blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Moskowa Cerbillonara eskiekin

2018/04/21 Moskowa Cerbillonara eskiekin
Aspalditik begiz jota neukan plan hau, baina orain arte ez jata aukeria suertatu.
Lasterketetako denboraldixa bukatu arren, mendira juteko baldintzak ez dira izan seguru ibiltzeko, nere uste apalian. Elur asko eta tenperaturek gora behera askokin segitzen zaben, eta ezagutzen nauzuenok badakizue oso klaru ikusten ez badot, ez nijuala.

Gorka lankidiak komentatu zidan Apirilan 21-22ko astebukaeran ona zetorrela, eta mendira juteko asmua zeukala. Ia animatuko nintzan. Aukera politxa izan leiken. Javiri ere komentatu genion, baina Javik ezin zuala. Beraz, mano a mano plana egiten hasi ginan.

Mendixa oso arriskutsu zauan oindiok. Aurreko larunbatian metro bete elur bota zuan, eta asteartera arte ez zuan ematen egonkortzen hasiko zanik. Halere, asteazkenetik aurrera eguraldi ona eta berua espero zan, egunetik egunera beruo, igandera arte. Goraino estabilizatu ahal zuala ematen zuan, baina inzertidunbre handixa zauan, ia benetan estabilizatzen zan, ze bestela, 3000mtatik 1500mtarainoko elurjausi brutalak pasau ahal ziran goixa ze kargauta zauan ikusitxa.

Aukera ezberdinak aztertzen hasi ginan. Infiernos aldetik bueltaren bat, Bachima├▒ako aterpetxian lo itxen, Perdido ingurutik zeozer Gorizen lo itxen eta abar. Edozein kasutan, eguerdirako aterpetxian egotia komeni zan tenperatura altuengatik, edo ipar orientaziua zeukan aktibidaderen bat in.

Bi puntu horien artian, Vignemaleko mendikatia. Ufffa, zenbat aukera eskaintzen ditxuan menditzar honek!!! Eta horrela, Gorkari, aspalditik begiz jota neukan plan bat proposatu nion.
Aktibidade hau itxeko ritmo politxian ibiltzia eta jeisteko teknika aparta eukitzia biharrezkua zan, eta Gorkak bi baldintza horiek betetzen ditxu. Horrez gain, gazte izatia eta super motibauta egotia ere bere alde. Eta horrela bota nion Moskowa eskixekin bajatzeko ondo egon ahal zala astebukaeran.

Igoera ixa osua Mendebaldera begira dago, eta goi goiko zatixa (3000mtatik gora) Hegora begira. Hau da, jeitsieran zati handi bati eguerdixa pasa arte ez dio eguzkixak ematen, eta gainera, Tapou hegoaldian daukanez, honek ere babesten dau eguzkitxik. Ara bailara luzian porteua da pereza ematen zigun bakarra.

Aurten mendixan ibiltzeko aukera askorik ez dot euki, eta nere bertiguan tolerantzia minimotan zauan, ohitxube. Halere, plan honetarako kriston goguak neuzkan, eta hau itxeko momentu aproposa izan leiken, elurra egonkortzen bazan eta elurjausi arriskua bajatu.

Baina negu osua mendixan ibilibe nauanez, mendixan malda horretan eskiatzera ohitzia ondo etorriko jatan. Eta zapaturako beste plan bat proposatu nion Gorkari. Otal ekialdetik. Plan motxaua, eta zati espuestua ere motxaua. Ondoren, lotarako materixalakin igo Cerbillonako kasetara, eta domekan handik egin Moskowa

Egoeren berri jakin nahixan, asteazkenian bujarueloko aterpetxera deitxu genduan. Momentu horretan ez zaola mendira urtetzeko, elurjausi arriskuen eskalan 4/5 arriskua ematen zabelako. Halere, pare bat egunetan egonkortuko zabala. Hori bai, edozein ekintza itxeko goizez ibili bihar ginala.

Astebukaera gerturatu ahala, zapaturako eguraldi baldintza onak mantentzen zian, baina zapatu gabian lainua sartu ahal zala, eta iganderako ez zuala elurra gogortuko (gabeko rehielorik ez zala egongo) ematen zuan. Beraz, aproposaua ematen zuan Cerbillonara zapatuan jutia, nahiz eta itsu itsuan, nola zauan jakin gabe ginduazen.

Barixakuan 10ak aldian allau ginan aterpetxera. Hurrengo eguneko motxila prestatu eta zuzenian lotara. Goizeko 3:50etan iratzargailua. Jaiki, gosaldu eta 4:40 inguruan martxan ginan.

Dudatan egon ginan zapatillekin jun edo zuzenian eskiatzeko botekin. Azkenian botekin jun ginan.

Hasi eta segitxuan zaozen neberuak, baina bi ordu pasatu arte ez genduan elur jarraixa bilatu, eta orduan jarri genitxuan eskixak

Eguna argitzen, Cerbillona urruti oindiok, esperota baino elur gutxio goixan
Eskixak jarri eta orduerdi inguruan allau ginan Cerbillonarreko aterpetxera

Cerbillonarreko txabola

Hortik goruntz hasi ginan. Bazakigun errekan ezkerretik ixo bihar ginala. Elurjausi galant bat zauan beheraino, eta hori ez harrapatzeko, zuzenegi hasi ginan ixotzen.
Momentu batian erdi eskalatzen zatitxo bat ixo eta topatu genduan igoerako bidia.
Goiko partian ere elurjausi gehixo zaozen. Behian ikusi genduan zan handixena, seguruenez Monferrateko marmoladatik bertatik jausitxakua izango zan. Aurreko egunetan elurjausi aktibidade handixa egon zala igartzen zan. Horrek segurtasun handixa eman zigun, ematen zuan purgau biharrekua purgauta zaola, jausi biharrekuak jausitxa. Ufffa, eskerrak!!!


Ara bailara, hor behetik gentozen
Igoerako lehenengo zati honetan hankamarka batzuk zaozen, baina ez zaben goruntz segitzen. Ez dakigu norbait ixoko zan honaino, baina aurreko egunetan zauan arriskua ikusitxa...

Altuera hartzen, kerizpetan
Krokisetan begira, eskixen egin izanan erreferentzia gehixegirik ez zauan, baina Xabi Gatonek bazaukan bere blogian aipamena. Hauek maila handixa dauke eskixekin, eta horrek errespetua ematen zigun, baina 40-50┬║ eskiatzeko gai ginala argi zaukagun, batez ere udaberriko baldintzekin. Beti ere ikusi bihar ze baldintza topatzen genitxuan

http://www.xabigaton.com/2013/05/cerbillona-3247m-corredor-de-la-moskowa.html 
Eguna argitzen ikusi genduan Moskowa korredoria urrutitik. Bestela, gora allau eta parez pare euki arte ez da ikusten. Inguruko mendixetan esperota baino elur gutxio ikusten zan, 3000mtan 4 metrotik gora egon bihar zala kontutan hartzen. Baina konturatu ginan ondo purgauta zaola. Panticosa ingururutz begiratzen dana zuri zuri ikusten zan, baina Vignemaleren alde guzti honetan 1500m inguruko paretzarrak eta maldatzarrak daoz, eta haitz guztiak ondo purgauta zaozen.
Halere, Xabin goiko argazkixan ikusten dan resaltia oso tapauta zauan. Hauek jeitsi zaben lekutik elurra bajau izanan surko bat zauan, baina ezkerreko haitz guztia tapatuta zauan, zati zabal bat ikusten zan resaltian gainian. PRIMERAN!!!! IUJUUUU!!!!

Moskowan eguzkixa ematen hasi berri
Oso momentu onian allau ginan Tapou eta Moskowan arteko lautadatxora. Justu orduantxe hasitxa zauan eguzkixa ematen. Goizeko 9ak pasatxo izango zian. Oindiok pateillua geratzen zan gora, baina ya por fin aurrez aurre geunden gure helburuakin.
Hemendik, eta ikusten zan baldintzekin, oso errexa ematen zuan.
Jota berotu eta Lady Listerreko leporuntz ixotzen hasi nintzan super motibauta. Gorka atzian geratzen hasi zan. Esan nion astixak ematen bazian goiko argazkixan gorriz daon "linea esquiada"tik jeitsiko nuala, eta berriz ixo eta berakin jeitsi berak nahi zuan lekutik.
Hainbeste bero egin bihar zuan, beldurretan geundela aber eguzkixak bide hori txafauko ote zuan, eta hori pasatuz gero, marra berdia daon jeitsiera egiten saiatuko ginan. Gorkak, bigarren lerro horretatik ixotzia erabaki zuan, jeitsiera nola izan leiken ikusteko.

Ixotzeko primeran zauan. Iritsi nintzan Lady Lister baino pixka bat goragora. Baina goitxik... beste itxura bat zeukan. Ez nintzan ausartu bakarrik jeistera, nahiz eta baldintza onak zaudela ematen zuan.
Goixan eguzkixak ematen zion lekuan pixkatxo bat bigundu zuan, baina oindiok gogortxo zauan. Baina, demaseko malda dauka honek!!!
Nik uste urtetik urtera bildur gehixo hartzen ari naizela. Garai batian erretz bajatuko nuan hori bakarrik. Baina oin kriston errespetua ematen zidan.

Parez pare neukan glaziarra eta Pique Longue. Hemen bai, elurra lepo ikusten zan. Russellen kobak elurran altueran zauden (udan goian geratzen dira).
Gorka iritsi bitartian, Cerbillonako tontorra in eta glaziarrera bajau nintzan eskiatzen eta Cerbillonako lepora jun nintzan. Hemendik ere badago beste jeitsiera klasiko bat, Cerbillonako Kanal handia, eta honako sarrerak ze itxura zeukan ikustera jun nintzan. Uffa, haitz asko ikusten ziala begitandu jatan. Purgatuegi zaola, seguruenik elur gehixegi eukiko zualako kanaletik purga handixa egongo zala iruditu jatan

Tensio pixka bat neukan gainean, ondoren etorriko zan jeitsieran neukan burua. Horregatik ez nitxuan argazki asko atara, baina bai bideoren bat (behean ikusi leike bideua)

Eta horretan, Gorka Lady Lister lepora allau zala ikusi nuan eta berriz ere Cerbillonako tontorrera jun nintzan

Gorka Lady Lister lepuan
Tontorrera allau nitzanian, Gorka kranpoiak kentzen zabilen. Esan zidan tubuan alternatiba ez zaola batere ondo. Elurra jeistian markak zaudela, zulua tubo erdixan, eta sarrerako malda ere oso pikua zala, aldapa handixaua zeukala. Beraz, ez zauan dudarik, nik ixotakotik bajauko ginan, Xabi Gatonek eta bajau zabenetik.
Zeoze azkarra pikatu eta abantau ginan beheruntz. Nik uste bixok geneukala Moskowa itxeko tensiua.

Ni aurretik abantau nintzan beheruntz eskiatzen. Baina ertza laga eta maldan sartzeko momentuan kangelua sartu jatan, jajaja. Mutxa pierra y mutxa hostia, baina mendixan potruak ixotzen jataz, eta aurten batere ibilibe nenguan ohitzeko.
Gorkak bai, bi potrokin, aurre hartu eta bera hasi zan bajatzen.

Denbora honetan malda eguzkitan egon arren, ez zuan elurra gehixegi eraldatu, malda hau 3000mtatik gora daolako. Sopa delux zaon, baina kapa oso fina.

Gorka aurretik bajatzen Moskowa
Zati bat Gorkak, beste bat nik. Txandaka hasi ginan bajatzen. Udaberriko baldintzak egon arren, ez zan komeni estropozurik egiterik. Elurjausixen surkuek ere ez ziguten gehixegi disfrutatzen lagatzen. Baina egixari zor, kriston baldintza onak aurkitxu genitxuan. Oin hemendik begiratzen, penaz ez nualako birritan bajatu. Baina momentu hartan behin ere tensiuakin jeitsi nuan. Zela aldatzen dan perspektibia, kar kar kar

Gorka jeitsi ondoren

Ni jeitsi ondoren
Behin zailtasuna pasatuta lasaitu ginan eta 1200mtako jeitsiera zaukagun aurretik. Nik pertsonalki pentsatzen nuan gehixo disfrutatuko genduala geratzen jakunakin. Mendebaldera orientatutako jeitsiera zuzen zuzena da. Baina elurjausi bola gogorrak zaozen, seguruenik pare bat astetan desagertuko dianak. Elurra ere leku batzutan ustel xamar zauan. Halere beste leku batzutann bai, gozatzeko udaberrikua zauan eta gozatu genduan.

Cerbillonarreko txabolan 11:30etarako geunden zeoze jan ondoren. Eta oin zer?

Hurrengo egunian Otal itxeko asmua zaukagun, beraz, Bujaruelon lo egingo genduan baitxa ere. Bujaruelora bajauez gero, 13:30 ingurutik gabera arte ospakizunetan garagarduak eraten, mozkor ederra hartu bihar genduan. Hori saihesteko, aktibidadia pixkat luzatzia pentsatu genduan. Cerbillonako kanal zuzena behetik ikustia proposatu nion Gorkari. Bero itxen zuan baina behetik ematen zuan dana purgauta zaola, eta bada ezpada al loro genbiltzan zaratarik entzuten bagenduan.


Elurjausi aztarnak pasatzen

Goixan, glaziarrian, kanal honen sarrerara gerturatu nintzanian, segitxuan allau nintzan. Behetik aldiz, esperota baino bide luziagua egin genduan. Berua, nekia eta loguriakin azkenian pare bat ordu jun ginan mantxo mantxo kanalan sarreraraino.

Cerbillonako kanal zuzena. Hurrengo batian??
Goixan elur asko ez zauala ikusten zan. Halere, normalian eukitzen duan resaltia nahiko juntauta zaola ematen zuan. Edozein kasutan oso zuzena da. Bestian tensiua pasau banuan, honetan ez dot nahi pentsatzia ere, kar kar kar.

Hau ikusi eta buelta beheruntz. Oin bai, Bujaruelora bajatzeko desiatzen gaozen garagardo fresko edar bat hartzera eta hanka egosixak botetatik ateratzera.

Moskowara igoeran azpitxik pasazen berriz
Lainotzen hasitxa zauan dagoeneko. Eguzkixan berotik babesten gintuan, baina hurrengo egunerako rehielua kaltetuko zuan. Eskerrak gaur egin genduan Moskowako plana. Bai asmau ere. Bai tokau ere, egun aparta!!


Orain bai, atzera begiratuta beste itxura bat!!!
hemen Wikiloc-eko lotura


Powered by Wikiloc


Eta hemen ikusi leikezue egun honetako bideua:


jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07