http://pierramenta.com/ Sekulako astia izan da!!! Barixaku gabian ilargi betian eskiatu ondoren, zapatu goizian Candanchutik Arlet eta Acuera juteko nenguanian, mugikorrian begiratu, eta Luismin mezua: Pierrako Facebooken onartuen zerrenda jarri zabela, eta Luismi eta Kike, eta Javi eta ni, bi bikotiok, laurok ginduazela Pierrara. BUAAAAA, ZE ONA!!!! ZE ILUSIO, ZE POZ!!! EZ DAO DESKRIBITZERIK!!! Ondoren jakin nuan Joseba Sarasola eta Angel Olaso, Otxoa eta Ander Sistiaga, eta Iñigo Fdez Liger eta Roberto Milikua ere badixezela. Pantxo StMartin (Senperekua) ere badixe. Honek aurten ere kriston karreroia egingo dau seguruenik. Gorka, suitzan bizi dan Oñatiarra eta Nahia ere bazaozen zerrendan, baina hauek badirudi baja izango dirala. Ze pena!! Beraz, 11 euskaldun gaoz aurtengo pierran. Eztakit sekula hainbeste izan geran!! Egun osua pozak txoratzen, aste osua beste ezer ez daukagula buruan, elkarrizketa bakoitzian pare bat aldiz aipatzen dogu Pierra hitza. Nazkatu edarra hartu bihar dabe gure ingurukuek, kar kar kar Hau da Pierra bat barrutik:
Neretzat Pierra festa bat da, mendi eskiko lasterketak egoerarik puruenian. Gu bezelako 200 bikote, 400 lagun juntatzen gera Le Chornais Hotelian 4 egunetarako (profesionalak beste leku batian egoten dia, beraz, frikyxak bakarrik gaoz Hotelian). Javik esaten duan bezela, 4 egunetan umiak bihurtzen gera. Jolastu, jan eta lo besterik ez dogu itxen!! 4 egunetako plana, goizeko 4:30 inguruan jaiki, eta gosaltzera lehenak bajau. 5:30 inguruan 10 minututako siestameditazioa. Musikakin jaiki eta prestatu lasterketarako eta 7ak alderako lehenengo argi izpixekin irteerara bajatu. Berotu eta Irteera 7:30etan izaten da. Lehenenguak 10:30 alderako bukatuta, guk pixkat gehixo tardatzen dogu, 12ak alderako. Helmugako horniduran zeozer jan, eta Le Chornaisera dauan 200m desnibela fokeatzen igo eguneko batallitak kontatzen. Le Chornaisen lehenengo eginbiharra, masajerako txanda hartu. Ondoren dutxau eta bazkaltzera. Gero masajia, eta siesta!! Jaiki, jendiak egunian zihar ixo ditxuan bideuak ikusi, eskixak konpondu eta enzeratu, eta atsalde osua pikoteatzen pasatu ondoren afarixa. Afal ostian tabernara jun, infu bat hartu eta lotara!!!
4 egunetan igual. Beno, egunetik egunera gorputzak paliza handixagua dauka, baina oinarrixan flana iguala.
Eta gazta, Beauforteko gazta!! ummm, ze goxoa, Pierraren zapore guztiakin. Demasa!!!
Egun hauetan oin arteko bideo eta abarrak ikusten nabil. Hemen bilduko ditxut danak