blogak

Hitzartzen

NOLA INDARTU HAURRAK ETA GAZTEAK EUSKARAZ BIZI DAITEZEN? (I)

Heldutan euskaldun libre izatea gure esku bakarrik ez badago ere, libreago sentitzen irakats dezakegu, mugak garbiago ikusten, egoera gatazkatsuak kudeatzen eta guretzako koherente(ago)ak diren jokabideak eraikitzen. Haur eta gazteen heziketan, helduok badugu zer eskaini.

Estrategia pertsonalak garatzen lagundu behar dugu, garatzeko entrenatu eta euskaraz bizitzen ikasteko saiakeraren garrantziaz ohartu. Euskara alde batera uzten ez ikastea da kontua –beharrezko ez denean, behintzat–, eroso eusten ikastea, saiakeran baztertua ez sentitzea, baztertzaile ez sentitzea; helduok askotan sentitzen ditugun horiek sentitu gabe hezten saiatzeaz ari gara.

Haurrak eta gazteak, batzuetan, ez dira gai izaten hizkuntza beren kabuz kudeatzeko, eta pertsona eredugarriak eta portaera ereduak behar izaten dituzte,  besteak beste, gaitasunok imitazioz eta bizipenez garatuko dituztelako. Haurrek, gazteek eta helduek ikastea nahi duguna gure harremanetan transmititzen asmatzen badugu, eta portaerok harrera ona dutela erakusten badugu,  imitatzeko aukera handituKo dugu. Are gehiago gaiaz hitz egiten badugu, euren burua, besteena eta elkarren arteko  hizkuntza praktikak baloratzen erakusten badiegu.

Hizkuntza mailako inposizioei aurre egiten ikasten ez badute, talde indartsuko parte izateko tentazioa areagotuko zaie (erdarara joz), eta kontrara, hizkuntza gatazkak konpontzen jakiteak beren autoestimua indartuko du. Portaera asertiboen indartzaile izan gaitezke haurrekin eta gazteekin, duten adinaren arabera, elkarrizketa aproposak eraikitzen baditugu;  uler ditzaketen mezuak ematen badizkiegu  eta beren beharrak modu osasuntsuan asetzeko moduak proposatzen badizkiegu. Eta horretarako, erakutsi ahal izateko, helduok ere ikasi egin behar dugu, gure gaitasun sozialak garatu egin behar ditugu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07