blogak

Historia eta gaurkotasunaren harian

XXX bizitzeko modu bat

Europar gehienoi XXX hizkiek gaur hitz egitera natorrena ez den zerbait ekartzen digute gogora. XXX aipatzean ez dut pornografiaz hitz egin nahi. XXX esaten dudanean Straight Edge terminoari egin nahi diot erreferentzia.

Talde estatu batuar honek, drogek eragiten zuten kaltea azaleratzea zuen helburu. Minor Threat-en Straitght Edge kanta izango da benetan punkaren barruko jarrera hau ezagun egingo duena.

Straight Edge (iskina zuzena euskaraz) terminoa 1980. urtean egingo da ezagun Washingtonen Minor Threat punk taldearen bidez. Talde estatubatuar honek, drogek eragiten zuten kaltea azaleratzea zuen helburu. Minor Threat-en Straitght Edge kanta izango da punkaren barruko jarrera hau ezagun egingo duena. Drogen kontsumoaren aurkako benetako abangoardia bihurtuko da talde ipar amerikarra 70. hamarkadan.

Kantaren mezua argia zen, “ni hi bezalakoa nauk, baina egiteko gauza hobeak dizkiat, hor eseri eta burua izorratu baino, zonbiekin atera baino”.

Click here to view the embedded video.

Alkoholak eta drogek oso gogor kolpatzen zituzten hiri askotako langile auzoetan berehala zabaldu zen Minor Threat-en mezua. Garaiko punk askok bere egin zuten, eszenak bizi zuen droga menpekotasun eta dekadentziaren aurkako erreakzio moduan. Washingtongo esperientzia berehala zabaldu zen AEBtako ekialdeko kostan, jarrera berdineko taldeak etengabe hasi ziren sortzen (7 seconds Nevadan, SSD eta DYS Bostonen, Necros Michiganen…).

Mugimenduak sinbolo bezala XXX hartuko zuen. Sinbolo hau punk eszenako pub-etan adin-txikikoak identifikatzeko erabiltzen zuten tabernariek. X hori markatzen hasi ziren Straitgh Edge-aren jarraitzale helduak adin txikikoei elkartasuna adierazteaz gain argi uzteko ez zela alkoholik edo drogarik behar kontzertuetan disfrutatzeko. X bakoitzak droga desberdinekiko aurkakotasuna adierazten zuen, ez alkoholik, ez tabakorik, ez droga ilegalik. Lehen Straigth Edge mugimendu honek mezu positiboa helaraztea zuen helburu, beraien ideiak inposatu edo besteenak diskriminatzeko asmorik gabe.

176

X bakoitzak droga desberdinekiko aurkakotasuna adierazten zuen, ez alkoholik ez tabakorik ez droga ilegalik.Lehen Straigth Edge mugimendu honek mezu positiboa helaraztea zuen helburu, beraien ideiak inposatu edo besteenak diskriminatzeko asmorik gabe.

Mugimendua internazionalki 80ko hamarkadan hasiko da ezagun egiten. AEBetako mendebaldeko kostara zabaltzeaz gain, bertan eratuko dira Uniformon Choice eta Insted bezalako taldeak, Europara ere iritsiko da Larm taldearen eskutik. Hamarkada honetan izugarrizko hedapena izango du mugimenduak, Ipar Amerikako ia hiri guztietan Straight Edge eszena agertzeraino.

Hedapen eta garapenak aldaketa asko sorrarazi zituen kultura suburbanoan, jada ez zen homogeneoa izango. Straight Edge izateko modu desberdin asko sortu ziren. Jarrera erradikalagoak agertu ziren mugimenduan, jarrera positiboa alde batera utzi eta indarkeria eta diskriminazioa bultzatzen zuten taldeak geroz eta ugariagoak ziren belaunaldi berrietan. Hauetako talde batzuk muturreko jarrera erlijioso eta sektarioak hartu zituzten, ultra eskuinarekin harremanak sortu eta boneheads taldeekin kontzertuak antolatzen amaitu zuten.

monumentx4

80. hamarkadan jarrera erradikalagoak agertu ziren mugimenduan, jarrera positiboa alde batera utzi eta indarkeria eta diskriminazioa bultzatzen zuten taldeak geroz eta ugariagoak ziren belaunaldi berrietan.

Batzuk jarrera erreakzionarioetara jo bazuten ere, egon ziren eszenan berrikuntzak sartu zituztenak ere. Animalien defentsarako jarrerak garrantzi handia hartu zuen. Straight Edge-aren barruan hausnarketa indartsu bat egin ostean, kide askok drogak arbuiatzen zituzten bezala animaliengandik eratorritako edozein elikagai jateari uko egin zioten. Vegan Straight Edge mugimenduaren hastapenak ziren, gaur egun mugimenduaren korronte honek indar handia dauka.

Garai berberean Euskal Herrian genuen “no future” punk eszenak bazuen beraz alternatiba bat Itsaso Atlantikoaren bestaldean.

Click here to view the embedded video.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07