blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Candan-Arlet-Acue-Candan, ilargi bete ostian

Udan gaozen arren, nere ustez merezi daben eta pendiente neuzkan neguko irteera batzuk kontauko ditxut, san juanen zain (eta ondorioz eguna mozten hasteko zain) gaudenon gozagarri izateko asmoz, kar kar kar

2017/02/10 Ilargi betian Tuca

Candaneko peñakin ilargi betia eta eguraldi aprobetxablia egoten danian osteratxua in izan dot gabian. Oinguan esan zien berandu zabizela eta Rioseta alderuntz jungo zirala prisaripe. Ni nahiko goiz iritsi nintzan Candanera, zeozer afaldu eta bakarrik abantau nintzan Tucaruntz, hurrengo egunian ere aprobetxatu nahi nuan eta.

Ollaruntz ixotzen, candan azpixan eta Raca parian
Argazkixak ez dia batere onak, kamara eskaxa eta nik pazientzia gutxi... baina gaba espezial hura gogoratzeko primeran etortzen jataz!! Zerua oskarbi, haizerik batez eta sekulako ilargi betia. Barruan daramagun otsua ataratzen dau honek. Au au auuuuuuu


Demaseko bistak zaozen danera.
Tobazotik Acue parez pare
Ilargixak kerizpiak itxen zitxuan mendixetan, argazkixan ikusten dan bezela

Aspe barrenian, tortiellaseko pasua parian. Argitxasun handixa eta ondorioz itzala

Pastor pasotik, behian makinak fondoko pistak zapaltzen

Tucako eraikina, barrenian Izaseko kanala

Tucatik Tortiellaseko pasua eta Astuneko argixak atzian. Midi barrenian baltx

Aspen xaguzaharra eta Tuca tontorra eskumatan txuri

Collarada ingurua
Egixa esan demaseko suertia euki nuan, eta ez eguraldixa eta ilargixagatik bakarrik. Arriskutsua izaten da gabez pistetan ibiltzia, pistak zapaltzen ditxuen Ratrackak kabliekin ibiltzen dia, eta arriskutsua izan leike, kable hori tensau eta destensau ibiltzen da, eta sekulako pendulua in omen dezakelako eta pendulo horretan emanez gero aberixa galanta.
Justu atera nintzanian kafe ordua ero zauken makinek, eta danak gorde zitxuen. Tobazora iristen nijuala urtetzen ikusi nitxuan, baina ez ninduten harrapatu. Tuca egin eta gero beheruntz bajatzen orduantxe berriz ere gordetzen ikusi nitxuan. Jakinda ere ezin asmatu hain ondo ordutegixakin.
Eta klaro, pistak zapaldu berri neretzat

Tobazotik behera bajatzen Candanchuko argixak


2017/02/11 Candan-Arlet-Acue-Candan. Camilleren xendaren 2.zatia (Ad-hoc)
Gabian berandutxo sartu nintzanez, goizian lasai esnatu nintzan, baina ez nuan eguna galdu nahi. Gainera, eguraldi ona eta elur ona zaudenez eta plan politxa buruan, nerbioso egoten naiz eta buruak ez dit asko lo itxen uzten. Zorte bat!
Jaiki eta gosaltzen naola mobila piztu eta Luismin mezu bat. OEOEOEOE, PIERRAN HARTU GAITXUELA!!!
Nik Javin babesian (bere Vibram taldian pisuagatik) hartuko gintuzten esperantza baneukan, baina segurtasunik ez, eta kriston subidoia izan zan. Bua, ze nerbio eta ze motibazio!!! Munduko lasterketa onenerako pasia eukitzia ez da gutxiorako. OEOEOE

Astian elurra bota zuan, baina ez gehixegi ere. Javi eta Ainhoa handik zebiltzan arren, pistetan ibiltzeko asmua zeukaten, eta nik buelta handixago bat egin nahi nuan tontodromuan ibili biharrian. Gainera Pierrako motibaziuakin, mundua jan bihar nuan!!!
Jainkuak astian zihar Acue egin zuanez, banakixan jende asko berak itxen duana errepikatzen ibiltzen dala (manifia sortzen da, kriston jende pilaketak, deialdi efektua), eta bakarrik prezisamente ez nintzala egongo inguru horretara gerturatzen banintzan. Beraz, haruntz jutia pentsatu nuan, baina nere estilora, ibilbide luzia eta mendixan itxeko asmotan.

Kotxez Somport jeitsi biharrian, Candan bertatik urtengo nintzan, Somport azpiko Forges de Abeleraino elurtuta zauan eta.



Goizeko 10etan Candan jendez lepo

Beraz, Candanchuko kafetegi inguruko pistak zeharkatu, hortik Somporteko fondoko pistak zeharkatu, eta Sansanetera jeitsi nintzan, hemendik Forges de Abelera, eta handik Acuera zixen jendian igoera normala hartuko nuan.
Eta han indarrakin ikusten banitzan, eta elur baldintzak seguruak baziran, Arletera jun nahi nuan. Aurreko batian Bisaurinen Javikin hasi nuan Camillen xendaren bigarren zati antzeko zeoze itxia buruan neukan eta.

Sansaneten jendia Estaneseko Iboneruntz ixotzen. Nik zeharka jarraitu nuan Forges de Abeleruntz
Behin Sansaneteko mogolloea pasatuta, berriz ere basuan bidia zabaltzen bakarrik topatu nintzan baso elegantetik bidia zabaltzen. Forges de Abelera allatzen, aldiz, berriz ere jendia hasi zan.

Forges de Abelera iristen, barrenian ezkerretan Acue, ondoren Acuera igotzeko iparreko lepua, eta eskumaro nik hartu nahi nuan bidia Arleteruntz
Ederra da bakarrik ibiltzia, nere ritmuan disfrutatzen, bidia zabaltzen eta deslizatzen egin nuan zati hau. Baina neguan arriskutsua ere bada, ez dot ukatuko. Horregatik, basuak babesa eskaintzen dau bakarrik ibiltzian disfrutatzeko.
Forges de Abelera iristian traza oso ona inda zauan Acueruntz, egurrian ixotzen hasteko aukera eman zidan eta hasi nintzan jendia harrapatu eta harrapatu.

Altuera hartzen, atzera begira, barrenian ni nentorren bidia, Somporteko basua
Egun horretan 100 pertsonatik gora seguru ixo ziala La Meteokuan erreferentziak segitzen. Astakeri bat dala pentsatu arren, ausartuko nintzan esatera 200 pertsonatik gertuo ere egongo, ze 10-15 lagunetako 5-6 talde gutxienez ikusi nitxuan, eta gero talde txikixauak ere makina bat.

Acuera iparretik juteko lepua. Anpliatzian ikusten da 50 lagunetako txindurri ilara
Nik hemen desbideraketa hartu nuan Arlet alderuntz, eta konfort eremutik urten eta berriz ere huella zabaltzen hasi nintzan

Arlet alderuntz desbideraketa. Jeitsiera markak zeuden, baina igoerakuak ez

Atzera begirada bat
Puntu honetan pixka bat beldurtu nintzan. Hego aurpegiak eguzkixan eraginez asentatuxeago zeuden, baina iparrak oindiok fresko mantentzen ziran sentsaziua neukan. Acuen iparrera begiratu, eta talde bat ipar-ekialdetik ixotzen ikusi nuan, goiko partera pasatzeko kanal batetik eta gainera nahiko elkartuta danak. Ipar mendebaldetik bota zuan elurra eta Hego Ekialdia egongo zan kargatuen, baina bada ezpada ni ez nintzan hortik sartuko.
Ikasi genduan elurjausi bat askatzen bazaben, inportantia zala zenbat ziran jakitia, eta bada ezpada taldian zenbat zijuazen kontatu nuan. Oker ez banago, 7 lagun ziran. Ez zan ezer ere gertatu, askotan dramatikuegixa naizela pentsatzen dot, baina bada ezpada...

Eskumatan igoerako bide normala. Batzuk ezker aldeko elurtutako kanaletatik sartu ziran

Eta iritsi nintzan lepora. Beste aldian itsasua ez zan ikusten. Hemendik aurrera bakar bakarrik eta ezkutuan jungo nintzan. Ipar orientaziua daukanez, ikusten zan elur asko haiziak eramanda, beraz, elurjausi arrisku askorik ez, eta izotz plaka batzuk bistan. Baina leku laua danez, arazobaik.
Bueno, bakar bakarrik ere ez, lagunak neuzkan zaintzen

Lagunak gainetan zaintzan
Hemendik pixkat jeitsi eta beste lepo batera ixo nintzan. Hurrengo lepua igaro eta itsasua ez zan ikusten, baina bai Arleteko aterpetxea

Arleteko aterpetxia, eta atzian tontorra
Lepo honetatik bista ederrak zaozen nafarruako piriniora

Anie, Añelarra eta Hiru erregeen mahaia barrenian
Aterpetxetik pasatu eta atzera begiratuta Midi beltz, bertan ikusten zan hau ere

Arleteko aterpetxia eta Midi d'Ossau

Sesques aldeko basamortu txurixa, tartian kapera eta beste hainbat tontor. Hori eskixekin deskubritzeko daukat oraindik. Ez da eskixekin iristeko leku erosua, baina kriston paketoia eukitzen dau. Buruan dauzkadan aukerak Etsautetik, edo Ayous ingurutik sartzen dira, baina badaoz Artigues ingurutik ere aukerak...

Sesques ingurua beti bezela txuri txuri
Eta iritsi nintzan hurrengo lepora. Buelta zirkularra osatzera nijuan hemendik. Beste aldian itsasua ez zan ikusten baina bai Aguas Tuertas, Ozatik gorako ingurua. Javikin bertatik pasau nintzan Bisaurineko buelta egin genduanian

Aguas tuertas. Barrenian Bisaurin
Ez nakixan seguru nundik jeitsi, baina senari segitzen topatu nuan bide bat eta bajau nintzan Aguas Tuertasera. Acueren ipar-mendebadian nenguan, iparretik zetorren ibilbidia aurrian neukan ezkerreko lepora iristen zan, eta han gainetik zeharkatzen zaben, azken malda mendebaldetik igotzeko. Tontorrian jende pilua antzematen zan, eta zeharkaldixan ere sekulako ilara

Acue Ipar mendebaldetik ikusita
Baina ni behean nenguan, eta jendian huellaraino ixo bihar nintzan. Ordu dexente ya martxan, kilometro eta desnibela ere metatuta, nahiko nekatuta, eta hemen 40zmtako elur hautsetan bidia zabaldu bihar. Ez zauan arriskutsu malda gutxi zeukalako, baina paliza edarra hartu naban, hori bai, asko disfrutau ere bai elur hauts sakon hartan bidia zabaltzen!!!

Bakarrik etortzetik jendiakin bat egin nuan lekua. Atzera begiratuta 3.tontor txurixa Arlet, horko lepotik nentorren
Igoerako azken zatixa berriz ere jendia harrapatzen egin nuan. Goizian Josu elgoibartarra ikusi nuan, eta justu hemen, aurre tontorrian harrapatu nitxuan berriz.

Acue tontorretik ateratako argazkixa, barrenian Acherreko gaztelua
Jeitsiera primeran egongo zala espero nuan, baina hego aurpeixa zanez, eguzkixak dexente eman zion ordurako, eta udaberriko elur astuna jarri zan. Oin eguzkixa lainuekin tapatzen hasitxa zauan, haiziak ere pixka bat eman zion, eta gaineko kapa kostratzen hasitxa zauan. Ufffa, ze gogorra egin jatan jeistia. Kuadrizepsetako jaiak!!!
Halere, bakarrik nixenez inoren zain egon biharrik gabe, di-da bajatu nuan. Plazer bat da ikustia denboradan aurrera indarra eta gaitasunak nola hartzen dian!!

Buruan neukan Estanesetik bueltatzia, eta hortik Sansanetera zuzenian bajau, baina orduak aurrera zijuazen, eguraldixa txarrera, eta bakarrik nixenez, ez nuan gehixegi arriskatzia nahi.
Beraz Forges de Abelera bajatzia erabaki nuan, eta berriz ere etorri nintzan bide beretik bueltatu Somporteruntz. Frontala ere baneukan eta bada ezpada Tracka erlojuan bueltako bidia jakiteko. Horrek segurtasuna ematen zidan. Mobila ere baterixakin eta karretera onduan daonez zati hau, ez zauan kuidaorik!!
Ordura arte jateko bizkorra jaten ibili nintzan, ez nuan denbora gehixegi galdu nahi jaten. Ez da arriskuan egon nintzala sentitxu nintzanik, baina hemendik buelta "kontrolatuagua" izango zanez, bueltako bidian geldialdi luze bat egin nuan bokata bat jateko. Ummmm, ze ona!!!

Geldiunetxua atzera begira
Jaten nenguala, aurretik neukan bidera begira, eta Candaneko bi leku mitiko ikusten ziran!!! Justu Somporteko basuan gainian Zapatilla famosua, eta fijatu nintzan Javitxun tubua ere ikusten zala parez pare. A ze oroitzapen!! Ekari esker behin petau nion tubua Javitxuri ere. Ez dakit errepikatuko nukeen... uffffa, baina, ahi queda eso.

Somporteko basua parian. Barrenian Zapatilla, eta Javitxuko tubua ikusten zian
Jan eta eran ondoren, Sansaneteruntz. Esperotakua baino gutxio tardau nuan.

Sansaneteko kartelak. Karretera 50mtara dao

Hemendik Somporteko fondoko pistetara ixo nintzan, eta elurra hasi zan. Iluntzen ere baziarduan. Inguru hau begixak itxitxa ere ezagutuko nuke kasi, beraz, etxian ikusten nintzanez, opari bezela hartu nuan Candanek elurrakin egin zidan harrera. Ze guay!!!


Somporteko fondoko pistetara iristen, elurra hasi zan. Barrenian Chorrota
17:30 pasata, 18:00 inguru izango zirala usten dot, alpinoko pistetara allau nintzanian. Pistetan inor ere ez. Derrepente bat trabeko materialakin eta euskal selekzioko erropakin. Iñigola izango zala pentsatu nuan. Oihu egin nion, eta Mikelna zan azken orduko entrenotxua itxen. Berakin jun nintzan beheruntz, hauek autokan zeuden lotan, eta ni gertu furgonan. Batera allau ginan gure etxietara!! Ondoren betikua, zeoze jan, Canfrac estazioko dutxa saunara, eta poteua Candaneko konplejuan. Demasa izan zan.

Jarraixan eguneko irudixekin bideua:

wikiloc-en ibilbidia. 36km-240m inguru, menos es nada


Powered by Wikiloc



jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07