blogak

Hitzak airean

Izan bidaiari, ez turista

Jakina da sortu ginen momentutik, nomadak garela gizon emakumeok. Espeziea zahartzen dioan heinean ordea, gu ''sedentario'' bilakatzen ari gara. Gure alferkeria hain da mugatzaile, non beste herrialde bat bisitatzera goazenean, ez garen hoteleko mugetatik haratago joaten, norbaitek guretzat egun osoa antolatzen ez badigu behintzat.
Nik, ordea, beste ideia bat dut bidaiatzeari dagokionean. Hegazkina hartu eta hotel bateko harrerako sofa batean botata egotea bezalako ekintza soil bat ez da bidaiatzea. Gure sedentarismoa internazionalizatzea baino ez da.
Bidaiatzea gure sustraiak nomaden erroei heldu eta ez askatzea da. Behin izan genuen izaera geldiezina gureganatzea. Gaur hemen, bihar han eta etzi, etzi ikusiko dugu.
Bidaiatzea momentuan behar duguna egitea da. Gure beharren arabera mugitzea. Askok pentsatuko dute ''turismo'' delakoa deskantsatzeko beharrak bultzatu ohi duela. Egun osoa etxean zein tabernetan pasatzen duen gizarte honek ez du deskantsu beharrik, hausnarketa beharra du eta bidaiaren kontzeptua aztertu.
Bidaiatzea lurralde batean, bertakoen ondare kulturalak gureganatu eta gure ondarearen haziak landatzea da. Bertako pasaporte edo nortasun agiririk gabe, hangoa sentitzea. Lekualdatze soil bat baino, gizarteratze prozesu bat da bidaiatzea. Tolerantzia, elkarbizitza eta fraternitatean oinarritutako gizarteratze prozesu bat.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07