blogak

Ikusi mendizaleak

Mendia 

Bandres Karolo memoriala

2017/03/04 Bandres eta Karoloren oroimenekoa Izaban

Berriz ere atzeratuta nabil elurretako kontuak kontatzen. Aitzakitxo bat badaukat orainguan, Pierratik bueltatu, eta hurrengo astian lanera bidian bizikletatik erori eta lepauzaia apurtu nuan. Oooo.
Neretzat zorte handixa da Pierrara juteko egun horiek jai hartzia, martxua lanez lepo ibiltzen naizen garaia dalako eta jai hartziak lankide batzuk konpromezuan jartzia esan nahi dau. Beraz, bueltatu eta baja bat hartzia ez zauan nere planen barruan. Gainera, Pierra bukatuta Otxoak ondo esan zuan bezela, momentu honetatik hurrengo Pierrarako puntuak irabazten hastia tokatzen da, kar kar kar
Beraz, lanian erdizka ibili naiz (beso bakarrakin). Nahiko itzulera berezia izan da zentzu askotan, eta bizitzak ez zidan gehiagorako ematen.
Baina banator bueltan!!!

Pierrara jun aurreko astebukaeran, Izaban jokatu zan Bandres Karolo memoriala, eta asteazkenian Pierra hasten zan. Otxoa ez bazera, munduko lasterketa onenera juteko plana ez da urtero eukitzen, beraz, Izaban irabazteko gutxi eta galtzeko asko egon leiken eta neke asko metatuz gero, hiru egun besterik ez errekuperatzeko. Baina bi lagun hauen omenezko lasterketa da, eta garai haietan koinziditu genduan jende asko ikusteko aukera izaten danez, ez nuan hutsik egin nahi.

Bi prueba zian, egun batian indibiduala, eta beste egunian kronoigoera. Eguraldixagatik zalantzan ibili ziran noiz ze egin, eta azkenian zapatuan indibiduala eta domekan kronua jarri zaben. Nik lasterketa luzia egin nahi nuan, bertikala egiteko ez neukan gogo gehixegi. Beraz, borobil urten jatan, indibiduala zapatuan jarrita, egun bat gehixo neukan Pierrarako deskantsatzeko.

Enational Izagirre eta Lasku ere animatu ziran etortzera eta hirurok jun ginan. Eñautek gainera Patagonia Ezkutua aurkeztu bihar zuan Izabako zineman.

Barixakuan nahiko berandu allau ginan, dorsalak batu, afaldu eta nahiko berandu ohera. Zapatu goizian autobusak antolatu zitxuen abandonatutako militarren kuartelera, hartara kotxia hartu biharrik ez zauan. Militarren abantonatutako kuartel ostetik hasiko zan lasterketa.

Bezperan lehenengo zatixan ez zaola elurrik esan ziguten, baina 25bat zm elur botatzia espero zan gabian, eta horri eskerrak lehenengo zatixan eskiau ahalko zala esan zaben. Ikusteko zauan beraz ia hori gertatzen zan.

Antolakuntzakuak goizian goizetik martxan!! Aupa zuek!!!


Gora autobusian igo, eta irteerara allatzian batekin berbetan, bestiakin berbetan, lasterketa aurretik berotzeko asti askorik gabe geratu nintzan, ke rrrarrro. Baina Pierra buruan, ez nuan hotzian urten nahi, lesio arrisku handixagua dago eta berotube. Berandu bada ere, berotzera jun nintzan apur bat. Azken azkena geratu nintzan, eta irteerara iritsi ordurako danak lekuan jarritxa, ixa ixa nere zain. ke desastre, beti bezela, kar kar kar
Halere suertia, aurreko korralilluan sartzeko pasia neukanez, onenen artian urten ahal nitzan.

Irteeran berandu. Fokak jartzen azken orduan, baina umoria ez da falta. #yatevalepirulo. Mintxo Skimanaren argazkixa
Lasterketako estrategia argixa zan neretzat, ahalik eta gehixena disfrutatzia, igoeretan motorra puntuan neukan ikustia, eta jeitsieretan ez arriskatzia Pierrarako aberixa bat ez itxeko. Irteera ere lasai ingo nuan ondo berotzen, ez nuan inondik inora forzatu nahi ondo berotu arte. Bueno, plana behintzat hori zan

20zm inguru elur berrixa zauan, azpixan oinarririk gabe. Lehenengo 2 kmak gora beherekin ziran errekasto batzuk pasatzen.

Irteera eman zan, eta asko deslizatzen zanez, fondista teknika atera eta gehixegi nekatu gabe jarraitxu ahal nitxuan onenak. Segitxuan 2 huellatara pasatzen zan, lekutxo bat hartu, eta kolan eroso nixen lehenengo metruetan, jeitsierak fokekin hasi ziran arte.

Eibarkuekin fondo itxen nabanian, igandetan Somporteko fondoko pistak petauta egoten zianian ezker eskuin pasatzen genitxuan domingeruak jeitsieretan. Horixe zan nere estado naturala fondoko bota bigun eta eski luze eta fin haiekin. Oin trabesiako bota gogorrak, eski motx eta zabalekin (fondokuen aldian), eta fokek frenatzen dabenakin demaseko oreka ematen dit. Alpinokuen aldian nik jeitsiera normaletan teknika gutxi daukadan bezela, alpinotik datozenak botak solte jeisten dauke teknika gutxi.

Lehenengo errekazulora jeitsierak eski artistikua ematen zuan. Batzuk kriston habilezia zauken txiribuelta kon doble tirabuzones itxeko. Parre edarrak egin nitxuan, eta ixil-ixilik postuak aurreratu gainera. Bigarren jeitsieran beste batzuk aurreratu, eta hirugarren errekazuluan usten dot bakar bakarrik geratu zala Lander aurrian. Hemen hasi zan lehenengo igoera serixua, eta ni bigarren postuan, kar kar kar. Hori ez zala nere postua sentitxu nuan, baina emoziua ere momentu batez aurre aurrian egotiaz. Baina aldapak bakoitza bere lekuan jarri gintxuan.
Segitxuan harrapatu ninduan Iñigolak. Ondoren Tirapu usten dot etorri zala, eta gero gaztiek aurreratu ninduten. Tartian Jacako pare bat ere oker ezpanao
Lehenengo igoera erdi aldera, Iñigola tiraka

Mono horixa ta kasko naranjakin banatorren ni, 6.postu inguruan

Uf ufff, ez ete da hau ritmo handiegixa neretzat? kar kar kar

Lander, Igor Alzelai, Juanjo eta abarrekin neukan nik burruka. Mikelnak oso irteera txarra in zaban, eta harritu nintzan gurekin ikustiak. Galguen atzetik taldetxo moduko bat egin genduan. Momentu batian Landerrek arazotxo bat euki zuan fijaziuakin ero, eta metro batzuk galdu zitxuan, eta halaxe iritsi ginan lehenengo aldaketara. Mikelna, Igor, Txomin eta ni usten dot. Atzetik gertu zetozen izen handixak, Juanjo, Lander eta abar.

Lehenengo aldaketa

Lehenengo aldaketa


Lehenengo jeitsieran atzetik baina nahiko pareko urten nitzan Txomin, Alzelai eta Mikelnakin. Mikelna jeisten pasastu nuan, eta beheko aldaketan Igor harrapatu.

Bigarren igoeran hasi eta berriz laurok batera oker ez banago, ze denbora pasatu da ordutik eta oroimen lausoa daukat. Baina gogoratzen naiz fuerte sentitu nintzala eta aurreruntz tiratzen hasi nintzala hauek atzian lagata. Ni ez naiz holakuak egitekua, baina konfidantzaz sentitzen nintzan, eta aurrera!! Disfrutatzera!!
Goixan metro batzuk oinez egin eta berriz ere jeitsiera tokatzen zan.

Oinezko zatitxuan Albornoz, Oderiz eta Lariz oker ez banago
Pare bat jacako eta ni ondoren puntu horretan


Nahiko itsuan jeitsi nintzan, aztarna gutxi zaozen eta erreferentziarik gabe, gainera elur zaila zauan eskiatzeko.

2.jeitsiera hasten, bastoiak jartzen
Banakixan atzekuak gertu nitxula, euren arnasa igartzen nuan lepuan, baina distantziak mantentzeko gai izan nintzan jeitsieran ere.

Landerrek Txomin harrapatu zuan
Momentu horretan ez dakit Tirapu nun geratu zan, ze nere aurretik zixen, baina jeitsiera honetan jada atzetik zauan. Aldaketan egongo zan?
Mikelna jeitsiera hasten. Aurrekua Tirapu, botara begira


Juanjo ere pomadan


Hirugarren ixoera hasi, eta aurretik zijuazenak (Gaztiak eta Lariz) ikusten nitxuan behelaino artian, batenbat taldetik erortzen baina nik harrapatzeko urruti. Atzekuak taldian zetozen, Ajuria, Lander, Juanjo, Tirapu... distantziak mozten, eta ni en la mitad de la nada, aurrekuak harrapatzeko urruti, atzekuek neri distantzia jaten, eta indarrak gastatzen... usten dot Ajuria ixa gainian neukala igoeran azken zatixan. Nik atzera begiratu ere ez nuan egin nahi baina somatzen nuan.
3.igoera bukatzen, berriz ere behelaino artian sartu ginan. Nahiko abentura zan, huellak ez ziran ondo ikusten, eta banderiñak ere ozta ozta. Neri horrelako baldintzak gustatzen jataz, baina usten dot desbentajan nixela, atzekuek nere erreferentzia zauken eta. Halere, seguruenik aurrekuak desbentaja handixaguan zauden, zati batzutan seguru huella zabaltzen jungo zialako, momentuka huella ere ez zan ikusten eta huellatik urtetzia erretza zan.
Eta ni aurrera!! 3. jeitsierara allau nintzan. Elurra ez zauan erretz eskiatzeko, baina papelian sartuta nijuan. Lasterketa honetako abiadura handixena harrapatu naban, 55km/o GPSan esanetan, ez da abiadura handixa (65-70 inguru harrapatu izan dot), baina baldintza hauetarako nik uste ona zala. Eski haueri konfidantza hartu niuela zirudien.

4.igoera azken igoera zan. Goixan behelaino itxixa zauan arren, beherago bazauan bisibilidade apur bat. Aldaketatik urtetzian atzera begiratu eta distantziatxua ateratzen nien atzekueri, orduantxe sartzen ari ziran aldaketan. 400m inguruko igoera zan eta eusteko gai ikusten nintzan baina ezin lotaratu. Atzetik hirukote bat zetorren oso gogor. Igoera erdixan distantzia dexente kendu ziatela ikusi nuan. Hiruretako batek aurre hartu zien beste bixeri eta harrapatu ninduan. Tirapu zan, zezena baino sasoikuago zauan (hau ere pierrara zetorren asteartian!!) harrituta geratu nintzan nundik agertu zan, aurretik jungo zala pentsatzen nuan eta. Aurreratu ninduan, eta berriz ere behelaino azpixan sartu ginan. Abentura bat izan zan azken zati hau, berriz ere huellak galduta, banderiñak ez zian ikusten, erreferentziarik ez eta huella zabaltzen. Baina oinguan abantalla neukan, Tirapun gurpilian nijuan, hau bidia zabaltzen, eta halere kostata segitzen nuan, huella galtzen zuanetan berriz harrapatzen nuan arte. A ze sasoia Tirapuk!!!
Halako batian bigarren lepua zanera iritsi ginan berriz (bi bidar pasatzen ginan lepo honetatik eta B ibilbidekuak ere han zaozen. Jende pilia zauan animatzen.

Azken lepuan jende asko tokau jakun

Azken metruak lepora

Aldaketa Tirapukin batera


Azken jeitsiera falta zan. Tirapu ondo bajatzen da, baina ez nion gauzak erretz laga nahi. Bizkor aldatu eta Tirapu relajauta ikusi nuan, aldaketa erdi eginda. Orduan esan zuan Tirapuk botekin arazuak zeuzkala, kriston bajoiakin zauan, bota berrixak erositxa pierrarako, eta kuadrizepsak txikitxuta zeuzkala, botak tamainan ondo jarribe.
Aurrera tirau nuan nik, azken jetsiera itxeko elur zail haretan eskiatzeko indar askoripe nenguan ni ere ordurako, elur zaila eta behelainua, pierra neraman buruan, horregatik gehixegi arriskatu gabe bajau nintzan, baina ahal zan bizkorren.
Helmugan ETBko Anartz zauan. Denboraldi honetan ez dogu asko ikusi, ondoren enterau nintzan lesionatuta ibili dala. Iñigola ere han zauan zain. Zoriondu ninduan, kriston denboraldixa in dotela esan zidan, gogor ikusi ninduala. Bere atzetik allau nintzan (distantzia dexente izan arren) baina txapeldunak hori esatiak kriston ilusiua in zidan, ze subidoi!!! Eskerrik asko Iñigola!!! Eta egixa dala pentsatzen dot, azkenian kriston karreroia urten jatan!!! Denboraldi honetan kriston errendimendua euki dotela pentsatzen dot!!! Demasa izan da, sentsaziuak oso onak izan dira. Amamarik ez daukadanez, nere buruari esan bihar, kar kar kar

Oin atzera begira konklusiuak ateratzen, ez dot serierik apenas egin, lasterketa apurrak izan dira txispa eman diatenak. Lasterketak ez neuzkanian eta ahal izan dotenetan mendixan aske ibili naiz ibilbide luze eta guapuak diseñatu eta itxen, neri gustatzen jatan estilora. Ahal zan guztietan lagunekin, baina ezin bazan, bakarrik. Asko disfrutatutako negua izan da dudaripe. This is your winter esan zidan Ekak oin dala urte batzuk, eta Javik negu honetan ez dit besterik errepikatu, This is your winter Piru!! Aurrekueri ezer kendube, baina oin arteko negu guapuena izan dala esatera ausartzen naiz. Aber hurrenguan superatzen doten!!

Hemen beste argazki batzuk. Duatloi eta triatloietan oso ezaguna da Txomin. Bere debuta trabesian

Txomin in orange
eta nola ez nere bi lagun, furgonakide, herrikide eta umoristak. Leskun eta Enational





Eta Joseba Tobar eta beste hainbat magister ere ibili ziran handik bueltaka. Beti da plazer bat horrelako maisuekin elkartzia



Antolakuntza txapeau egon zan. Baldintza oso txarrak zian, beheko partian elurrik ez bezperan, eskerrak gabian bota zaban. Eta egunian zihar bisibilidade oso txarra. Halere, mendi mendixan 1600mtako desnibeleko lasterketa antolatzen asmatu zaben. Zorionak ematekua dudarik gabe!!!

Jarraixan larunbateko etapan GPS datuak:



2017/03/05 Lasterketa bertikala
Pierrara juteko hiru egunen faltan bertikal bat itxiak ez zidan batere tiratzen. Gogo gehixo neukan gabian pote batzuk Izaban hartu eta domekan eskixekin mendibueltatxo bat emateko.
Atsaldian Izabako zinian Patagonia Ezkutua ikusten egon ginan, eta sari banaketa berezixa. Joseba Ormazabal handixari eman ziuen bere ibilbidiagatik. Aurten arte usten dot Pierran euskaldun batek egindako postu onena berak egina daukala
Joseba Ormazabali errekonozimendua


eta ondoren pare bat pote hartzera jun ginan. Botetan min pixkat neukan eta Mintxo handik zabilenez lasterketa antolatzen, konpontzeko eskatu nion. Eskiman propixua, hau da hau nibela!!!

Bitarte horretan, Larizekin berbetan, esan zidan Bandres Karolo memorialaren konbinatuan bigarren nengoela. Eingggg???? Bai, bi egunek kontatzen dabe, eta bi gaztiak ez datoz, munduko txapelketak korritzen egon dira, eta pierrarako deskansau bihar dabe. Jacakuak ere ez. Beraz, zu zaoz bigarren.
Lander atzetik neukan minutu eta hiru segundutara, eta ondoren Tirapu ixa beste minutu batetara.
Bertikala motxa izango zala esan zidan Larizek, beraz, denbora ez galtzera junda nahikua zala. Distantzia motxetan ez da erretza denbora asko sartzia. Minutu bat denbora asko da proportziuan, baina Lander ez da hankamotxa, justu guztiz kontrakua izatekotan.
Atomarporkleta nere Izabako poteua!!! Pare bat pote eta afaltzera jun ginan furgonara. Lasku nahiko gogo gutxikin, faena izan zan, baina lasterketa honetan oparixak onak izaten dia eta ezin muzin egin. Barkatu Lasku Izabako alternia izurratziarren!!
Afaldu eta Belaguako aterpetxia zan lekura ixo ginan lotara.


Hurrengo goizian 9tan zan lasterketa. Azken potian ez dakit zeini ulertu nion irteera 9:30etara atzeratu zala. Goizian lasai jaiki nintzan, eta Eñaut ere nerekin. Lasku pixkat beranduo jaikiko zala. Gaurkuan ez ninduan zezenak harrapatuko berotube...
Alboko autokan zeudeneri ere abisatu nien atzeratu zala irteera. Eta gosaltzen bukatzen geundela, nun esaten diaten ezetz, inork ez zakixala atzeratu zanik, eta 9:00tan urtengo zala. Eta ni oindiok botak jantzi, eskixak hartu eta irteerara juteko. GAinera gaurkuan irteera militarren kuartelan atzian izan biharrian, askoz urrutixo zauan!!!
Berriz ere triunfada!! Azkena allau nintzan irteera puntura eta segada bat egin zien fokek eta lurretik bueltaka allau nintzan! Fokak jarri, eta azkenian gerturatu nintzan aurrekuengana. Puto Piru, esaten zien danek, kar kar kar!!
Gaurkuan beroketa expressa!!
Fundamentu askoripe urten nintzan, Lander zaintzen haseratik. Gorunzkuan ez neuzkan ez indar eta ezta motibaziua ere estutualdixa emateko gorputzari.
Landerrek minutu bat ez ziala atara ikusitxa, azken metrotan Igorri espriña botatzen saiatu nintzan, baina ezin aurreratu.

Domekako kronuan irudi bat, Lariz jaun eta jabe



Ikusi leiken bezela, bertikaleko bidia ez zan normalian izaten dan pistetatik igoera. Hemen buelta mariak zeuden, eta mendiko baldintzak. Neretzat galtzen ari dan mendiko xarmari eusten dio lasterketa honek. Bejon deizuela!!!

Eta hemen igandeko etapa GPSan



Eta denborak begiratzen, ostra!!! Landerrek ez, baina Tirapuk ixa bi minutu atera zizkidan helmugan. Azkenian 2 segundugatik eutsi ahal izan nion Bandres Karolo memorialeko bigarren postuari!!! uffa

Astebukaera bikaina azkenian!!! Larunbatian jokatu zan Euskal Herriko txapelketan 3. seniorra eta lehenengo begetarianua. Bertikalian umoriari sarixa eraman nuan eta konbinatuan bigarren eta lehenengo begetarianua.




Bandres karolo konbinatuko podiuma, Lariz eta Tirapukin
Tirapuri esan nion bi segundu horiek, zapatuan egin zidan lanagatik ez nuala merezi, moralki beria zala bigarren postua, baina ez nauala ardaua eta gaztaia emateko, kar kar kar

Begetarianuen podiuma, Lander eta Mikelnakin


Eta beste gazta eta ardo botila bat!! Bigarren honek akaso ilusio gehixo egin zidan. Aurreko urtian ere, hemen, Landerren aurretik geratu nintzala usten dot, eta aurten gainera Mikelnaren aurretik estrainekoz. Bi hauek garaitezinak zian neretzat, baina oin ikusten dot edozer dala posible. Hori bai, kostako jata berriz ere hauen aurretik geratzia!!! Beraz, maitasun askokin gordekot argazki hau!!!

Hemen ixilpeko lan ugari egoten da, lasterketa hau berezixa itxen dabena. Eskerrik asko!!!













Aipamenak:
Barrenen: https://barren.eus/albisteak/kirolak/1798-inigo-lariz-gailendu-da-euskal-herriko-mendi-eski-kronoigoeran

Garan:
http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2017-03-13/hemeroteca_articles/inigo-larizek-eta-laura-solak-euskal-txapelketairabazi-berri-dute

Berrian
http://www.berria.eus/paperekoa/2003/027/001/2017-03-07/beteranoen_eta_gazteen_arteko_lehia_izan_da_aurtengo_bandres_karolo_proban.htm


Bideua Zu kirolari

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07