blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Pierra Menta 2018 1 eguna

2018-03-14 Pierrako lehenengo etapa
Atzo Arechesera iritsi ginanian, elurra botatzen ziharduan. Euskaldun batzuk astebukaeratik daoz hemen, eta kriston elurra harrapau dabela komentatzen ziguten. Atsaldian elurra botatziari utzi zion, eta gaur sekulako egun ederra urten da.
Ibilbidia ez da izan lehenengo egunian izan ohi dana. Aurtengo negua oso gogorra izaten ari da hemen ere, eta tontorretan 4mtik gorako paketoia daola esan ziguten atzo, eta horregatik lepuetatik eta pisten inguruko tontorretatik jarri dabe lasterketia. Halere, oso elegantia izan da, eta daon paketoiakin, momentu askotan gelditxu eta argazkixak ataratzeko gogua sartzen jatan. Tontorretan ez da haitzik ikusten, dana txuri txuri dao. Mendiko etxoletan 2-3 metro elur teilatuetan, batzuk ixa enterrauta. Ikusgarrixa. Eta ibilbidia, 25zm elur berritxan zabalduta. Espektakulu hutsa!!!!

Hiru igoerak osatzen zaben gaurko etapia. Lehenak 1200m inguru zeuzkan, Darteko leporaino. Ondoren Legette ingurura pasatzen ginan eta 700m inguruko beste bi igoera geneuzkan

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07