Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen dugu. Urtero bezala Euskal Herriko txoko desberdinetan ekitaldi desberdinak antolatu dira eta aurtengoan lehen aldiz Euskaraldiaren amaiera ere ospatuko dugu. 11 egun Ahobizi edo Belarriprest izan ondoren, txapa uzteko unea iritsi da.