blogak

Hitzak airean

Ez esan inoiz ''Yasta, zurea naiz''

''Dutxatzera nijoa, gero hitz egingo dugu''
Dutxatu eta gero...
''Yasta, zurea naiz''
A ZE KAGADA. A ZE FALLOA. A ZE HANKA SARTZEA. HANKA? ZE HANKA? LEPORAINO ERE SARTU HAIZ!
Berriro ere hire eta nire artean ari gaituk/n, eziok/n inoiz inori esan berea haizenik, ze, sinistu egingo dik, eta gorriak eta bi ikusi beharko dituk/n.
Nahikoa ez gizarteak, estatuak eta kapitalak guregan sortzen duten errepresio eta kontrolarekin eta gainera, gure gain erabakitzeko eskubidea emango diogu gure ''bikotekideari'' (kakotxa artean, bai).
Jar gaitezen situazioan: 25 urteko bikotea, gizona eta emakumearen arteko erlazioa. Bietako batek besteari, berea dela esaten dio.
Jar gaitezen situazioan: 19 urteko bikotea, gizona eta gizonaren arteko erlazioa. Bietako batek besteari, berea dela esaten dio.
Jar gaitezen situazioan: 23 urteko bikotea, emakume eta emakumearen arteko erlazioa. Bietako batek besteari, berea dela esaten dio.
Kolorea eta forma aldatuta ere ezin ulertu nola bota daiteken horrelako astakeria. Nik ere botako nuen behin edo behin, baina orain, hotzean pentsatuta, eta hura esan ondoren etorritakoak ikusita, ez da batere gomendagarria hori INOIZ, INORI esatea.
Aske izateko jaio ginela entzun izan dut sarri.
ASKATASUNA! FREEDOM! LIBERTAD!
Baina ''Zurea naiz, maitea''. Jaun andreok, utz ditzagun txorakeriak. Ez gara inorenak izateko jaio. Utopikoa den arren, aske izateko jaio ginen (hostia, polita eta dena gelditu zaik eeh). Utopikoa da, izan ere etengabeko loturak ditugu, eta lotura horiek ez apurtzeko, etengabeko kontrola. Estatuak, kapitalak zein gizarteak lotuta bizi gara, eta ezin askatu. Lotura horiek estutzen dituztenak agintariak, bankuak eta enpresariak, baina hau beste egun batean ''aztertuko'' dut.
Gaur pertsonen arteko kontrolaz hitz egin nahi baitut, ''bikotekideen'' artean dagoen kontrolaz, zehatzago izatearren. Izan ere, existitzen da, eta aurre egin behar zaio. ''Zurea naiz'' sinple bat nahikoa da batzuentzat zuen gaineko kontrol etengabea izateko, eta orduan galtzen da ''bikotekide'' kontzeptua, bikotea biren artekoa baita, hau ez da aldatuko, baino kide izateak berdinak izatea exijitzen du, eskubide berdinak izatea, maila berean egotea, bietako batek bestearen gainean agintzen badu diktadura da (kontzeptu berri bat asmatzeko asmoa nuen, baino joder, badago).
Gogorra dirudi erlazio bat ''diktadura'' bihurtu dela esateak, baina erlazio ugari dira gaur egun, tamalez, diktadura. Iraultza egitea ordea, betikoen eskuetan dago, zapalduak izaten ari direnen eskuetan. Baina hasiera batetik zure lekua zein den eta kidearen indar bera duzula erakutsi ezkero askoz hobe, iraultzak odoltsuak izan ohi dira eta, bai Ghandik zuzendutakoa ere bai.
XXI. mendean oraindik kontrol hori badago, existitzen da. Eta jasatea ez da batere xamurra, zin degizuet. Begirada hiltzaileak jasan beharra, bai zuk, eta bai zure lagunek, bai erlazioan zehar eta baita erlazioa bukatuta ere. Pisua duten begiradak, izan ere, hiltzaileek izan ohi duten begirada lasai baina gorrotoz beteak pisu handia du, errudunaren pisua.
Ez gara inorenak izateko jaio, ez gara inork kontrolatuak izateko jaio, ez gara gure ''laranja erdiarekin'' bizitzeko jaio. Bizitza bizitzeko jaio gara, errepresio gabe eta askatasun osoz, eta noizbait, inor parean jartzen baldin bazaigu ondotik pasa, erdiko hatza erakutsi eta ''Que te follen'' bat esan eta gero, jarraitu zure bidetik, zurea bait da, eta ez beste inorena, eta ez beste inork gidatutakoa.
Aske izateko ginen jaio.
Hautsi ditzagun kateak, zer arraio!
Aske izateko ginen jaio.
Ez izateko inorren basailu.
Aske izateko ginen jaio,
eta aske gara hilko!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07