blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Pierra 2018 3.etapa

2018-03-16 Pierrako 3.etapa
gaurkuan, normalian lehenengo eguna izaten dan lekuruntz markatu dabe ibilbidia, Legette ingururuntz. Aurreko urteko lehenengo etapan antz handixa euki dau.
Irteeratik pixkat ixo, eta Le Planayra jeitsi bihar ginan, eskixak eskuan hartu eta 500m inguru korrika. Legetteko lepora igoera bat in ondoren, Areches aldera bajatu bihar ginan piñu artetik, mendiko pista batera arte. Hortik beste igoeratxo bat, eta Arecheseraino ixa bajatu, baserri arteko karretera bateraino.
Hortik 3 igoera hasten genduan, 1100m ingurukua. Oso luzia.
Ondoren, beste bi igoera nahiko motx, 300m ingurukuak, eta helmugara azken jeitsiera luzia geratzen jakun.

3. egunian ya nekia nabaritzen da. Baina tira, gerra pixkat emateko goguekin geunden. Igor eta Josebakin pike edarra euki genduan atzo, eta gaur ere berdin jungo zala espero genduan. Baina...
Atzo helmugan porru inda nenguala, foka pare bat ahaztu naban. Iluntzian konturatu nintzanian ez bila juteko, eta ezta berrixak erosteko ere, baina suerte askokin Gorkak esan zian berak bazeuzkala batzuk lagatzeko moduan. Berri berrixak, joe, hori paotxa!!
Fokak hartu nizkion eta ez nuan konprobatu ondo zijuazen, ez nuan dudarik in egixa esan.
Gaur berotu ondoren, oilotegixan sartu geranian konturatu naiz goma potoloegixa zeukala nere eskixek bihar dabenan aldian, eta luzeegixa zala goma ere bai. Beno, ez jata grabeegixa begitandu eta ez ditxut fokak aldatu ere in.
Urten gera, eta lehenengo igoeratxuan bi aldiz urten jata fokan muturra. Gelditxu eta bi aldixetan jarri dot. Gelditzia bakarrik ez, inseguridade horrekin eskixeri astindu handixegirik ez ematen saiatu naiz gainera.
Ondoren fokekin jeitsieratxua zatorren. Kolpe handirik ez nionez eman bihar, aguantauko zuala espero nuan, baina ez, hor ere beste bi aldiz urten jata eta sartu dot berriz.
Pixkat aurrerao, punta urten jatala ez naiz konturatu, eta foka osua soltau jata, eta fokaripe geratu jata eskixa. Puta soria!!!
Suiñatiko Gorkak harrapatu nau. Fokek ez ziuen batere labaintzen, eta gure irteera taldeko (erdiko oilategiko) azkena zatorren. Eskobia pasatzen dixat esanaz aurreratu nau, kar kar kar.
Baina foka bakarrakin, segitxuan aurreratu dot berriz, eskixak eskuan hartzeko lekura allau, eta di-da hasi naiz antxitxika aurreruntz.
Eskixak jartzeko lekuan Javi aspertuta zauan zain. Ez abantatzeko keinua in diot, eta nik eski bat jarri bitxartian berak beste foka jartzeko eskau diot.
Atzo azken igoeran neuzkan foka beltzetako bat jarri diot. Atzo kriston problemia euki nuan azken metruetan foka enzerauegi zaonez, patinau itxen zialako. Ba horretako bat jarri diot.
Espero nuan atzo pixka bat ibili nitxuanez, gaur argizari pixkat junda eukiko zabala, eta ondo moldatuko nintzala, baina... ba ez. Puta soria!!!
Lehenengo igoera osua in dot leku asko eta askotan fokak labaintzen ziala, eta hori saihesteko, besuekin indar pila bat itxen. Horrelakuetan desgaste handixa etortzen jata ondoren. Ez gaoz ohitxuta besuekin hainbeste lan itxera. Zatitxo bat erretz itxen da baina igoera oso bat... posizio pila bat galduta allau naiz lehenengo aldaketara, eta seguruenez txarrena, kriston desgastiakin ya lehenengo igoeran. Eta oindiok 2000m falta zian. Puta soria!!!
Lehenengo jeitsiera piñari estu batetik, ez ditxugu posizio gehixegi galdu.
Bigarren igoera ez zan oso luzia. Javik bere fokak utzi dizkit, nere eskixek baino goma potolotxuagua onartzen zaben, eta moldatu da Gorkanekin. Eskerrak!!! Eta ni Javinekin hobetotxuo. Aitor eta Gorkakin in dogu igoera hau. Han zaozen euskaldunak ere animatzen. Nere malaostixiaz ahazten lagundu die, MILA ESKER MUTILOK!!!!
jeitsi eta hirugarren igoera luze luzia tokatzen zan. Nik ikusten nuan indarripe nenguala. Halere, saiatu gera pixka bat aurrera juten. Ikusitxa ez nijuala, Javik goma ere bota dia, baina gomakin ere kostau. Puta soria!!!
Eskerrak goi partian berriz ere euskaldunak zaozen animatzen... Normalian eskertzen baditxut animuak, gaur zer esanik ez. Nere bukle ezkorretik ataratzen ninduten.
Foketan zuekuak egin jakuz momentu batian, eta javik bi fokak eta nik bat aldatu ditxugu, baina ez jata begitandu arazua, nola nenguan zalako neretzat arazua, ez segundu batzuk galtzia.
Igoera honetan ertz luze bat in dogu bukatzeko. Oso politxa, nahiz eta porru inda nenguan.
Jeisten hasi, eta indarrik ez. Puta soria!!
eskerrak jeitsiera ez zan luzia. Ondoren bi igoeratxo falta zian. Gelak, barritak, danetik hartu dot, eta Javik goma bota dit. Horri eskerrak ez naiz geratu putriek jateko moduan lurrian botata. Hustu hustuta nenguan. Mila esker HAPPPY!!!
Gorkak ere han zaozen animuak ematen, eta berriz ere beste euskaldunak. Hauek danian daoz, ze pasada!!
Igoeratxo bat in, jeitsieratxo bat, eta azken igoerako aldaketan berriz euskaldunak. Bero ere itxen zuan, eta ur oso gutxi geratzen jatan. Justu euskaldunek ura eskaindu die. Gustora asko hartu dot, uffa hori zan biharra...
Eta hala nola, javik bultzatuta bukatu dogu azken igoeria, eta azken jeitsiera luzian sartu gera. Laneko Gorka zati bat gurekin etorri da. Hau urte pare batian pierrara etorri bihar dala esaten dabil, a ze berotua dakana, kar kar kar
Jeitsiera nahiko ondo zauan. Bueno, piñariren bat eta pasatu ditxugu, baina hau Pierran normala da. Ostantzian arazo askoripe allau gera behera.
100m ixotzeko fokak jarri, eta HELMUGA
OEOEOEOE

hankak ez dauzkat oso nekatuta, baina gerri aldia, kristo bat inda. Besuetan indarrik ez, eta usten dot gerrixakin bultzaka ibili naizela, eta oin kargauta. Aber masajian soltatzen dien...

Eta bixar azken eguna, sentsazio gazi goxua. Gorputzak dakan paliziakin gelditzia nahi, baina barruak ez dau hemengo burbujatik urten nahi.


jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07