blogak

Ikusi makusi, zer ikusi?

Zinea 

“Converso”: Familiako ardi beltza

Kotxean zoaz, autobidetik.  Aurretik doan ibilgailua zure arrebarena dela ohartu zara. Aurreratzea erabaki duzu, klaxona jo eta agurtzeko. Baina parez-pare jartzen zaren unean, burua eskuinera biratu eta arreba, esku bakar bat bolantean duela ohartzen zara. Beste eskuarekin, gurutze moduko bat eusten ari da eta begirada horizontean galduta. Hori da David Arratibel zuzendariari gertatu zitzaiona eta Converso dokumentalaren zati batean kontatzen duen pasartea.  Zer egingo zenukete zuek,  zuen familia, bat-batean, jaungoikoan sinesten hasi eta kristautu egiten badira?  David Arratibel-ek dokumental hau grabatu.

Ekoizpenaren hasieran, Londres hiritik Iruñera garraiatzen ari diren elizako organo baten piezak ikus ditzakegu.  Badirudi lehen minutuetan horiek ikusi ostean, ekoizpenaren ardatza hori izango dela. Organo hauen esanahia liturgiko eta traszendetala  elizaren barruan. Jarraian, bere koinatuari ( Iruñako El Salvador elizako organo-jotzailea)  eginiko elkarrizketa batekin jarraitzen du, gai honi buruz hizketan hain zuzen.  Baina bat-batean zuzendariaren garunean ” click” moduko bat piztu izan balitz bezala, galdera goitik behera aldatu eta familiarengatik galdezka hasten da ” Ez nuen biraketa hau espero” erantzuten du Raulek.  Orduan konturatzen da, benetan axola zaiona, bere familiarekiko duen erlazio bitxi hori islatzea zela. Egun batetik bestera,  zergatik eta nola kristautu diren -behin helduak direnean gainera-  eta zergatik bera guztiz kanpo geratu.

Erlijioa istorioen erdigunean kokatzen denean, zaila egiten zait eremu neutralean mugitzea egia esan. Mota honetako dokumentaletan , zuzendariaren iritzia, plano eta irudien aukeraketekin transmititzen zerbait izaten da. Berak erabakitzen duelako zer erakutsi eta zer ez. Kasu honetan ez dut argi izan zein zen Arratibel-en kokalekua eta horrek despistatu egin nau apur bat. Une batean, arrebak, auzokoen txutxu-mutxuez nazkatuta, inor epel uzten ez duen esaldi bat jaurtitzen du “Bizilagunarekin gurutzatu eta galdetu zidan, zure esaldi horiekin, zer nahi duzu, ni ebanjelizatu ala? eta nik erantzun nion “jakina, imajinatu loteria tokatu eta zurekin 10 milio konpartitu nahi ditudala!” Ekoizpena guzti honen alderdi zoragarria erakusteko zela pentsatu dut. Ez nuen erlijioari buruzko kontakizun bat ikusteko gogorik egia esan. Baina amaieran, hitzen bidez hori bai, amarekin duen elkarrizketa batean,  bere iritzi eta posizioa argi eta garbi uzten uzten digu. Eta une horretan ulertzen du ikusleak, film hau egitearen zergatia. Familiarekiko duen distantzia hori geroz eta handiagoa delako eta lehenbailehen konpondu beharrekoa.  Maitasun, absentzia, hutsune eta distantzien film bat dela azken finean.

Interesgarria familia honen barruan murgiltzeko eta batez ere gu ikusle bezala posizio horretan kokatzen ikasteko, horretan abilezia erakutsi du.  Baina hortik aurrera, istorio bitxi hau alde batera utzita eta kontuan izanik oso  lan pertsonala dela, dokumental bezala apur bat eskasa iruditu zait. Gustuko ditut lanak eremu horretara eramaten direnean jakina. Baina kasu honetan pertsonalegia dela iruditu zait eta berak transmititu nahi zituen sentimendu guzti horiek galdu egiten direla. 60 minutu soilik irauten dituen arren, astun xamarra egin zait hainbat uneetan, film labur batean kontatzeko aproposagoa agian. Amaieran, denboraren poderioz zintzilik geratzen diren elkarrizketen inguruko hausnarketa batean geratzen da eta ukitzen dituen gainerako gaietan ez du gehiegi sakontzen. Zuzendariaren adiskidetze terapeutiko moduko bat izango balitz bezala azken finean.


Saila: “Zinemira”
CONVERSO
Urtea: 
2017
Zuzendaria:
David Arratibel
Aktoreak: Raúl del Toro, María Arratibel, Pilar Aranburo, Paula Tellechea
61  minutu

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07