blogak

Ikusi makusi, zer ikusi?

Zinea 

2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

AEB-tan, sarien denboraldia orain aste batzuk hasi zen arren, Euskal Herrian,  urteko film garrantzitsu ugari ikusteko itxaron egin beharko dugunez –The Shape of Water , Lady Bird, The Post, ala Phantom Thread besteak beste-, hauek  2017an estreinatu eta ikusi ditudanen artean ezinbestekoak iruditzen zaizkidanak:



30- Logan Lucky Estados Unidos

Zuzendaria: Steven Soderbergh

Aktoreak: Channing Tatum, Adam Driver, Farrah Mackenzie, Riley Keough, Daniel Craig, Katie Holmes, Charles Halford, Seth MacFarlane, Jack Quaid, Brian Gleeson, Katherine Waterston, Dwight Yoakam, Sebastian Stan, PJ McDonnell, Robert Fortner, Hilary Swank, David Denma

Zergatik ikusi?  Ez da film perfektua,  ezta gutxiago ere, baina ziur, hau bezain entretenigarriak diren ekoizpenak oso gutxi topatuko dituzuela aurten. Oso dibertigarria, erritmo bizikoa eta mundu guztiak gozatuko duzuena.


29- Logan Estados Unidos

 

Zuzendaria: James Mangold

Aktoreak:  Hugh Jackman, Patrick Stewart, Dafne Keen, Boyd Holbrook, Stephen Merchant, Elizabeth Rodriguez, Richard E. Grant, Doris Morgado, Han Soto, Julia Holt, Elise Neal, Al Coronel

Zergatik ikusi? `Wolverine´ pertsonaiean oinarritzen diren filmen artean, onena delako. Western generoaren elementuez baliatuz ( erritmoa, estetika, enkoadraketak,  pertsonaien ekintza-erabakiak,...) ekoizpen basati, odoltsu eta oso boteretsu bat egin dutelako.


28- Verónica España

Zuzendaria: Paco Plaza

Aktoreak:  Sandra Escacena, Bruna González, Claudia Placer, Iván Chavero, Ana Torrent, Consuelo Trujillo, Sonia Almarcha, Maru Valdivielso, Leticia Dolera, Ángela Fabián, Carla Campra, Samuel Romero

Zergatik ikusi? Beldurrezko generoaren barruan,  urteko film Espainiar onena delako.


27- Handia Imagen relacionada

Zuzendariak: Jon Garaño, Aitor Arregi

Aktoreak: Joseba Usabiaga, Eneko Sagardoy, Ramón Agirre, Iñigo Aranburu, Aia Kruse, Iñigo Azpitarte

Zergatik ikusi? Entzun eta irakurri beharreko argudio guztiak ezagutzen dituzue, gehitzeko gutxi beraz.  Urteko euskal filmen artean derrigorrez ikusi beharrekoa.


26- Call Me by Your Name Italia

Zuzendaria:  Luca Guadagnino

Aktoreak: Timothée Chalamet, Armie Hammer, Michael Stuhlbarg, Amira Casar, Esther Garrel, Victoire Du Bois

Zergatik ikusi? Udako maitasunaren esentzia hori ezin hobeto transmititzen duen film oso berezia delako. Dibertigarria eta hunkigarria.


25- Good Time Estados Unidos

Zuzendaria:  Ben Safdie, Joshua Safdie

Aktoreak: Robert Pattinson, Ben Safdie, Taliah Webster, Jennifer Jason Leigh, Barkhad Abdi, Peter Verby, Cliff Moylan, Phil Cappadora, Souleymane Sy Savane, Buddy Duress, Mahadeo Shivraj, Jibril Goodman, Ratnesh Dubey, Shaun Rey, Laurence Blum, Marcos A. González, Tara Lynn Wagner

Zergatik ikusi? Safdie anaien film bitxia hau, soinu, argiztapen, muntaia eta dinamismo bisual ero bati esker, genero ariketa bikain batean bilakatu dutelako. Pulp ukituak dituen eta gau bakar batean gertatzen den, ezohiko thriller urbanoa.  Robert Pattinson ikaragarri.


24- Errementari Imagen relacionada

Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo

Aktoreak: Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Gorka Aguinagalde, Urko Olazabal, Kandido Uranga, Almudena Cid, Ramón Agirre, Gotzon Sánchez, Zigor Bilbao, Uma Bracaglia, Maite Bastos, Ander Pardo, José Ramón Argoitia, Iñigo de la Iglesia, Naia Garcia

Zergatik ikusi? Genero fantastikoaren barruan, Euskal Herrian sekula egin diren film onenen artean dagoelako.  Gozamen hutsa iruditu zait, batez ere azken zatia. Dena den, oso “generozkoa” izateak, ikusle mota konkretu bat usatu dezakeela ere gehitu nahiko nuke, batez ere beldur-fantastikoa gustuko ez duten horiek. Gainerakooi, ez galdu!


23- It  Estados Unidos

 

Zuzendaria: Andrés Muschietti

Aktoreak: Bill Skarsgård, Jaeden Lieberher, Sophia Lillis, Finn Wolfhard, Wyatt Oleff, Jeremy Ray Taylor, Jack Dylan Grazer, Chosen Jacobs, Nicholas Hamilton, Jake Sim, Logan Thompson, Owen Teague, Jackson Robert Scott, Javier Botet, Stephen Bogaert, Stuart Hughes, Geoffrey Pounsett, Megan Charpentier, Isabelle Nelisse

Zergatik ikusi?  80. hamarkadako esentzia hori modan dagoela nabarmena da, eta “Stranger things” telesailak egin bezala -une batzuetan telesail horren bigarren zatia dirudi-, erreferentzia guzti horietaz maisuki baliatzen jakin izan dute, beldurrezko film bikain hau aurrera eramateko.


22- Get Out Estados Unidos

 

Zuzendaria: Jordan Peele

Aktoreak: Daniel Kaluuya, Allison Williams, Catherine Keener, Bradley Whitford, Betty Gabriel, Caleb Landry Jones, Lyle Brocato, Ashley LeConte Campbell, Marcus Henderson, LilRel Howery, Jeronimo Spinx, Rutherford Cravens, Keith Stanfiel

Zergatik ikusi?  Urteko onenen zerrenda ugaritan lehen postuan azaltzen den arren,  ez zait hainbesterainokoa iruditu. Interesgarriena, beldurra eta umorea uztartzea, planteatzen duen gaia ikusleari modu sotilean iristarazteko. Freskoa, polemikoa, entretenigarria eta bitxia.


21 – Blade Runner 2049 Estados Unidos

Zuzendaria:  Denis Villeneuve

Aktoreak: Ryan Gosling, Harrison Ford, Ana de Armas, Jared Leto, Sylvia Hoeks, Robin Wright, Mackenzie Davis, Carla Juri, Lennie James, Dave Bautista, Barkhad Abdi, David Dastmalchian, Hiam Abbass, Edward James Olmos, Loren Peta, Vilma Szécsi, Elarica Johnson, István Göz

Zergatik ikusi? Hau ere, uste nuena baino ahulagoa iruditu zaidan arren, era zoragarrian errodaturiko ikuskizun aparta iruditu zaidalako, teknikoki ia perfektua.


20 – Toivon tuolla puolen Finlandia

Zuzendaria: Aki Kaurismäki

Aktoreak: Kati Outinen, Tommi Korpela, Sakari Kuosmanen, Janne Hyytiäinen, Ilkka Koivula, Kaija Pakarinen, Nuppu Koivu, Tuomari Nurmio, Sherwan Haji

Zergatik ikusi?


19- A teströl és a lélekröl Hungría

Zuzendaria: Ildikó Enyedi

Aktoreak:  Morcsányi Géza, Alexandra Borbély, Ervin Nagy, Pál Mácsai, Júlia Nyakó, Tamás Jordán, Gusztáv Molnár, István Kolos, Annamária Fodor, Itala Békés, Vince Zrínyi Gál, Attila Fritz, Zoltán Schneider, Réka Tenki, Rozi Székely, István Dankó

Zergatik ikusi? Filmak eta protagonistek transmititzen duen hoztasun horren azpian, maitasun istorio bitxi, sentikor, delikatu eta ezohiko bat dagoelako. Bai kontatzen duenagatik, baina batez ere kontatzeko duen moduagatik.


18- Taeksi Woonjunsa Corea del Sur

 

Zuzendaria: Jang Hoon

Aktoreak: Song Kang-ho, Thomas Kretschmann, Hae-jin Yoo, Jun-yeol Ryu

Zergatik ikusi? Song Kang-ho-ren interpretazio bikain bati esker -beste behin- , langile-klasearen barruan sortzen diren heroi horiei buruzko omenaldi zoragarria iruditu zaidalako, ezin hobeto errodaturiko bidaia gozagarri bat.


17- The Party Reino Unido

Zuzendaria: Sally Potter

Aktoreak:  Patricia Clarkson, Bruno Ganz, Cherry Jones, Emily Mortimer, Cillian Murphy, Kristin Scott Thomas, Timothy Spall

Zergatik ikusi?  Bai gidoiaren egituragatik, kokaleku bakarra aukeratzeagatik eta bai iraupenagatik (70 minutu) film labur bat dirudi. Baina umore beltzezko istorio bikain honetan ikusi eta bizi ditzakegun biraketa narratiboak, aktore sorta bikainen erakustaldia, elkarrizketa burutsuek ezartzen duten erritmo frenetikoa  eta une guzti horiekin lortzen den umore eta dramaren arteko oreka hain gozagarria iruditu zait, urteko kuttunen artean sartu behar izan dudala.


16- You Were Never Really Here Reino Unido

Zuzendaria: Lynne Ramsay

Aktoreak: Joaquin Phoenix, Alessandro Nivola, John Doman, Judith Anna Roberts, Alex Manette, Ekaterina Samsonov

Zergatik ikusi?  Joaquin Phoenix-ek -beste behin- eskaintzen duen erakustaldiarengatik soilik merezi du filma ikustea.  Gaiarekin batera eskutik doazen musika eta atmosfera astuna ere nabarmentzekoak.


15- The Beguiled Estados Unidos

Zuzendaria: Sofia Coppola

Aktoreak: Colin Farrell, Nicole Kidman, Kirsten Dunst, Elle Fanning, Oona Laurence, Angourie Rice, Addison Riecke, Wayne Pére, Emma Howard, Matt Story

Zergatik ikusi? Sofia Coppola-k orain arte egin dituen lanen artean “klasikoena” iruditu zaidan arren, interpretazio bikainez jositako garaiko drama-thriller elegante eta iradokitzailea iruditu zaidalako.


14- The Big Sick Estados Unidos

 

Zuzendaria: Michael Showalter

Aktoreak: Kumail Nanjiani, Zoe Kazan, Holly Hunter, Ray Romano, Linda Emond, Vella Lovell, Bo Burnham, Aidy Bryant, Matty Cardarople, Adeel Akhtar, Anupam Kher, Shenaz Treasury, Kurt Braunohler, Rebecca Naomi Jones, Celeste Arias, Myra Turley

Zergatik ikusi? Benetako istorio batean oinarrituriko film hau, urteko komedia-erromantiko-dramatiko onena delako.  Oso atsegina eta erraz ikusten den horietakoa izan arren, dirudiena baino sofistikatuagoa dela ere esango nuke.


13- Mudbound Estados Unidos

 

Zuzendaria: Dee Rees

Aktoreak:  Garrett Hedlund, Carey Mulligan, Jason Clarke, Jason Mitchell, Mary J. Blige, Rob Morgan, Jonathan Banks, Kerry Cahill, Kelvin Harrison Jr., David Jensen, Lucy Faust, Rebecca Chulew, Geraldine Singer, Dylan Arnold, Jon Arthur, Henry Frost, Jason Kirkpatrick, Frankie Smith, Elizabeth Ashling

Zergatik ikusi? -beharrezko- Erritmo geldoa duen arren, aktoreen lana, argazki zuzendaritza ikusgarria, gidoi eraginkorra eta elkarrizketa mamitsuek,  pixkanaka harrapatzea lortzen duten film aparta iruditu zaidalako.


 

12- Okja Corea del Sur

 

Zuzendaria: Bong Joon-ho

Aktoreak: Ahn Seo Hyun, Tilda Swinton, Jake Gyllenhaal, Paul Dano, Devon Bostick, Lily Collins, Giancarlo Esposit

Zergatik ikusi? Netflix-en ekoizpen hau ez delako haurrei zuzenduriko eta mezu ekologikoa duen ekoizpen inuzente horietako bat.  Abentura eta akziozko film polit eta oso entretenigarria baten azpian gizarte kritika nahiko boteretsua jaurtitzeko ere balio izan baitio. Spielberg-ek maiz egin bezala, film-familiar burutsuak egin daitezkeenaren froga nabarmena. Gure garaiko E.T moduko bat.


11- War for the Planet of the Apes Estados Unidos

 

Zuzendaria:  Matt Reeves

Aktoreak: Andy Serkis, Woody Harrelson, Amiah Miller, Gabriel Chavarria, Steve Zahn, Karin Konoval, Ty Olsson, Judy Greer, Sara Canning, Devyn Dalton, Michael Adamthwaite, Aleks Paunovic, Toby Kebbell

Zergatik ikusi? Zenbat gozatu dudan tximinoen trilogia bikain honekin eta batez ere itxierarekin. Mendekuaren gaia atze-oihal gisa duela, film dramatiko, bizi, dibertigarri, hunkigarri eta ikusgarria egin baitute. Erreferentzia zinematografikoz gainezka, Apocalypse Now filmari batez ere.


10- Mother! Estados Unidos

 

Zuzendaria:  Darren Aronofsky

Aktoreak:  Jennifer Lawrence, Javier Bardem, Ed Harris, Michelle Pfeiffer, Domhnall Gleeson, Kristen Wiig, Brian Gleeson, Cristina Rosato, Marcia Jean Kurtz, Ambrosio De Luca, Hamza Haq, Anana Rydvald, Arthur Holden, Bineyam Girma, Jaa Smith-Johnson, Xiao Sun, Jovan Adepo, Eric Davis, Emily Hampshire

Zergatik ikusi?   Baso baten erdian, suak suntsitutako etxe-zahar bat egokitzen igaroko ditu egunak Jennifer Lawrencek gorpuztutako pertsonaiak. Hura baino dezente zaharragoa den idazlea , aldiz, publikoaren arreta berreskuratzen lagunduko dion liburua idazten ariko da, azken aldian ezer gutxi sortzeko gai izan bada ere. Abiapuntua hori izanik, muturrera eramandako proposamen erradikala baina era berean zoragarria iruditu zait. Gorrotatu nahi, baina zeharo maitemindu nauena, anarkia pantailaz jabetu eta esperientzia zinematografiko harrigarria eskainiz.  


 

9- Detroit Estados Unidos

 

Zuzendaria:  Kathryn Bigelow

Aktoreak: John Boyega, Algee Smith, Will Poulter, Jack Reynor, Ben O’Toole, Hannah Murray, Anthony Mackie, Jacob Latimore, Jason Mitchell, Kaitlyn Dever, John Krasinski, Darren Goldstein, Jeremy Strong, Chris Chalk, Laz Alonso, Leon G. Thomas III, Malcolm David Kelley, Joseph David-Jones, Joseph David-Jones, Ephraim Sykes, Samira Wiley, Peyton ‘Alex’ Smith, Laz Alonso, Austin Hebert

Zergatik ikusi? Oso harrituta Kathryn Bigelow zuzendariaren azken lan honekin, batez ere filmaren erdialdetik aurrera. Pelikula koral moduan hasten dena, pixkanaka “itxi” egiten da, ikuslea besotik hartu eta ezinegon ikaragarria sortzen duen kamera urduri batekin batera, 143min irauten dituen lan fisiko-klaustrofobiko bikain bat egitea lortu baitu.


8- The Killing of a Sacred Deer Reino Unido

 

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos

Aktoreak: Colin Farrell, Nicole Kidman, Barry Keoghan, Raffey Cassidy, Sunny Suljic, Alicia Silverstone, Bill Camp

Zergatik ikusi? Zuetako askok gogaituko duzuen filma dela badakit, baina niri, Yorgos Lanthimos greziarra azken urteetako zuzendari interesgarrienetarikoa iruditzen zait, eta film honekin ere, hori frogatu du. Susmoa izan dut beti, ikuslea bera, planteatzen duen esperimentu zinematografikoaren barruan sartzeko intentzioa izaten duela, eta nirekin behintzat lortu egiten du. Oraingoan, Buñuel edota Kubrick-en ukitu nabarmenak erabiliz,  naturaz gaindiko thriller psikologiko bikaina egitea lortu du.


7-  Coco Estados Unidos

 

Zuzendaria:  Lee Unkrich, Adrián Molina

Aktoreak: Animazioa

Zergatik ikusi? Koloreak, musika, zirrara eta batez ere arima duelako. Bikain beste behin Pixar faktoriakoak.


6- Nelyubov Rusia

Zuzendaria: Andrey Zvyagintsev

Aktoreak: Maryana Spivak, Aleksey Rozin, Matvey Novikov, Marina Vasilyeva, Andris Keishs, Alexey Fateev

Zergatik ikusi? Andrey Zvyagintsev zuzendaria errusiarraren lan berri hau maisulan izatetik oso gertu geratu delako. Helduen egoismoa umeen aurrean, bizitza modernoaren gogaitasun krudela medio eta erabat gaixorik dagoen erdi-goi mailako gizarte errusiarraren ispilu moduko bat osatzea lortu baitu.  Plano bakoitza ezinbestekoa bilakatzen da film honetan, enkoadraketa guztiek pisu propioa dute eta narrazio bisuala mirari txiki bat iruditu zait.


5- The Florida Project Estados Unidos

 

Zuzendaria:  Sean Baker

Aktoreak:  Willem Dafoe, Caleb Landry Jones, Macon Blair, Sandy Kane, Karren Karagulian, Lauren O’Quinn, Brooklynn Prince

Zergatik ikusi? Harribitxi koloretsu eta zoragarri baten aurrean gaudelako, zinema independentearen ukitu/estetika horretaz baliatuz, eta umeen ikuspegian kokatuz,  -ustezko- istorio  polit bat, errealitate oso gogor eta gordin bat erakusteko erabiliz. Zuzenean bihotzera iristen den horietakoa. Urteko ezinbesteko altxorra!


4- Three Billboards Outside Ebbing, Missouri Estados Unidos

 

Zuzendaria:  Martin McDonagh

Aktoreak: Frances McDormand, Woody Harrelson, Sam Rockwell, Peter Dinklage, John Hawkes, Abbie Cornish

Zergatik ikusi? Coen anaien kutsuak une oro zipriztinduriko ekoizpen hau gozamen hutsa delako. Umore beltzez bustiriko thriller honetan, Frances McDormand beste behin, aktore erraldoia dela frogatu duelako, eta bere alboan erakustaldi ho

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07