blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Bandres Karolo memoriala

2018/02/03-04 Bandresen eta Karoloren omenezkoa
Astebete gripiakin ohean, hurrengo astian ere oso jodiduta eta eskiatzera jun eta esginze bat in ostian, beste astebetian ezer ere inbe, eta allau zan urteko lasterketa kuttunenetarikua. Euskal Herrixan barruan, mendi mendixan pisten babesipe eta lagun artian antolatzen dan lasterketa da hau, eta nik nahixo hori zeozer itxiarren lasterketa deskafeinatu bat itxia baino.
Luismi, Kike eta Gorkakin jun nintzan autokan. Javi eta Edu beranduo etorriko zian, Javiri sari bat ematen ziuelako barixaku atsaldian. Dorsala neuk hartu nion.
Goizian jaiki eta gosaltzen mezua bialdu eta erantzunik ez Javik. Gosaltzen bukatu, eta erantzunik ez. Jazten bukatu eta erantzunik ez. Botak jantzi, deitxu eta erantzunik ez. Eduri deitxu nion, eta parkinian zeudela baina lotaratu ziala. Justu orduan esnatu berri. Karolo zanak esango zuan bezela, HACIENDO GRANDE EL MITO!!! kar kar kar

Autobusa zain, gu aurrera abantau ginan. Zapaturako kronoigoera bat zauan aurrikusitxa Keletara. Pagadi elegante batetik gora zijuan bidia, oso teknikua, haseran elur gutxi, zubi bat pasau biharra, maria buelta asko eta batzuk oso zailak. Ez zan pistetan itxen dan indar erakustaldi normal bat izan ez.
Eguraldixa nahiko euritsua. Basotik urten ondorengo argazki hauetan ikusten da tontorreko girua

Lehenenguak lehian
Ni nentorren, 3 aste ezer inbe, eta orkatillak minik ez hartzeko intentzioz. Nere burua nola zuan ikustera nentorren. Aurten ere  pierrarako hartu gaitxue, baina negu neguan ixa hilabete geldik egotian, ez nenguan ospakizun askotarako. Aber gorputzan nola erreakzionatuko ote zuan zalantza handixekin nauan gainera. Beraz, ba ia Pierrako izenematian ordainketa in edo ez erabaki bihar naban hotz hotzian bi egun hauetan

Felizidadia ez jatan falta halere
Urten ere lasai urten nintzan, indarrez sobra askoripe. Urten eta segitxuan eski berrixen talonera bat biratu eta itxi egin jatan, jeitsierako posiziuan jarri jatan. Gelditxu, eskixa atara eta berriz ere ondo jarri eta abanta!! Gero berriz zubixa pasau bihar jendez lepo. Baina tira, horixe ere pasau genduan. Derrepente halako haize pila sartzian biriketan arnasbidiak nahiko tapauta sentitxu nitxuan haseran, baina ibilbidia oso teknikua zanez, nahiko lan txukuna in nabala iruditxu jatan



Lasterketa ondoren hoztu aurretik bajau, bajada pierramentera bat basotik in, eta autobusera epeletara.

Jeitsi, dutxau eta 3. denbora hasten da!!! Txistorra, hirugiharra, garagardo edo ardaua nahi beste, eta Jotan gurasuenera bisitxan, urteroko legez.


Beti eskuzabal hartzen gaitxue, gure etxia ere bada pixkat!!
Herri txiki infernu handin Izabako saiua ikusi zenutenok ezagutuko ditxuzue artistak

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/herri-txiki-infernu-handi-4-denboraldia/5947/137489/izaba/


Tereri esan arren ez ginala bazkaltzera geratuko, azkenian geratu, jan, kafia, patxarana, ... purua bakarrik, kar kar kar


Ez ginan domekako lasterketan berri ematen zaban breafingera jun, ezta Pitxiren abenturak entzutera ere. Pena, baina dana ezin, eta oso gustora egon ginan Jotatarrenian

Eta iganderako kriston etapa guapua antolatu zaben!!!

Domekako ibilbidia
Lehenengo igoera bezperako kronoko igoera bera zan. Ondoren Jon Zakilen bentaraino bajatzen ginan, eta hortik Kortaplana (lakoran aurretontorra), hemendik Lakora, eta El Ferialeko eski pistetan bukatzen zan lasterketa. 2000m positibo eta nahiko luzia zala esan omen zaben breafingian

Eta halaxe urten ginan. Bezperako izerdituak mesede egin zidan. Urten lasai, baina ondo urten nintzan. Erreka pasatu eta bezperan bezela, talonera blokeatu jatan, eta eskixa soltatu eta berriz ere jarri nuan. Amorrua bai, baina ez nitxuan posizio gehixegi galdu. Aitzakixa zan, ze gero goruntz ezinian nijuan, baina tira, aurreko astian aldian indarrez sobran, kar kar kar

Irteera
Basua oso teknikua, bezperan bezela, eta ondoren ikaragarri ibilbide politxa, lainuak pixka bat altsatu ziran eta elur berri zm batzuk zaozen. Demasa!!!


Keleta bordeatu eta kranpoiak jarri bihar genitxuan bajatzeko. Kranpoiak jazteko makurtu, eta tentetzian mareillua. Ez neukan gorputza honetara ohitxuta, kar kar kar. Lasai lasai hasi nintzan sokatik bajatzen

Baina, nahiko bizkor kranpoi batek urten. Kaka zaharra!!! Ondo ajustau gabe neuzkan. Gelditxu nintzan eta berriz ere jarri, eta berriz ere urten jatan, eta bigarrengoz jarri eta lasai lasai bajau nintzan kontrolera. Nik eskixekin askoz hobeto bajauko naban hau, baina, danetan pentsatu bihar dala ulertzen dot


Halako batian mantxo mantxo allau nintzan aldaketara, eta han Ander Sistiaga kontrolian (Mila esker argazkixengatik, eta nola ez, animuengatik!!!)




Kranpoiak kendu eta eskixak jazten

Hemendik jeitsiera elegante bat zauan elur hautstean. Ze orgasmikua!!!


Elur gutxi ikusi arren, ibilbidian zati gehixenian elur nahikua zauan eta kalidade oso onekua, azpixan gogortxua eta gainian hautsa zm batzuk
Eta jeitsiera honetan konturatu nintzan makilen roseta bat galdu nuala. kauen, makila berrixak zian gainera

Eskixak eskuan jeitsieran zatitxo batian
Hurrengo kontrolian eskatu, eta aldatu zien makila. Antolakuntza mundiala!!! joe, ezin kejau.
Nere buruari esaten nion, bueno, gafada kopurua beteta ya eh? Irteerako orpuana, kranpoiena, eta oin bastoiena, tenporada osokuak eginda!!!

Beheko zatixan bobsleigh estilora arbola artian bajau ginan, erreka gurutzatu eta Jon Zakilen bentaruntz gerturatu ginan.
Tobar eta bixok ginduazen, eta Ander harrapatu genduan hemen. Gazte hauek bai gogorrak, 2000mtako lasterketan!!!








Kortaplanara igoera elegantia!!
Kortaplanako tontorretik jeitsieratxo bat, kranpoiak jarri eta igoeratxo bat egin bihar genduan.
Esan leike argazkixetatik elur asko eztaola, baina nahikua guretzat!!!

Lakorak
Eta Lakoran leporaino ertzetik jun, eta jeitsiera elegante bat berriz, elur hautsetan. Usten dot jeitsiera guztixa pasau nuala txillixoka. Kriston baldintzak zaozen!!!

Lakorako lepotik 2 eskiatzaile jeisten, eta kontrolian 3 lagun goixan
Eta hemendik ez zan asko falta. Indarrez ez nijuan flojo, baina ez neukan erritmorik. Aurretik Angel Olaso neukan. Hau ere aurten pierrara Axikin. Ezin harrapatu!
Atzetik berriz Iñigo Tellaetxe distantzia jaten, gogor!! Eta ni ezinian.


Eta helmugarako metro gutxin faltan Uxue animatzen. Ze ilu!!! Jon Zakilenian ere egon zan animatzen eta hemen ere bai. Vibram taldia a tope!!! OEOEOE

Azken metrotan, Lakora barrenian
Eta nahiko justu allau nintzan Iñigon aurretik helmugara. Azkenian Tep Ton egin nuan. Oso gustora, aurrekarixak zeintzuk zian ikusitxa. Halere, ez nago nere onenian. Orkatilleko minez bukatu nuan eguna. Oin ikusi bihar nola ebolluzionatzen doten hurrengo egunetan

Mila esker antolakuntzari, halako lasterketa elegantia antolatziarren. Eñauti, informazio teknologiekin egindako lanagatik. Hainbeste argazkilari eta animatzaileri, eta nola ez, urteroko legez, lasterketari beraien izena eman dioteneri

Hemen prensak dioena
https://www.berria.eus/paperekoa/1897/025/001/2018-02-20/maiora_eta_lariz_txapeldun_kronoigoeran.htm

https://barren.eus/albisteak/kirolak/2752-inigo-lariz-eta-maite-maiora-euskal-herriko-txapeldun-mendi-eskian

Ah portzierto, Javik bi egunetan hirugarren orokorrian, eta IDEKOko lehen. Zorionak makina, heuria bai sasoia. Bertikalian lehenengo metrotan lehena jun zan, teorian luzeetarako prest daon tipua. Nola esplikau leike hori?
Halere, konbinatuan aurreko urtian egin nuan bigarren postua, eta beteranotan lehena, hobetzeko geratu jatzuz, kar kar kar
Bromak aparte, egiten ari naizen denboraldixakin, aurten doble goma jarri biako juagu

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07