blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Pierra Menta, 4. opor eguna

Paliza hauek hartzen 4.eguna jarraixan.
Goizeko 5etan iratzargailuak jo zuanian gorputz guztia txikitxuta igarri nuan. Ajerik handixena hartu eta 1000gatik biderkatu, eta ez zera gerturatzen horrelako batera (Juston liburuan daon esaldi batekin konparazio bat itxeko diot, kar kar kar). Aurreko egunetan nik uste pixkat hobeto jaiki nintzala, baina egun honetan lo ordu gehixo bihar zitxuala esaten zidan nere gorputzak. Momentu horretan Frantziako Tour bat korritzia zer izan bihar dan pasatzen jatzu burutik, horrelako palizak 3 astetan zihar, uf uffff. Eskerrak gustoko lekuan aldaparik ez daon...
Gosaldu eta 5:45etarako ohean geunden berriz, egunero bezela, orduerdi inguruko siestatxua itxeko. 6:15 inguruan bigarrengoz iratzargailuak jotzian, jaiki, kumunetik pasau, jantzi, motxila eta eskixak hartu eta behera bajau ginan.


Hotzetik hastia gogorra da, eta horrelako gorputzaldixakin are gogorraua, baina egun hau oso berezixa izaten da. Goizeko 4:30etatik martxan daoz telesillak Grand Mont alderuntz. 3000 eta 4000 pertsona artian ixotzen dia lasterketa ikustera. 4 aldiz pasatzen ginan Forclaz lepo ingurutik eta bertan egoten dan girua demasa da!!!



Ibilbidiari dagokionez, aurten ez genduan Grand Monteko ertz famatua ingo. Ooooo.
Hasteko, 1100m inguruko igoera zuzen bat egin bihar genduan Forclazeraino, azken zatixan eskixak bizkarrian, eta ya jende aurretik pasatzen ginan. Jeitsiera bat in ondoren, 600mtako beste igoera bat berriz ere, bukaeran ertz luze eta tekniko bat pasatuaz Forclazen, jende artian. Ertz horretarako arnesa eta disipadoria bihar genduan. Eta bukatzeko 300mtako bi igoera zauden aurrikusitxa, bixak Forclaz ingurura. 2400m eskax zeuzkan aurrikusitako ibilbidiak, baina... hau Pierra da, bukatu arte tranpak jartzen dizkizue, eta 4 egunetan 10.000m itxeko 400m falta jakuzenez, zurrumurrua zauan benetan 2800m eukiko zitxuala etapiak. Ea ba.

Berotzeko gogo askorik ez, oinez irteerara gerturatu, EBA kontrola pasatu eta jarri ginan irteeran. Konturatu ordurako irteera eman eta martxan geunden. Urten orduko zaratia somatzen da han goixan, eta neke guztiak airian eskapatzen dia. HAU DA EGUNIK HANDIXENA!!!! OEOEOEOE
Lasai urten ginan, berotzen. Joseba eta Angel aurreratxuo, gu Ander eta Aitorrekin, eta Luismi eta Kike ere segitxuan, gure atzetik. Karabanan eroso berotzen da, baina ya laugarren eguna, indar askorik ere ez jatan geratzen neri behintzat.
Allau ginan korredorera, eskixak bizkarrera, eta oinez Forclazeruntz. Segitxuan Roberren animuak. AUPA PIRUUUUUU. Ñoooo, neke guztiak juten dia kolpetik. Gora iristian, Juan eta abar ere han. Ondoren Oñati eta Ondarrutarrak eta jende arteko pasillua. uf ufff, eztarrixa itxi jatan, ezin arnasa hartu, zelako egun emozionantia izaten dan!!!

Xabik pasatako argazkixa, MtBlanc atzian

Pierra menta tontorra ere ageri da eskumatan

Laguneri eskerrak ematen animuengatik, ze pasada. ESKERRIK ASKO!!!
Fokak kendu, jeitsi, eta bigarren igoerara... Aldaketatik urtetzera ginduazela Aitor eta Ander iritsi ziran atzetik. Angel eta Joseba aurretik zeuden distantziara, Angelen motxilia erretz ikusten zan. Indarrez ez nenbilen oso ondo, taupadetan ezin igo, eta ezin hauek harrapatzera jun, postua mantentziakin nahikua lan. Sentsaziuak onak ez izan arren, ez gintuan inork pasatu igotzen, baina aurreko egunetan guk jende asko aurreratzen genduan goruntz, eta horren faltia nabaritzen naban. Igoeran sartuta, 600mtako igoera izan arren, konturatu ordurako igoera erdixa egin genduan, berriz ere Forclazen geunden jende artian.
Javi erretz zixen, eta taldetxo bat pasau zuan. Ni atzetik, ezinian


Javin taldeko Christophen argazkixa

Eta han euskaldunak berriz!!!

Javi metro batzuk aurrero


Ni atzetik
 Neke guztiak juten dia lagunen animuak entzutian!!!

ESKERRIK ASKO!!!
Bideua ikusteko:https://goo.gl/photos/iqTej1rKoPc6dprbA
bi klik eginda ahotsak ere entzuten dia
-Hau la ostia da!!!
-Disfrutaten daz...

Hantxe bertan eskixak motxilan jarri eta ertz bat pasatu bihar genduan. Aldaketan pixka bat aurreratzen saiatu arren, ez nintzan Javineraino iritsi, eta ertzian kriston ataskua zauan. Denbora dexente egin genduan bertan geldik.
Nere atzian Italiano bat zauan kejatzen. Ondoren Roberrek eta esan ziguten eurekin ibili ziala aurreko egunetan. Batek kriston sasoia ei zeukan, eta bestia pixkat gutxio zabilen. Ondo zabilena aurrera juten zan egunero, eta bestiari deika hasten jakon, Diego, Diego, benga, animo... ez da bikoteko sikologian gomendagarrixena, baina tira, bakoitzak bere estrategia dauka. Eta ni justu bi hauen aurrian. Tipua esaten ez daola eskubiderik, han geldik egotia, benga, mobitzeko eta abar, kola guztia geldik geundenian.
Ni aldiz gustora nauan. Jateko eta erateko aprobetxatzen nenbilen, danok geldik geunden, eta ez zauan beste zereginik. Baina ez zan kejatzeko lekua, Grand Mont onduan geunden, Mont Blanc atzian, La Grande Casse ezkerretan. Ertzan goiko partetik Ecrins eta Meije ikusten ziran, eguzkitan, haizerik batez, epel, eta PIERRAN HEMEN ETA ORAIN!!! Eta sufritzen egon gabe, lasai. DEMASA!!!

Ertza pasatu genduanian, pelotoia oso luzatuta zauan. Jeitsiera bat in genduan elur errexian, udaberriko baldintza zoragarrixetan!!! Eta berriz gora. Teorian 300mtako 2 igoera falta ziran. Hasi ginan 3.igoera hau itxen, baina luzia, ez zan ez 300mtakua, 500ekua seguruenez, eta eguzkixak gogotik jotzen zaban.
Lasai hartu genduan, aurretik oso jende gutxi, atzetik oso gutxi. Ez zauan pike askorik. Javikin berbetan asko disfrutau naban igoera honetan. Mont Blanc parez pare geneukan, komentatu genduan zenbat eman dion Javiri MontBlanc-ek, eta neri ere bai inguru honek!!!

Eta konturatu ordurako ANIMO PIRUUUU entzun nuan. Han zauan Javin taldeko Giordano Italiarra gure zain. Berriz subidoia, eta hortik segituan allau ginan Forclazera berriz.
Forclazeko gainian jendia banatuta egoten da. Esanda bezela, 4-5 punto onak egoten dia ikusteko
Forclazeko argazkixa helikotik aterata, seguruenik 3.igoerako pasillua dala
Berriz ere pasillua inda, eguneko 3. pasillua!!! Esker onez bastoiak altsatzen pasatu nintzan, jota emozionatuta berriz. Aldaketa in eta abantau ginan beheruntz, kriston subidoiakin!!!


Jeisten hasi ginan momentu berian saltotxo bat ikusi nuan, eta aprobetxatu, nola ez!!
Eta zorte handiz, han zauan Javin taldeko argazkilarixa momentua inmortalizatzeko

Hau da felizidadia!!!
 Jeitsiera hau ere primeran zauan, elur gogorretan!!! Ez zan luzia. Berriz ere eguneko azken igoerari egin behar giñon aurre. Zatitxo bat fokekin, eta beste bat eskixak bizkarrian eta oinez. Javi aurretik hasi zan, ni jarraitxu nahixan, baina ezinian. Oin dala 3 urte egin genduanian, igoera honetan Javiri ardo kopa bat eskaini ziuenez, nik uste horren bila zijuala, kar kar kar. Baina elurra oso apurtuta zauan eta ezin pausuak ondo eman. Oso nekagarrixa egingo jakun gure lagun Diego aurreratu ez bagendu. Han zeuden bi Italiarrak, ondo zabilena ixa goixan, eta Diego ezinian atzerago, eta Pierra osua Dieguuuu Diegu gallo entzutzen, kar kar kar.
Eta berriz ere lagunak goixan gu animatzen. Giordano ere gurekin. Konturatu ordurako goixan geunden, eskixak jantzitxa, eta azken jeitsieran faltan Pierra bat poltsikoratzeko. Goixan besarkada bat eman genion elkarri, lasai jeisteko elkarri esan, eta ospatzen hasi ginan.


Azken jeitsiera hasten, ospatzen!!! Christophen argazkixa berriz


Giordano ere gurekin zetorren tablakin, eta jeitsiera kamarakin grabatzen. Artista Giordano!!!

Aitor eta Ander ere atzeratxuago zetozen. Leku batian saltotxo bat zauan. Hemen Aitorrek GoProtik ataratako iruditxa

Ezkerretan argazkilarixa, parian Ander

Bua bua bua, FOTON!!! Itzela!!! AUPA ANDER!!! Argazkirik guapuena zuretzat!!
 Eta hortik behera disfrutatzen eta ospatzen jun ginan gu hirurok, Javi, Giordano eta ni

Horrelakuak dira Pierrako jeitsierak, bakoitzak bere estrategia dauka. Bat txuskauta dixen bitxartian, bestiak ura erateko aprobetxatzen dau


Anbibalentziarekin jolasean jardun dot azken bi egunetan. Neke handixa metatzen jun da nere gorputzian, batez ere egunak aurrera jun diran heinean. Gorputzari paliza hori emateari uztea nahi zuan nere parte batek, baina momentua bizitzen jarraitu nahi zuan beste aldiak.
Igoera luziak, ertz ederrak, elur hautsetako jeitsierak, piñari arriskutsuak. Asko bizi izan dogu lasterketen lasterketa deitzen diuen honetan. Lagun artian ibili gera. Kike eta Luismikin, Aitor eta Anderrekin. Akaso gehixegi ginan CSAkuekin batera bazkaldu eta afaltzeko eta bi taldetan egin ditugu otorduok, baina hauekin ere asko egon gera. Lasterketan eta lasterketatik kanpo Angel eta Josebakin, eta Iñigo eta Roberrekin. Danok komentatzen genduan, eta Javi eta bixok elkarri askotan esan diogu, PIERRAN GAUDELA!!! Hemen eta orain!!! Lasterketan besteekin geundenean ere errepikatzen genduan, PIERRAN GAUDE MUTILOK!!! Ikaragarrixa.
Baina nekia gailentzen joan da, anbibalentzia alde batera dekantatu da. Hasi zan bezela bukatu behar zan. Zorte handixa euki dogu parte hartzeko aukera eukitziarren. Zorte handixa han egotiarren egun hauetan. Zorte handixa eguraldixan partetik, zorte handixa materiala besterik ez dogulako apurtu eta etapak bukatzen jun geralako, eta zorte handixa elkarrekin helmuga zeharkatziarren. Ametsa beteta, bizipena bukatu da.
Eta orain bizitakua bizitzen jarraitzeko daukat bloga, bideuak, argazkixak. Disfrutatzen segitzeko. Ez da inprobisaziorik, nobedaderik egongo, baina bizitakua disfrutatzen segikot

2017ko Pierra poltsikora!!

Eskerrik asko Javi. 4 egun ahaztezin izan dira beste behin.

Baina aurten ez dogu numeritorik montau helmugan eh? Hurrengorako zeozer pentsau biharko dogu!!

bideua ikusteko https://goo.gl/photos/rB3QctaKihMvfZC17


Powered by Wikiloc



4.eguna bideua


Eta hemen ikusi leikezue Otxoak egindako egun honetako bideua
https://quik.gopro.com/v/mEOWpM79G7/
Eta Pierre Gignouxen bideua

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07