blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Blogetan lehiaketa

Aurten ere Argiak eta Azkue Fundazioak martxan jarri dabe Blogetan lehiaketa. Euskal 8.probintzia honetan bagaoz Euskaraz idazten dogunak. Neriaz gain, beste bi Elgoibartar lokalizatu ditxut momentuz (besteren bat ikusi badozue, abixatu mesedez). Eman begirada bat leihaketari, eta gustatzen jatzuen bloga bozkatu. Idazliez gain, euskal irakurliak ere bazaoztela ikusteko

Zientzia atalian Anderren bloga
Naturaren dibulgazioa helburu duen blog pertsonala. Azalpen, argazki, bideo, poster edo bestelako elementuz osatuta, publiko guztiari zuzenduriko bloga da, naturaz ikasi eta gozatzeko!
Blogaren URL-a: http://naturzalia.blogspot.com.es


Aisialdia atalian Izaskunen bloga
Izaskun Estibaritz Astarloa (Elgoibar, 1956) eta Jose Inazio Izagirre Izagirre (Elgoibar, 1957). Gaztetan, beraien gurasoekin Euskal Herriko mendi eta bideak ibili ondoren, Pirinio eta Picos de Europako gailur eta bide ugari ezagutu dituzte. Kanpoko lurralde eta mendietan ere ibili dira: Iberiar penintsulan, Alpeetan, Atlasen, Kilimanjaron eta Andeetan. Himalaian ere trekkina egiten ibilita daude. Ahal duten guztietan, motxila hartu eta toki berriak ezagutzera abiatzen dira.
Blogaren URL-a: http://mendipitxinkolore.blogspot.com.es


Aisialdia atalian baita ere nere bloga
Mendizale baten nondik norakoak
Blogaren URL-a: http://pirukeriak.blogspot.com


Botua emateko sartu http://www.blogetan.eus/bozkatu -> Atala aukeratu eta bloga bilatu (nere kasuan Aisialdia atalian ikusi).

Animo irakurle. Blogari pila bat gera eta eguneko bozka bakarra eman leike.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07