ze indar erakustaldixa, eta ni atzetik gomara katiatuta burua altsatzeko indarripe, ahal naban apurra ematen.
Bira batian aurrian ikusten zan aldaketa, eta jazetanuak urtetzen ikusi genitxuan. Goma soltau eta aldaketa prestatzera jun zan Javi. Aldaketa bizkorra egin genduan, ondo konpenetratzen gera halakuetan, jeitsiera bizkorra, eta berriz ere Budogiako lautadara bajau ginan.
Aurrekueri ez genien alde askorik kendu aurreko igoeran, eta deskuidau ezkero, igual eurek igoera hobia egingo zaben.
Igoera honetan berriz ere gomia bota genduan. Linzako lepora ixo bihar ginan bueltan. Igoera leuna zan baina luzetxua indar askoripe juteko. Berriz ere Javik gomia bota zidan, eta "a por ellos!!!" entzutia begitandu jatan. Puffa, berriz ere kanikrossa tokatzen zan

Ondoren ikusi genduan aurrekuek ere gomia erabili zabela azken zatixan

Azken igoeran gomakin

hori da tiratzia hori!!


Eta allau ginan Linzako lepora. Jeitsieratxo bat, eta azken igoeratxua falta zan. Hortik aterpetxera jeitsiera motx bat geratuko jakun, Gu aldaketan sartzerako, aurrekuak ixa goixan zaozen. Ya ez zauan gauza asko itxerik, baina halere, azken zatitxo hau ere ahal genduan azkarren egin genduan. Azkenian markatu genduan scratch bat ixotzen, nahiz eta jakina dan aurrekuak relajau zialako izango zala.
Eta, bigarren iritsi ginan behera. Aurreko urteko txapela galduta, baina ni oso oso gustora, gorputza pixkat funtzionatzen hasi zalako

Josema, Izaskun eta Kike

Mikel

Rober, aurreko urtian pierran egon zan!!

Super Gorka, hau aurten dixe Pierra ikustera, eta laister parte hartzera!!!

Leire eta Gorka

Eta hau lasterketan ondoren Kikekin desberoketak itxen


Eta noski, podiuma!!!
Hor ere edarra egin genduan. Sari banaketa 3tan zala pentsatzen, denbora itxen egon ginan kotxian, zeozer jan eta edaten. Total, laurden gutxitan zala, eta ez ginala sari banaketara allau. Gero berriz ere argazkixa ataratzeko eskatu genien podiumeko bestieri.
Eta honekin, kapillan gauden Altitoyrako. Zer pasatuko dan? idearik ez, baina sentsaziuak ez dia urrutitik ere aurreko urtekuak, hori oso klaru daukat

Hemen lasterketan info gehixo, helmugako bideuak eta abar
Alta Ruta Pyrene 


Argazki guztixak hemen ikusi leikez

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07