blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Causiat Xtreme

2017/01/14 Causiat Xtreme Candanchun
Mendixan asko eskiatuta, baina taupadometrua ixa jarribe iritsi nintzan Causiatera. Astebete lehenago Tucan egindako bueltek zeozertarako balixoko ziela usten nuan halere, karakatetik entreno espezifiko bezela egindako egun bakarra izan zan eta.

Urtero denboraldi bukaerako balantzian, lasterketetan (eta hauetarako entrenatzen) gehixegi, eta mendixan apenas ibili naizela ondorioztatzen dot. Aurten justu kontrakua egin nahixan nabil, lasterketa justuak egin (lasterketetan ere asko disfrutatzen dotelako), eta mendixan ahalik eta gehixen ibili, bide berrixak edo mendi zaharrak ibilbide bakarrian lotzian emoziua, jeitsiera ederrak, eta paliza handixak hartzen.
Momentuz denboraldixa primeran dixe, baina lasterketak ere asko gustatzen jatazenez, karbonilla pixkat kentzia tokatzen zan.

Aurreko astian ez zauan elurrik. Astearterako 10zm ematen zitxuen, eta horrekin ezin milagro gehixegi in. Baina ondoren modeluak aldatu, eta kriston elurtia hasi zan...
Antolatzailiak euren lanetatik jai hartu, eta jotafuego ibili ziran asteazkenetik Candan aldian trazatu ezberdinak ikusten, zenbat elur erortzen ari zan konprobatu ahala, ibilbide ezberdinak diseinatzen eta abar.
Udako lasterketa bat antolatzia lana bada, neguko bat antolatzia, eguraldixan eta elur baldintzen arabera, beste mundu bat da! Eta gainera horrelako muturreko baldintzak tokatuta, neretzat zientzia fikzioa!!! Aurreko urtian bezela, aurten ere lehenengo elurte potoluakin antolatzia tokatu jakue  CSAko laguneri. Eta Chapeau urten zan!! Hemendik aurrera, elurrik ez daonian, lasterketa antolatzeko eskatu biharko diegu, argi dago elurtia eurek erakartzen dabela eta, kar kar kar
Bromak aparte, segurtasuna ondo bermatuta zauan Arriskeusi esker!!

Aurten lasterketen helburu printzipala Pierra daukagu. Kikek eta Luismik bikote bat, eta Javik eta nik egingo dogu beste bikote bat (aber hartzen gaitxuen, eta lanian ez didaten marroirik sartzen aste horretan, jeje). Jota emozionatuta gaoz, ondo egongo litzateke laurok jutia, eta logelan elkarrekin egotia!!
Eta karbonillia kentzen juteko, Luismikin egin nuan Candanera juteko flana, eta noski, Luismitokan jun ginan!!! Luxu Asiarra!!!
Kike eta beste lagun batzuk goizian etorri ziran. Elurra botaala zauan! Baina Jorgek goizian leiho bat zabaldu leikela esan zuan, eta Jorgeswindowan zain zeozer gosaldu genduan. Gosaldu ondoren jun ginan dorsalak batu eta irteerara.

Candaneko parkina elurtuta, eskiatzen Luismitokatik

Goizeko 11etan zan lasterketa. Trazadoriek ibilbidiari azken ikutua ematen ziuen bitxartian, gu berotzen hasi ginan eta momentu batian elurra itxiari utzi zion. Amazing!! JorgesWindowsa zan!!!
Gainera, horrelako baldintzekin, leku askotan pistatik jartzen ditxue lasterketak, baina kasu honetan ixa dana pistaz kanpo prestatu zaben. Oso ibilbide politxa!!

Hemen ibilbidian xehetasunak, azkenian 1300m inguru atara ahal izan zitxuen eguraldi honekin, eta gainera Candaneko pistaz kanpoko jeitsiera asko itxen. Demasa!!!

Konturatu orduko hasi zan lasterketa, eta azkena ipurdi gizena



Irteerako argazkia

Humolamalillo
Neretzat oso lasterketa motxa zan, beraz, ez zauan galtzeko denborarik. Gainera, Candanen korritzia etxian jokatzia dala sentitzen dot. Montonerak erretz pasatu nitxuan eta primeran egin nuan lehenengo igoera. Txispa falta igartzen nuan, baina ritmua pixkat jeistian erretz errekuperatzen nintzan!
Bigarren igoeran zatitxo bat eskixak motxilan jarritxa in bihar zan. Hor zauan MikelBesga argazkixak ataratzen. Luxu bat!!!








Mikelez gain, Jorge Millaruelo ere hortik zebilen


Beno, eta lasterketan zentratzen, kohetia bezela urten nintzan, baina goiko aldaketan Landerrek harrapatu ninduan. Lander beti hasten da lasai, eta ondoren postuak aurreratzen juten da. Asko gustatzen jata bere estrategia!!!
Ondorengo aldaketan Juanjok ere pasatu ninduan, eta ya hauek bixak ez nitxuan gehixo ikusi, harrapar y pasar. Ondorengo euskaldunak urruti zeuden, eta lehia zuzenik ez nuan euki hortik aurrera, nere pedora jarraitxu nuan.
Baina hor zauan txabola animuak ematen, eta hau ere argazkixak ataratzen. Fotoiosu esbien!!

Txabolan argazki elegantia, zapatilliakin barrenian

Azken igoera berriz Tobazora, eta Carabinerosetik bajatzerakuan, gaztietako bat harrapatu naban, eta honekin egin nitxuan azken metruak.

Helmugan Ander zauan, fokekin arazuak euki zitxuala, baina umoria ez jakon falta halere!
Anderrekin argazkixa


Ondoren sailkapenak ikusten, kriston emoziua. FEDMEn ez naonez federatuta, nere izena ez zan Espainiako txapelketako puntuetan agertzen. IUJUUUU!!! Ez naiz espainiarra!!!
Baina orduan, nere galdera da, EMFn federatuta ez daon bati eman ahal jako EMFko txapela? Edo FFME (Frantziakuan) daon bati eman ahal jako FEDMEkua? eta EMFkua?
Hor lagatzen ditxut galderak!

Lasterketa honetan argazkilarixak topera ibiltzen dira eta ondoren Causiateko webian jartzen ditxue. Hemen lagun askon argazkixak

Guadako Manolo, beti dorsala jantzita!!

Eta Lide beti irrifarrez

Maitemachine berbetako astixakin

Iñigo Martinez Albornoz tope, 5. orokorrian!!!

Iñigola oso fin

Ander Gabiña ere fuerte dator!!


Lander beltzez, beti oso erregular

Kike

Gorka Perd

Lasterketa primeran egon zan, batez ere antolakuntzakueri ze eguraldi tokatu jakuen kontutan hartzen. Baina antolakuntza hau oin arte eskiatzen ikusitxako onena izan da!!!
Lasterketa bukatuta, horniduran salda eta teia zauan, pikatzeko zeozerrekin. Jarraixan paella, pintxuak eta abar, eta gabian afarixa. Balantzia oso positibua... erretakua baino asko gehixo jan gendualako, kar kar kar
Eta ondoren, elnovamas, Pablo Liquidon kontzertua. Tontamentian jausi zian pote batzuk, primeran pasatu genduan bersiuak entzuten. Esan diet antolatzailieri ahal bada, hurrengo urtian ere kontzertua mantentzeko!!!

Pablo Liquidon kontzertua

Eka ta hauek Astuneko piñuetatik ibili ziran, eta primeran zaola esan ziguten. Gabian "parrandan" haruntz juteko flana egin genduan, baldin eta goizian haizia geratzen bazan
Goizian esnatu, eta burukomina, haizia eta elurra. Beraz, ez ginan Rakara jun. Kasu hauetan Somporteko basua primeran egoten da

Haizia eta elurra botatzen, Sompow!!
Candanen autokatik bertatik eskiatzen urten eta fondoko pistak zeharkatuta Causiatetik barrena Somporteko basora pasatu ginan. Zalantzan ibili ginan Sansanetera bajatu, edo handik ibiltzia, eta azkenian, asko bajatu gabe ibili ginan.

Elegante zauan basua
Leku babestua izatiaz gain, oso elegante geratzen da elurra eta haizia daonian!!!

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07