blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Bernerako bailara

2017/01/22 Lizaratik
Bisaurini itzulixa egin ondorengo egunian, eta horrekin lotuta Camillen xendari bi egunetan buelta emateko flana eduki arren, gure flanak orientatibuak besterik ez dia izaten. Neguan eta mendixan ezin dozu plan itxi batekin funtzionatu, edo guk behintzat ez.
Bezperan halako paliza hartuta, eta domekarako eguraldi eskaxaua iragarritxa zaonez, planez aldatu genduan. Jainkuan liburua hartu, eta Llana del Bozok mendebaldetik jeitsiera elegante bat daukala ikusi genduan. Iparrak elurripe zaozen, baina mendebaldian akaso zeozer egongo zala pentsatuta, horruntz abantau ginan Lizarako aterpetxetik


Lizarako aterpetxia, Bisaurin atzian. Bezperan atzeko haitz artetik pasatu ginan
 Iraupen eskiko pistetan elurra pilatuta


Bozoko lepora iristen, haiziak elur asko mobitxuta zeukan. Leku batzutan metatuta, bestetan elur gogorra edo izotza
Bozoko lepua
 Hortik gora zati batzutan haiziak gogotik ematen zuan


Aisako leporuntz bidian, momentu batzutan haizetik babestuta zauan, eta horrek esperantza txiki bat ematen zigun Llana del Bozon mendebalian elurra egongo zala.

Baina parez pare jarri ginanian, ez genduan batere ondo ikusi. Haiziak dexente emanda zauan, elur gutxi eta Saharatik etorritxako ondar marroian kapia zaukan kostra izoztuak. 
Llana del Bozon mendebala, elur gutxi eta gogorra, Saharako marka marroiakin
 Gutxienez bailaria ezagutzeko baliatu genduan. Urrian hemen egon nintzan, baina orduan oindiok eguraldi txarraua zauan, eta GRko markak segitzen iritsi nintzan Aisako leporaino, eta buelta. Oinguan gutxienez parez pare ikusi ahal izan nuan Esper edo Aspeko bailara, frantziako bailara osuari izena ematen dion bailaran hasera, eta Laskukin Candanchutik denboraldi haseran egon nintzan lekua.

Aspe eta Llana de la Garganta
 Moskeauta nago, ze hemendik Aspeko bailarara bajatzeko udako bidia dago (paso de la oreja), baina Jorgek ez du bere liburuetan sartu, eta honek bai jasotzen ditxuala inguruko bidezidor guztiak. Zergaitik ete, pasatuko ote zitzaion? Edo neguan ez da oso biablea?
Edozein kasutan, eguraldi panorama hau ikusita, haize fuertia, eta eguraldixa eskaxten, buelta eman genduan.

Tarteko pausu bat
 Bailara erretza, baina momentu batian urjausi bat gurutzatu bihar zan, eta eskiatzen jeitsi biharrian, nahixo izan genduan kranpoi eta pioletakin pasatzia.
Metro gutxi pilatuta, El Cubilarreko bailarara bajatu ginan


Behean zeozer jan eta buelta egin genduan berriz ere Bozoko lepora.

Bozoko lepora bueltatzen
Gutxienez hankak soltatzeko metro batzuk eginda. Egixa esan, neri eguraldi txarrakin ibiltzia gero eta gehixo gustatzen jata. Plazer hutsa!!

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07