blogak

Hitzartzen

Goliat David bihurtzen denean

Zer pentsatuko zenuke ondorengo argudioak irakurriko bazenituzke? Nor irudikatzen duzu ideia horien atzean?

“Hizkuntza bat eta bakarra erabiltzea bilatzen duen mugimenduaren kide da.”

“Hainbat hizkuntzek errepresio soziala, bere estatusaren manipulazioa, bere erabilera debekatzea bizi izan dute eta historia unibertsala adibidez josita dago. Hizkuntza errepresioa eragiteko moduak oso anitzak eta sotilak dira: hasi familian edo auzoetan egunero erabiltzera behartzetik eta eskolan hizkuntza hori irakastea debekatzen amaituz.”

Eta espainolak ingelesaren aurrean AEBtan bizi duen hizkuntza errepresioaz diharduen artikulu honetan irakurritakoak esango banizu. Goliat, egoeraren arabera, David dela konturatzea adinakoa litzateke. Zer pentsa utzi nau…

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07