blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Otal Ekialdetik

2018/04/22 Otal Ekialdetik
Bezperan Cerbillona eskiekin jeitsi ondoren, sekulako bueltoia urten jakun. Paliza hartu arren, hurrengo egunian ere goizo ibiltzia komeni jakun.
Planari eutsiz, Bujarueloko aterpetxetik pixkat bajau Torlaruntz, eta han daon kanpin bat baino pixkat lehenago Otaleruntz jungo ginan ekialdetik.
Goizeko 4:00 inguruan jaiki ginan baitxa ere. Bujarueloko aterpetxian gosaldu eta jeitsi ginan oinez abantauko ginan lekura. Lehenengo basotik ixo beharko genitxuan ixa 500m eskixekin bizkarrian. Gaurkuan, nik zapatillekin urtetzia pentsatu naban, bezperan hankak egosi jatazen eta.
Di-da ixo genduan. Igoera oso zuzena dauka. Baina... basuan goiko partian elurjausi batzuk zaozen igoerako bidia zeharkatzen, eta hauetako batian galdu egin ginan, eta ilunetan piƱari batian gora-behera ibili ondoren topatu genduan berriz ere bidia.
Bidia topau ordurako eskixak jarri, eta aurrera!
Gaurkuan zerua tapauta zauan. Alde batetik hobe horrela, ekialdeko orientaziua zanez, eta itxen zuan beruakin, lehenengo ordurako elurra bigun bigun egongo zan eta.
Baina, elurra berotu ez izanagatik, esperota baino gogorro zauan.


Igoeran, atzian Gabietous aldia, eta Mendi Galduko mazizoa (Gorka mazizorroa!)
 Altuera hartzian bezperan egindakua ikusten hasi ginan.

Vignemaleko mendixak, Cerbillona, Montferrat eta Tapou aurrian. Hor egon ginan atzo
 Igoera zuzen zuzena daukanez, elur gogorretan kantuak ondo sartuz ixo ginan gehixena, kranpoiekin egin genduan maldatxo bat izan ezik.
Maldatxo horren ondoren agertu jakun parez pare eguneko helburua. Otal eta bere tubuak, IUJUUU

Otalen ekialdia
 Goizo zan, goizeko 9ak aurretik oker ez banago. Hego haize epelakin eta eguzkixak eman izan balu, akaso berandu ere izango zan. Baina gaurkuan eguzkixa ez genduan ikusi ere egiten eta elurra gogortxo zauan.
Tubuen oinarrixan, elur gogor horrekin nik ez nuan batere klaru ikusten eskixekin bajatzeko, eta behian egongo nintzala esan nion Gorkari. Berak egiteko goguak zeuzkala eta abantau zan.
Zain, egonian, lotaratu eta dana egin nintzan. Bi egun goizeko ordu horietan jaikitzen, uste baino gogorraua egin jatan itxuria... Baina, momentu batian eguzkixak bizkarrian jotzen esnatu nintzan.
Ehh ehhh, zer zer? uffa, lotaratu in naiz. Beitxu nuan, eta Gorka tubuan goiko partian zauan, oindiok goraino allaube.
Eguzkixa jotzen hasi zan. Baldintzak guztiz aldatzen hasi zian. Eeeeepaaaaa epa. Ufa, urduritu nintzan, kranpoiak jantzi, eskixak bizkarrian hartu eta goruntz abantau nintzan Gorkan atzetik.

Tubuan oinarrira allau nintzanerako Gorka jeisten hasteko zauan. Berak jeitsi arte itxoin nuan tubuan ixotzen sartzeko, elkar trabarik ez itxeko

Gorka Otaleko tontorreko jeitsiera bukatzen
 Bera jeitsi ondoren, nik ahalik eta bizkorren ixo nuan, eta bajau. Ederra palia!! Baldintzak mundialak, eta malda ere polixa. Baina aurten ohitura falta igartzen dot mendixan horrelako lekuetan ibiltzeko. Hori edo edadia, kar kar kar
Edozein kasutan, hau ere bajauta. IUJUUUU

Eta hortik behera kontatzeko askorik ez. Jeitsiera zuzena, baina elurra aldakor, bira batzuk udaberri politxian, beste batzuk kostra antzera, eta beste leku batzutan ustela eski finentzat batez ere.
Baina mendi ederra eta oso gomendagarrixa iruditu jatan, 500mtako porteua inporta ez bada, goizpasa eder baterako

Eta udaberrixan ohikua dan bezela, elurjausixak aprobetxatzen, galdu ginan lekuraino ixa eskiatzen bajatzeko aukera euki genduan. Ederra da udaberrixa!!

Gorka elurjausixa aprobetxatzen




Beherago ere beste elurjausi bat pasatu bihar izan genduan. Enbor handixak ere ikusten zian, aspaldixan hemendik elurrik jausibe antza...


Eskerrik asko Gorka, astebukaera bikaina izan da!!!

Eta honekin, esan leike aurtengo eskixa bukatuta egon leikela. Hurrengo astietan konpromezu dexente dauzkat Elgoibar ingurutik, eta behin materixala gordeta, kosta itxen da berriz ere dana atara eta piriniotara urtetzen. Baina, zeinek jakin, badirudi aurten San Ferminak arte elurra egon ahal dala. Jungo gera ikusten

Hemen Wikiloc-eko datuak

eta hemen eguneko bidixua



jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07