blogak

Ikusi makusi, zer ikusi?

Zinea 

2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi)

“Aurten ez! pentsatu nuen orain aste batzuk. “Jendea kokoteraino daukat, nazka-nazka egina” esaten nion neure buruari. Esan bai, baina beste behin ezin izan diot barruko ezinegon honi eutsi eta zerrenda moduan kanporatzeko behar kontrolaezina sentitu dut aurten ere.

Bai, hemen nator, 2017an, pantaila txikian ikusi ditudan telesailen artean ezinbestekoak iruditu zaizkidanak; onenak, bikainenak, biribilenak, sendoenak…ala besterik gabe, nire barruan arrasto gehien utzi dutenak.

Oraingoan bi multzotan sailkatzea erabaki dut alde batetik aurten estreinatu diren telesail berri onenak. Ondoren, beste sailkapen batean, jada beste urteetatik zeuden telesailen denboraldi berri onenak!

Telesail berri onenak:

 

30- La Zona España

( 8 atal, Movistar)

Sortzaileak:  Jorge Sánchez-Cabezudo, Alberto Sánchez-Cabezudo

Aktoreak:  Eduard Fernández, Emma Suárez, Alexandra Jiménez, Tamar Novas, Álvaro Cervantes, Marina Salas, Sergio Peris-Mencheta, Manolo Solo, Inma Cuevas, Juan Echanove, Carlos Bardem, Luis Zahera, Alba Galocha

Non ikusi: Movistar

Zergatik ikusi?  Hasteko, Sanchez-Cabezudo anaiek telesail nahiko sendoa aurkeztu dutelako, Espainiar telesailei falta zaien heldutasuna eskaintzeko gai izan dira trama atmosferiko honetan. Telesaila kokatzen den unean baina hiru urte atzerago,  istripu nuklear bat izandako gunean gorpu bat aurkitzen dute, zintzilik, norbaiten edo zerbaiten otordu izan ostean; aldi berean, kontrabando trama bat, istripua gertatu zen gunetik sartu eta ateratzen dena; gainera, une batetik bestera argitara aterako den erabaki politiko kaxkar baten berri izango du ikusleak, herritarren haserrea eragin eta gobernuko hainbat politikariren kargugabetzea eragingo duena


29- Taboo Reino Unido

(8 atal, HBO, BBC one, FX)

Sortzailea:  Steven Knight

Aktoreak:  Tom Hardy, Oona Chaplin, Leo Bill, David Hayman, Michael Kelly, Jonathan Pryce

Non ikusi: HBO

Zergatik ikusi? Aldez aurretik sortu zuen ikusmina hain zen handia, oso konplikatua zuela ikusle guztiak asetzea,  eta agian hor egon liteke arazoa. Interesgarria izan dela, baina ez espero genuena. Atmosfera itogarri eta interpretazio zoragarriek eusten duten telesail hau 1814 urtean kokatzen da. James Keziah Delaney, orain hamar urte Afrikara bidaiatu ostean, hiltzat eman zuten tipoa dugu kontakizun honen protagonista. Bizia galtzeko zorian egon den munduko txoko galdu horietatik bueltatu eta Londres hirira itzuli da zeharo aldatuta eta poltsikoan lapurturiko 14 diamante dituelarik.


28- LegionEstados Unidos

(FX, 8 atal)

Sortzailea: Noah Hawley

Aktoreak:  Dan Stevens, Rachel Keller, Aubrey Plaza, Jean Smart, Bill Irwin, Jeremie Harris, Katie Aselton, Amber Midthunder

Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.

Zergatik ikusi? Gauza bat aitortu behar dizuet.; lehen atalek erabat txundituta utzi ninduten arren, azken txanpan noraezean nabaritu nuen telesail hau. Dena den urteko bitxikeria horietako baten aurrean gaudela ez didazue ukatuko. Estetikoki ikaragarria eta pantaila txikian orain arte ikusi gabeko kontzeptu oso interesgarriak.  Istorioa, protagonista nagusiaren ikuspuntutik kontatua dago: David Haller (X-men unibertsoko pertsonaia bat, konkretuki C.Xavier-en semea). Urteak psikiatriko desberdinetatik sartu-irtenean ibili ostean,  paziente bitxi bat ezagutzen duen unean,  bere buru barruan entzuten dituen ustezko ahots irreal horiek, benetakoak ote diren zalantzan jartzen hasiko da. Hementxe lehengo asmatzea. Erotasun eta zalantza guzti horiek, ezin hobeto iristen zaizkiola ikusleari. David-ek, errealitatearen pertzepzio zatikatua du adibidez. Gu, bere burmuin barruan egongo bagina bezala transmititzeko, kontakizun ez-lineal bat erabiltzea erabaki dute, une surrealistak, koloreak eta soinuak sekulako indarra dutelarik.

 


27- The State Reino Unido

(National Geographic Channel,  4 atal)

Sortzailea: Peter Kosminsky

Aktoreak:  Samer Bisharat, Iqbal Elyas, Ony Uhiara, Sam Otto, Thaer Al-Shayei, Abdi Cherbou, Yassine Fadel, Mohamed Yousry, Yasen Atour, Amir El-Masry, Karim Kassem, Darien Asian

Non ikusi:Oraingoz interneten soilik.

Zergatik ikusi? Alderdi zinematografikoari dagokionez hainbat akats sumatu dizkiodan arren, kontatzen duenagatik soilik ikustea merezi duelako. Estatu Islamikora batzeko intentzioz, Britainia Handiko lau hiritar, Siriara joatea erabakitzen dute.


26- Farang Suecia

(C More Entertainment. 8 atal)

5DHI9VmrKjDW3zNsSKnBMkm6iwE

Sortzaileak: Malin Lind Lagerlöf, Stefan Thunberg

Aktoreak:  Ola Rapace, Louise Nyvall, Sahajak Boonthanakit

Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.

Zergatik ikusi? Atmosfera itogarria eta estetikoki nortasun handiko telesaila delako. Protagonista nagusia, Rickard, lekuko babestuan programan sartu ostean, Thailandiara ihes egitea erabakitzen duen Suediarra dugu. Phuket-eko kaleetan, nortasun berri baten gerizpean, krimenaren munduan murgilduko da berriro. Suedian familia utzi du, baina 10 urteren ostean, bat-batean, 15 urteko alaba Thailandian azalduko da bere bila. Urte hauetan zehar gordetako nortasun hori desestali, alaba berreskuratzeko, baina bizitza arriskuan jarriz, ala ezkutuan jarraitu eta alaba berriro alde batera utzi ? Hori da protagonistak, hasiera batean,  bizi beharko duen barne borroka bortitza.


25- Urban Myths Reino Unido

(Sky Arts, 6 atal)

Sortzaileak: Ben Palmer, Geoffrey Sax

Aktoreak:  Ben Chaplin, Aidan Gillen, Margaret Clunie, Tim Stern, Henry Goodman, Marcia Warren, Zephryn Taitte, David Threlfall

Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.

Zergatik ikusi? Hitler, Michael Jackson ala Bob Dylan telesail berean ikusteko aukera izango duzuelako. -Zer?!- Bai, ongi irakurri duzue . Irabiatu ero hori, Urban Myths telesailean aurkituko duzue. Hori bai, izenak dioen bezala, mito urbanoetan oinarrituz, aktore desberdinek, Michael Jackson , Marlon Brando,  Adolf Hitler, Elizabeth Taylor ala Bob Dylan bezalako pertsonaia ezagunak gorpuztuko dituzte. Atal bakoitzean pertsonaia batean zentratuko dira eta pop kulturan zabalduriko kondaira konkretu bat azalduko digute. Umore ukitua izango du eta 25 minutuko inguruko iraupena, ikusteko erraza beraz.


 24- Snowfall Estados Unidos

(FX Network, 10 atal)

Sortzaileak: John Singleton

Aktoreak:  Damson Idris, Isaiah John, Sergio Peris-Mencheta, Carter Hudson, Emily Rios, Billy Magnussen, Amin Joseph, Andrew Howard, Manuel Uriza, Tim Matheson, Camila Banus

Non ikusi: HBO

Zergatik ikusi? Los Angeles hirian, 80. hamarkadan, kokaina era crack-aren hasiera eta batez ere, kulturan izan zuen inpaktu erradikala erretratatzen duen telesail interesgarria delako. Istorioak hainbat pertsonaia jarraituko ditu: Gustavo Zapata, gangster batean bihurturiko borrokalari mexikarra; Teddy McDonald, iragan ilun batetik ihesean,  CIA-rako lanean dabilen polizia eta Lucia Villanueva, narkotrafikatzaile mexikar baten alaba.


23- The Moorside Reino Unido

(BBC One, 2 atal)

moorside-large_trans_NvBQzQNjv4Bq7bWQfKLf2dhrSxHZc33L6sZqUGxGI-SpjAtF4fl6ZDo

Sortzailea: Paul Whittington

Aktoreak:  Sheridan Smith, Sian Brooke, Faye McKeever

Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.

Zergatik ikusi? Bi zatitan banaturiko miniserie interesgarri eta harrigarria delako, Shannon Mathews-en benetako kasua azaltzen diguna.  Happy Valley eta The Missing-en arteko nahasketa moduko bat (distantziak salbu jakina)


22- SMILF Estados Unidos

(Showtime, 10 atal)

Sortzailea: Frankie Shaw

Aktoreak:  Frankie Shaw, Miguel Gómez, Rosie O’Donnell, Samara Weaving, Alexandra Mary Reimer, Anna Chanel Reime

Non ikusi: Movistar

Zergatik ikusi?  Bihotz handiko istorio txiki bat ikusteko aukera izango duzuelako. Emakumeak protagonista dituen, 30 minutuko dramediak (Weeds, United States of Tara, Nurse Jackie, The Big C), azken urteetan, Showtime telebista katearen ikur bilakatu direlako esango nuke.  Kasu honetan ildo beretik jarraitzea erabaki eta SMILF telesaila estreinatu dute.


21- The Replacement Reino Unido

(BBC One, 3 atal)

p04tlqck

Sortzailea: Joe Ahearne

Aktoreak: Morven Christie, Vicky McClure, Richard Rankin, Dougray Scott, Navin Chowdhry,Sarah MacRae, Siobhan Redmond

Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.

Zergatik ikusi? Glasgow hirian kokaturiko thriller psikologiko bikaina eta eraginkorra ikusteko aukera izango duzuelako. Paranoia? zeloak? Beldurra? ala zerbait gehiago?


20- American Vandal Estados Unidos

(Netflix, 8 atal)

Sortzailea: Tony Yacenda

Aktoreak:  Tyler Alvarez, Eduardo Franco, Gabriela Fresquez, Camille Hyde, Carla Jeffery, Jessica Juarez, Carlos Luna, Camille Ramsey

Non ikusi: Netflix

Zergatik ikusi? Dokumental faltsu moduan grabatua, azken urteetan hain modan daudentrue crime formatuaren parodia dibertigarri bat iruditu zaidalako, oso gustura eta erraz ikusten den horietakoa; dirudiena baino askoz entretenigarriagoa.


19 – Ozark Estados Unidos

(Netflix, 10 atal)

Sortzailea:  Bill Dubuque

Aktoreak:  Jason Bateman, Laura Linney, Sofia Hublitz, Skylar Gaertner, Jason Butler Harner, Anthony Collins, Carson Holmes, Marc Menchaca, McKinley Belcher III, Kevin L. Johnson, Michael Tourek

Non ikusi: Netflix

Zergatik ikusi? Distantziak -oso handiak-  salbu, Breaking bad maisulana burura etorriko zaizuelako. Hura baino askoz ere kaxkarragoa jakina, baina antzeko gaia ardatz hartuta, eta tonu ilunago batezbaliatuz,  sorpresa atsegina izan delako. Zuzendari, ekoizle eta protagonista nagusia, Jason Bateman. Chicago hirian zuen bizitza atzean utzi, eta Missourin kokaturiko opor-herrixka batetara aldatuko den aholkulari-fiskal bat gorpuztuko du. Iragate horretan, mexikar mafiaburu bati zor dion diru guztia ordaintzen saiatuko da.


18- 13 Reasons WhyEstados Unidos

(Netflix, 10 atal)

Sortzailea:  Brian Yorke

Aktoreak:  Dylan Minnette, Katherine Langford, Christian Navarro, Alisha Boe, Brandon Flynn, Justin Prentice, Miles Heizer, Ross Butler, Devin Druid, Amy Hargreaves, Derek Luke, Kate Walsh

Non ikusi: Netflix

Zergatik ikusi?  Suizidioa, bortxaketak, sare sozialen erabilpen txarra eta bullying-a  bezalako gai delikatuak ukitzen dituen 13 reasons why telesaila, 2017ko ekoizpen komentatuena eta polemikoena bihurtu delako.


17- Innan vi dör Suecia

(SVT, 10 atal)

151217_dramainspelning_webb

Sortzailea: Simon Kaijser

Aktoreak:  Marie Richardson, Adam Pålsson, Magnus Krepper |

Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.

Zergatik ikusi? Estocolmo hirian kokatua. Hasieran telesailarekin konektatzea kosta egiten den arren,  behin harrapatuta,  asko gozatuko duzuen ekoizpena izango delako. Azken txanpa frenetiko batean, maila gorenenean amaitzen duen arte. 


16- Babylon Berlin Alemania

(X Filme Creative Pool / ARD degeto / Beta Film / Sky, 8 atal)

Sortzailea:  Tom Tykwer

Aktoreak:  Waléra Kanischtscheff, Volker Bruch, Liv Lisa Fries, Dmitri Alexandrov, Denis Burgazliev, Oleg Tikhomiro

Non ikusi: Movistar

Zergatik ikusi?   Ez delako telesail Europar arrunt bat.  Anbizio handiko telesail da, Alemanian sekula egin den handiena konkretuki,  45 milioi inguruko aurrekontuarekin. Berlin hirian 1929ko udaberrian kokatua. Oso interesgarria eta gustura ikusten den horietakoa.


15- Cardinal Canadá

(CTV, 6 atal)

Sortzailea: Daniel Grou

Aktoreak: Alden Adair, Billy Campbell, James Downing, Glen Gould, Deborah Hay, Eric Hicks,James Thomas, Kristen Thomson

Non ikusi:  Oraingoz interneten soilik.

Zergatik ikusi?  Nordic Noir ukitu nabarmenak dituen ekoizpen hau, ez da urteko telesaila izango -ezta gutxiago ere-, baina zerbait txukuna eta entretenigarriaren bila bazabiltzate hau delako zuen ekoizpena.  Azpi-tramaz eta geruzaz osaturiko thriller interesgarri hau, niretzat behintzat, ezusteko sorpresa atsegina izan da.


14- Liar Reino Unido

(BBC, 6 atal)

 

Sortzaileak:  Samuel Donovan, James Strong

Aktoreak:  Ioan Gruffudd, Joanne Froggatt, Zoe Tapper, Warren Brown, Shelley Conn, Richie Campbell, Jamie Flatters, Danny Webb, Chu Omambala, Akbar Kurtha, Peter Davison, Adjoa Ando

Non ikusi:  HBO

Zergatik ikusi? Premisa oso sinple batetik tiraz, lehen minututik harrapatzen duen telesaila delako: 40 urte inguruko bikote bat, zita moduko bat izan ostean oheratu egiten dira; hurrengo egunean,  neskak bortxaketa bat egon dela dio, mutilak aldiz ezetz, oheratu egin direla, besterik gabe.  Hortik aurrera azpi-trama ugariz osaturiko thriller psikologiko bat hasiko da,  bakoitzaren bertsioa, ikuspuntua, ezusteko testiguak, lagunak eta familia jokoan sartzen diren bitartean.


13- Broken Reino Unido

(BBC 6 atal)

Sortzaileak:  Samuel Donovan, James Strong

Aktoreak:  Ioan Gruffudd, Joanne Froggatt, Zoe Tapper, Warren Brown, Shelley Conn, Richie Campbell, Jamie Flatters, Danny Webb, Chu Omambala, Akbar Kurtha, Peter Davison, Adjoa Ando

Non ikusi:  HBO

Zergatik ikusi? Bai, badakit ikaragarrizko nagitasuna sortzen duela bai argumentuak, aktoreak posterrak ala orokorrean telesailak berak; baina agian horregatik harritu nau hainbeste telesail honek, atalak pasa hala forma hartzen doan telesail bikain bat bilakatu arte.


12- Alias Grace Canadá

(Netflix, 6 atal)

Sortzailea:  Mary Harron, Sarah Polley

Aktoreak:  Sarah Gadon, Edward Holcroft, Zachary Levi, Kerr Logan, Stephen Joffe, Rebecca Liddiard, Will Bowes, Michael Therriault, Sylvia Zuk, Diane D’Aquila, Scott Anderson, Isaak Bailey

Non ikusi: Netflix

Zergatik ikusi? Margaret Atwood izan litekeelako urteko izen horietako bat. Izan ere bi telesailen gidoiak garatzeko, idazle honen bi eleberri moldatu baitituzte. Lehena hauxe: Alias Grace. 1843 urtean kokatua, Grace Marks-en benetako etorkin irlandar gaztearen bizitzan oinarritua.


11-  Vergüenza España

( Movistar, 10 atal)

Sortzailea: Juan Cavestany, Álvaro Fernández Armero

Aktoreak:  Javier Gutiérrez, Malena Alterio, Vito Sanz, Miguel Rellán, Lola Casamayor

Non ikusi: Movistar

Zergatik ikusi? Louis C.K, The Office ala Larry David bezalako telesailak gustuko badituzu, ez galdu, umore oso deserosoa erabiliz, urteko telesail Espainiar onena bilakatu den ekoizpen dibertigarri eta era berean dramatiko hau.


10-Dark Alemania

(Wiedemann, Berg Television baina Netflix-ek banatua, 10 atal)

Sortzailea:  Baran bo Odar

Aktoreak:  Anna König, Roland Wolf, Louis Hofmann, Oliver Masucci, Jördis Triebel, Sebastian Rudolph, Mark Waschke, Karoline Eichhorn, Stephan Kampwirth, Anne Ratte-Polle, Helena Abay

Non ikusi: Netflix

Zergatik ikusi? Stranger things gustuko baduzue, baina zerbait ilunago baten bila bazabiltzate, hau delako zuen telesaila. Alemaniako herrixka batean kokatua, ikuspuntu eta atmosfera askoz ilunagoarekin eta bi denbora tarte erabiliz (2019-1986), bi umeren desagerpen misteriotsua azalduko duen istorio bikainaz gozatzeko aukeraz izango duzuelako.


9- Feud: Bette and Joan Estados Unidos

( HBO, 8 atal)

Sortzailea: Ryan Murphy

Aktoreak: Jessica Lange, Susan Sarandon, Catherine Zeta-Jones, Alfred Molina, Stanley Tucci, Judy Davis, Dominic Burgess, Kathy Bates, Sarah Paulson, Jackie Hoffman

Non ikusi: HBO

Zergatik ikusi? What Ever Happened to Baby Jane? film ezagunaren errodajean, Joan Crawford (Jessica Lange) eta Bette Davis-en (Susan Sarandon) arteko erlazio konplikatuari buruzko kontakizuna ikusteko aukera izango duzuelako. Alor guztien gainetik nabarmentzekoa, bi protagonisten interpretazio ikusgarriak. Urteko sari guztietan jada bi aktore erraldoien hauen izena idatzirik daudela susmatzen dut. –Big little lies telesaileko protagonistek kentzen ez badiote noski-.  Zinemazaleak bereziki gozatuko duzuena.  Plazer hutsa.


8- Un gallo para Esculapio Argentina

(Telefe, 9 atal)

Sortzailea:  Bruno Stagnaro

Aktoreak:  Luis Brandoni, Peter Lanzani, Luis Luque, Julieta Ortega, Belén Blanco, Ariel Staltari, Andrea Rincón, Eleonora Wexler, Ricardo Merkin, Carla Pandolfi, Diego Echegoyen, Gabriel Almirón

Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.

Zergatik ikusi? Hego Amerikan, aurten estreinatu den telesail onena delako. Alde batetik Nelson, bere anaiaren bila, Argentinako hainbat herrixketatik bidaiatzen ikusten dugun gazte isil eta nahiko bitxia; berarekin batera inoiz askatzen ez duen poltsa zuri bat, barruan oilar bat duena. Bestetik, Chelo oilo-oilar borrokako apustu ilegaletan murgildurik dagoen mafia-buru moduko bat.  Lehen atalaren erdialdean, bi istorioek talka egingo dute eta hortik aurrera trama korapilatsu eta bikain bat ikusteko aukera izango duzue.

Ohar bat: naiz eta gaztelaniaz egon, batzuetan azpitituluak txertatzea komeniko zaizue, ikusiko duzue...


7- Godless Estados Unidos

(Netflix, 7 atal)

 

Sortzailea:  Scott Frank

Aktoreak:  Jack O’Connell, Michelle Dockery, Jeff Daniels, Sam Waterston, Scoot McNairy, Merritt Wever, Thomas Brodie-Sangster, Tantoo Cardinal, Luke Robertson, Rio Alexander, Joleen Baughman

Non ikusi: Netflix

Zergatik ikusi? Pertsonaia (eta aktore) zoragarriz osaturiko “western feminista” bikaina delako, eta ikaragarri harrapatzen duen horietakoa . Atze-oihal gisa mendekua duen gidoi bikain bati esker, 2017ko ezinbestekoen artean sartu beharrekoa zalantzarik gabe. Gozamena.


6- The Deuce Estados Unidos

(HBO, 8 Atal)

 

Sortzailea:  David Simon

Aktoreak:  James Franco, Maggie Gyllenhaal, Margarita Levieva, Gbenga Akinnagbe, Dominique Fishback, Gary Car

Non ikusi: HBO

Zergatik ikusi?  David Simon irakurtzearekin soilik argumentu nahiko dirudi, baina ez naiz hor geratuko. Hasteko, The Wire amaitu zenetik, egin duen ekoizpen onena iruditzen zaidalako. AEB-tan 70.hamarkadan kokatua,  HIESa isilpean hedatuz doa eta droga eta gizartean bortizkeriaren gorakada ere sumatzen da. Vincent eta Frankie Martino (James Franco, bi anaia bikien papera gorpuzten du) eremu honetan gangster gisa hasi diren bi anai bikiak dir. Aldi berean, eremu hau “Candy” (Maggie Gyllenhaal) izeneko emakumearen lantoki modukoa  ere bada, sexu-langilea izatetik orain legeztatu berria den eta sekulako arrakasta izaten ari den porno industriara igaro berria. Hortik aurrera, ohikoa den bezala, Simon-ek,  hiri eta garai hartako usaina, giroa, tentsioa, elkarrizketak eta atmosfera maisuki pantailaratzea lortu du beste behin.


5- The Sinner Estados Unidos

(Universal Cable Productions, 8 atal)

Sortzaileak:  Antonio Campos, Brad Anderson, Cherien Dabis, Tucker Gates

Aktoreak:  Jessica Biel, Bill Pullman, Christopher Abbott, Jacob Pitts, Nadia Alexander, Patti D’Arbanville, Abby Miller

Non ikusi: Netflix

Zergatik ikusi? Ekoizpen ilun, entretenigarri eta bikain honetan, garrantzitsuena ez delako “nork”, “zergatik” baizik.  Baina ez bakarrik tramaren barruan gertatzen dena azaltzeko, baita telesaila kontatzeko erabili duten estetika ikaragarri bati esker. Protagonista nagusia Jessica Biel, amorru-eraso esplikaezin baten eraginez, berak

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07