blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Pierra 2017 konklusiuak

2017/03/12
Por fin unetxo bat idazteko!!! Ero(r)tzeko buelta izan da Pierra ondorena!!!
Onuzkero kriston txapada ematen ari naiz pierrakin, baina parte hartu doten aurreko aldixetan bezela, azken gogoetekin bukatu nahi dot aurtengo Pierra 2017ri buruzkua.
Urtero bezela, lanez lepo ibiltzen naizen/geran garaixa izaten da, eta ondo kuadratzia ez da batere erretza izaten. Baina aurten bai, zortea aldeko euki dogu eta dana primeran suertau jaku hara juteko!!!
Horregatik esker oneko argazki hau atara genduan lankidientzat, Le Chornaisera allau ginan momentuan. Ikusten dozuen bezela, elurra mara mara ari zuan!!! OEOEOE

Serrano god level
 Ondoren, elizara jun ginan herriko bigarren santuari eskerrak ematera, Salantoniori alegia. Horretan nenguala, eztakit nere plegariak entzun edo zer, baina bidali zidan beste oparitxo bat

San Antxon, Severine Pont-Combe eta umiekin argazkixa
Beno, nik uste berari bidali ziola oparixa... zuzenian etorri jatazen umiak argazkixak ataratzera. Hainbeste motibau zan ni ikusitxa, hurrengo egunian "se vino arriba" eta helmugan lehen neska sartu zan Severine.

Bedeinkapen guztiak hartuta, logeletara jun ginan hurrengo egunerako motxilak prestatzera. Ikusgarri zauan dana, egunian zihar ataratako Otxoan argazki honetan ikusi leikenez


Hortik aurrerakuak, aurreko sarreretan idatzi nitxuan. Handik idatzitakuak ez dot aldatzerik nahi izan. Harek zuzenian Le Chornais hoteletik idatzita zaozen eta bizipen hori isladatu nahi nualako, denbora batera irakutzen dotenian berriz ere Le Chornaiseko emilio (botinen) usainera bueltatzeko. Oin denbora pixka pasatuta, perspektiba pixkatekin ikusten, demasa izan da!!!

Lehenengo eguneko eskiadia demasa izan zala daukat buruan, ikusi dozuen bezela, kriston elur hautsetan (leku batzutan gerriraino sartzen nintzan eski txiki horiekin!!! 90zm bota omen zitxuan eta). Urte osoko elur hautsetako eskiada onena izan da neretzat.
Pena, Javik aldiz ez zualako hainbeste disfrutau, kuadrizepsak txikitxuta zeuzkala esaten zidan, jeitsierak asko landube jun zan eta. Baina tira, honek daukan sasoiakin tontakeri gutxi!! Eta bestela izorra dadila, kar kar kar

Sentsazio oso onekin bukatu genduan lehenengo eguna, igoeretan oso ondo txutatzen genduan, jeitsieretan asko galdu arren. Eta hurrengo egunetan elurra egonkortzera zijuanez, esperantza txiki bat ere bageneukan jeitsieretan denbora gutxio galduko genduala.

Bigarren egunian eurixa in zuan eta elurra motelduta geratu zan. Gainera elurjausi arriskuagatik ez genduan 2000mtatik pasatu. Areches herritxik pasatzen zan eguna. Piñu tarte oso gaitzak jarri zizkiguten jeitsiera askotan, eta hor ere ez ginan batere ondo moldatu. Baina berriz ere, igotzen kriston disfrutiak hartu genitxuan, jendia pasatu eta pasatu. 2. eta 3. igoeretan intermitentia emanda jun ginan bide osuan. Demasa!! Motorrak gasolinia ondo erretzen dabala ikustia plazer hutsa da!!!

Hirugarren egunian, ni jada nekia asko nabaritzen hasi nintzan. Justu elur baldintzak aldatu, eta bajadak gogortu eta erraztu ziranian guretzat, hau da, bajatzen ez genduanian hainbeste galtzen. Halere, etapa espektakularra izan zan, fokeo elegantiak, eskixak bizkarrian generamatzala ertzak, jendian animuak... Pierra teknikua!!! Azken igoeran halere, urten jatan txispa pixkat, eta sentsaziuak hobetu ziran. Azken jeitsieran aldiz, Javik bota bat hautsi, eta galdu genitxuan postu dexente, baina beste jeitsieretan ez daukat postu gehixegi galdu izanan oroitzapenik. Gauzak hasi ziran urtetzen, postuetan aldaketarik ez nabaritu arren

Eta laugarrena larunbata, jendian eguna, tourrian bezela jende arteko pasiluetatik pasatzia demasa da, danak belarrixetara oihuka. Oso momentu emozionantia!!! Pierran, hemen eta orain zaudela gogora arazten dizute.
Pena egun honetan ez genduala Grand Monteko ertza egin. Beste ertz bat sartu zaben. Ez zan oso ertz logikua eta gainera kriston jende pilaketak in zian. Hortik aurrera bikotiak oso sakabanatuta ginduazen, apenas egin genduan edo egin ziguten aurreraketarik. Baina tira, ordurako burua ez daukazu lehenengo egunetan bezela gerria emateko desiatzen, kar kar kar

Ni ta nere datuak, aurten ere atera dot lehenenguekiko ze portzentaiatan ibili geran. %48 atera digute guri. Lehenengo euskalduna Iñigo Mtnez Albornoz izan da 35. postuan, eta Pantxo StMartin 36. lehenguekiko %25ian. UAUUU. Hauek bai sasoia!!! Nik uste sekula euskaldun batek egindako posturik onenak dirala (oker ezpanao, oin arten Joseba Ormazabalek eukiko zuan posturik onena)
 
Lehenak DENERA 10:23:55 1 EGUNA 02:17:05 2 EGUNA 02:43:47 3 EGUNA 02:36:40 4 EGUNA 02:46:23
Albornoz 35 124,67% 40 128,69% 32 123,09% 40 126,37% 30 121,30%
Pantxo 36 125,91% 55 132,00% 38 124,34% 35 124,24% 35 124,01%
1 neskak 46 127,99% 56 132,01% 31 122,71% 41 127,93% 40 129,92%
Tirapu 68 135,43% 78 139,61% 71 132,74% 81 137,79% 60 132,43%
Gu 112 148,76% 113 148,18% 112 142,00% 120 147,88% 113 156,71%
Joseba-Angel 119 151,87% 118 148,95% 167 159,50% 141 153,12% 94 145,61%
Otxoa Ander 135 156,91% 148 156,49% 144 150,93% 144 154,45% 134 165,47%
Kike-Luismi 171 170,73% 179 166,86% 182 166,69% 169 163,93% 170 184,28%
Rober-Iñigo

156 158,99% 138 150,33%






Aurten, lehenengo neskak lehenengo 50etan sartu dira sailkapen orokorrian. Letitiak Mireiakin egin zuan urte batian ez dakit top10 edo top 15 ez ziran sartu. Honekin bi irakurketa in leikez, garai hartan baino maila apalagua eman dabela lehenengo neskek (eta baietz esatera ausartuko nintzan) edo mutiletan askoz maila handixagua daola (eta honi ere baietz esango nioke)

Egunero komentatzen genduan despiste txiki batian postu dexente galtzen genitxula. Nere kuriosidadia asetzeko Gaussen kanpaia urtetzia espero nuan grafiko hau egin dot.



Esplikazio modura, grafikuan, portzentaia batetik bestera 3 minututako aldia dago gutxi gora behera. Beraz, ikusi leike adibidez, 3.eguneko %140 denbora inguruan 3 minuturen barruan 16 bikote ero 32 pertsona sartu zirala helmugan.


4. egunian klaru ikusten da ez zala piko handirik egon, hertzak asko moteldu eta sakabanatu zuan lasterketa.

Gainontzeko egunetan %70etik aurrera apenas dago mobimenturik, nahiz eta egun normaletan %90 arteko margena egon helmuga zeharkatzeko deskalifikatua izanbe. Beraz, neri iruditzen jata Gaussen kanpaian erdixa %40 inguru horretan daola, eta hor neretzat kriston maila eta kriston pikia da. Eztakit zuek zer ikusten dozuen (nik 6 minututan 30 bikotek aurreratu ahal gintula, 60 pertsonak!! Nivelon, ze kontaukot ba nik, kar kar kar)

A ze oroitzapen. Oso Pierra berezia izan da, eta gainera oroitzapen zoragarri batekin bueltatu naiz, Javiren taldeko argazkilarixan (Christophe) argazki eder honekin, jende aurretik pasatu ondorengo momentu berezi hau disfrutatzen. Disfrute purua, flow!!!


Anderren argazkixa ere edarra, oroitzapenerako geratuko jaku danori nik uste


Eta Luismin bideua hemen ikusi dezakezue



EITBk egindako bideua

Pierrako bideoa 4 egunetako laburpenakin

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07