blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Joseba eta Iker

Nola leike astebukaera honetan guri hainbeste bizipen eman dizkigunak beste batzuri bizitza kentzia.
Herri osua dardarka laga dau notizia honek. Altitoyko astebukaeran Luzetik ekartzen genduan irrifarre guztia kolpetik kendu zigun atzo Valdezcarayn gertatutako istripuak.

Lehenago ere galdu ditxugu lagunak. Altitoyko itxiera hitzaldian Anderrek Andoniren oroimena ekarri zuan, datorren astian Bandres eta Karoloren omenezko lasterketa jokatuko da Izaban, urrutiro junbe.

Ze irakurketa da posible horrelako gertakari baten aurrian? Nola asimilatu?
Obsesiboki arrazoiak bilatzen jartzen naiz, istripuaren lekua, egoera, ordua, materiala, dagoen informazio apur eta nahasia analizatu nahiean. Nere helburua ez da errua, ardurak edo beste ezer bilatzea, eta are gutxiago morboa. Ahal dan neurrixan horrelakorik berriz ere ez gertatzeko, ikasteko, edo arriskua ahalik eta gehixen minimizatzeko itxen dot. Segurtasunian formakuntzakin obsesionatuta nago. Horregatik, biziki txalotzen dot Morkaikotik antolatu daben elurjausixen inguruko hitzaldixa, elurretan ibiltzen dan publiko orokorrarentzat, Elgoibarren eta arratsalde batean jende askontzat errezago izateko. Istripu hau ez da elurjausi batengatik izan, baina aber urtero-urtero horrelako ikastaroak esparru gehixotara zabaltzen juten diran.
(Gainera pentsatzen dot piriniotan, eta zer esanik ez Valdezcarayen, elurjausixek baino biktima gehixo eragiten ditxula izotzetan labaintziak, aurreko denboraldi bukaeran aipatu nuan bezela)

Edozein kasutan, istripuen aurrian badago kontrolaezina dan faktore bat, eta hori zortia dala pentsatzen dot. Zorte txarretan txarrena euki dabela pentsatzen dot, zalantzarik gabe. Zenbat aldiz ibiliko ote ginan gu leku arriskutsuaguetan, eta ezer gertatu ez? Zenbat jende pasatuko zan hortik antzerako baldintzetan eta ezer gertatu ez? Normalena ezer ez gertatzia da eta pentsatzen dogu beti dala horrela, baina pasatzen danian, kaka morrailian!

Mendizale baten heriotzak beti kolpatzen nau, eta herriko birenak, puffff.... Oso gogorra da hau. Asko haserretu nintzan atzo, mendixakin, bizitzakin, elurrakin.
Alperrik da esatia bizitza horrela dala, onartu bihar dala, ez dagoela besterik. Bai, horrela izango da,  pataletarako eskubidia besterik ez daukat hotzikarak ematen ditxuan egoera honetan.
Altitoyko kronika idazteko gogua kolpetik jun jatan. Bueltatuko da, badakit. Denborak dana sendatzen ei dau, baina momentu hauetan egoera beste bat da.


Doluminik sentikorrena familixa eta laguneri. Morkaikokin bat itxen dot

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07