blogak

Historia eta gaurkotasunaren harian

Il derby della capitale

roma

Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko lurraldeetan derbiak futbolaren zati garrantzitsu bihurtu dira. Leku gutxitan izango du derbiak Erroman bezainbesteko oihartzuna. Erroman derbiak dena konkistatzen du, bi taldeeetako jarraitzaileek urteko egunik zoragarri edo gogorrena bezala deskribatzen dute.

Erromak derbiaz gain duen beste berezitasun bat eguneroko trafiko ilara amaigabeak dira. Irratia eguneroko kotxe ilaren kaosa jasateko ezinbesteko tresna bihurtu da erromatarrrentzat. Bertan ere derbiak leku pribilegiatua bilatu du. Partidua jokatuko den astean egun osoan zehar derbiaz hitz egiten duten  irratiek audientzia ikusgarriak izaten dituzte. Derbiaren eta futbolaren eromen kolektiboak AS Roma-ren edo SS Lazio-ren aldeko irrati kateak sortzea ekarri du.

 

1667C99CE

1927. urtean sortuko da AS Roma hiriko hiru elkarte handien baturatik.

 

Historiak Erroma mapan jarri duen moduan, Calcio-ak egin du famatua hiriburuko derbia. Bi taldeen arteko etsaitasuna beraien sorreratik dator. 1900. urtean sortuko da Societá Sportiva Lazio, Erroma eta eskualde osoko lehen kirol elkartea. Associazione Sportiva Roma 1927. urtean eratuko da Musolini diktadorearen erabaki baten anparoan. Gaur egun bi elkarteen arteko etsaitasunak bere horretan dirau.

Bi kluben sorrera prozesua

Benito Musolini eta mugimendu faxistak futbola masa mobilizatzeko armatzat zuten. Futbola gizarte italiarrean hartzen ari zen garrantzia ikusirik, Erroman futbol talde indartsu bat eratzeko asmoa azaldu zuen diktadoreak. 1900. urtetik aurrera hiriburuan eta eskualdean eratu ziren futbol eta kirol elkarte guztien elkartzea proposatu zuen buruzagi faxistak. Iparraldeko futbol taldeak lortzen ari ziren hegemoniarekin amaitzea izango zen sortu nahi zuen taldearen helburua.

 

saludo-fascista

Futbola gizarte italiarrean hartzen ari zen garrantzia ikusirik, Erroman futbol talde indartsu bat eratzeko asmoa azaldu zuen diktadoreak

 

Musoliniren batasunerako deia begi onez ikusi zuten futbol eta kirolaren ikuspegitik oraindik oso ahulak ziren Erromako elkarte askok. Baina denek ez zuten begi onez hartu diktadorearen proposamena. SS Lazio-k ezezkoa eman zion elkartzeari eta bere historia errespetatzeko eskatu zuen. Musolinik SS Lazio-k hartutako bakarkako bidea errespetatu zezan oso garrantzitsua izan zen Giorgio Vaccaro general faxistaren esku hartzea. Orduz geroztik Vaccaro jenerala sinbolo bihurtu da Lazioko tifoseria osoarentzat.

 

vccaro-8-777x437

Musolinik Laziok hartutako bakarkako bidea errespetatu zezan oso garrantzitsua izan zen Giorgio Vaccaro general faxistaren esku hartzea

 

SS Lazio jada kanpoan, 1927. urtean etorri zen AS Roma-ren sorrera, Alba Audace, SS Fortitudo-Pro Roma eta Roma F.C  kirol elkarteen elkarketatik. Gertakari honek hirian eta Lazioko eskualdean zatiketa ekarri zuen. Hiriburuan AS Roma hegemonia hartzen joan zen bezala, SS Lazio-ren zaleak landa eremuan egin ziren indartsu.

 

Gaur egungo egoera

 

SS Lazio-ren zaleak

derby-curva-nord-tifosi

Historikoki mugimendu faxistaren eta Lazioko harmailaren arteko harremana oso estua izan da, honek Lazioko jarraitzaile askoren gustukoa ez den etiketa politiko bat eman dio klubari

 

Lazioren jarraitzaileak hiriaren iparraldean kokatzen diren klase ertaineko biztanleak izan ohi dira. Aurrez esan bezala hiriburutik kanpo probintzian ere Lazioko tifosien kopurua handiagoa da. Urteen poderioz ordea bi taldeen arteko jarraitzaleen kopurua berdintzen doa eskualdean. SS Lazio Erromako zonalde dirudun batean kokatzen den Askatasunaren plazan eratu zuten klase altu eta ertaineko 10 gaztek. Orokorrean Lazioko jarraitzalea “burgesagoa” dela esan ohi da. SS Lazio-ren inguruan kontuan hartu beharreko beste ezaugarri nagusi bat, elkarteak ultraeskuin eta faxismoarekin izandako urteetako harremana da. Historikoki mugimendu faxistaren eta SS Lazio-ko harmailaren arteko harremana oso estua izan da eta honek Lazioko jarraitzaile askoren gustukoa ez den etiketa politiko bat eman dio klubari. Gaur egun Erromako mugimendu ultraeskuindarraren eta SS. Lazio-ko harmaila erradikalenaren arteko hartu emanak ukaezinak dira.

 

AS Roma-ren zaleak

Roma-Choreography

Klubak hiriko historiarekin eta sinbologiarekin lotura oso estua du, taldearen armarria hiriaren simbolo diren Otso kapitolinoak eta Romulo eta Remo bikiek osatzen dute. AS Roma-ren presentzia indartsuagoa da hirian

 

Erromaren jarraitzailea hiritarragoa da. Erromaren partiduetan olinpikoa betetzen duten romanisten gehiengoa hiriko langile auzoetatik dator. Erromaren zonalde historikoa ere romanisten feudoa da. AS Roma beraz jatorri xumeagoa duten erromatarren taldea izango da orokorrean. Klubak hiriko historiarekin eta sinbologiarekin lotura oso estua du. Taldearen armarria hiriaren sinbolo diren Otso Kapitolinoak eta Romulo eta Remo bikiek osatzen dute. Kaleetan beraz AS Roma-ren presentzia nabarmenagoa da. Sinbologiaz gain, Erroman futbolaren atmosferan beti ageri den beste pertsonaia Francesco Totti jokalaria da.“Il capitano” bezala ezagutua, 39 urterekin taldeko kapitaina eta hiriko futbolaren irudia da gaur egun.

Erromako derbia bezalako partiduek demostratzen dute badela oraindik erromantizismorik futbolean. Globalizazioak eta kapitalak jandako kirolean ere bada oraindik sentimendu eta koloreekiko maitasunetik jolastu, sufritu eta disfrutatzen duenik.

Derbia jokatu aurreko egunetan, oso ohikoa izaten da bi taldeek giroa berotzeko spot desberdinak egitea. Hemen AS Roma-k 2013. urtean eginikoa.

Click here to view the embedded video.

Click here to view the embedded video.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07