blogak

Historia eta gaurkotasunaren harian

HIRU AMESLARI BORROKA BAKARRA

Aste batzuk igaro dira Kurdistango herriak Newroz eguna ospatu zuela. Kurdistango kondairaren arabera herri kurduak tiranoa garaitu zuenekoa ospatzen da. Martxoaren 21ean ospatzen den festan herriaren aldarriak udaberriaren etorrerarekin uztartzen dira. Kolore ugariko arropez jantzitako emakumeen dantza eta oihuek herriaren indarra sinbolizatzeaz gain zorionari eta esperantzari deiadar egiten diote.

Martxoaren 21ean ospatzen den festan herriaren aldarriak udaberriaren etorrerarekin uztartzen dira

Aldarrikapen guzti horien artean, espetxean dagoen  Abdullah Öcalan politikari kurduaren milaka argazki ikusteko aukera izaten dugu. Iberiar penintsulan gertatzen den modu berean Anatoliako penintsulan ere nazio zapalduen aldeko herrigintzan eta politikagintzan aritzeak espetxera eraman zaitzake. Estatuak jazarritako militante asko sinbolo edo martir bihurtu ohi dira. Militante horien artean kokatu behar dugu Abdullah Öcalan. Gaur egun Turkiako Imrali uhartean dagoen espetxe batean jarraitzen du bakarturik.

Badira beti ordea argazki eta sinbolismoaren olatu handian murgiltzen ez diren militanteak. Egunero isilean eta deserrian bada ere herria egiten duten militanteak. Gaurkoan Kurdistango herriari arnasa eta bidea erakutsi zien 3 emakume ekarri nahi ditut gogora. 2013ko Urtarrilaren 9an Parisen hil zituzten. Berehala bete ziren hiriburu askotako plazak Fidan, Leyla eta Sakineren hilketak gaitzetsi eta justizia eskatzeko.

Sakine Cansiz

Sakine Turkiaren menpe dagoen Kurdistango Dersim hirian jaio zen. Dersim hiria erresistentzia kurduaren azken gotorlekuetako bat izan zen. 1939. urtean armada Turkiarraren eraso gogor batek 13.160 pertsona erail eta beste 11.000 pertsona hiria uztera behartu zituen.

Sakine gainera erlijio alebia praktikatzen zuen familia batean jaio zen. Fede mota hau ere gogor jazartzen zuen gobernu turkiarrak. Sakinek zapaldua izateko arrazoi gehiegi zituen garaiko Turkia hartan, hau dena gutxi balitz emakumea zen gizonek kontrolatutariko munduan.

Sakinek konpromisoz beteriko erabakia hartu zuen, zailtasun guztien gainetik militantzia politikoari ekin zion. Bera izan zen (PKK) Kurdistango Alderdi Langilearen sortzaileetako bat. Gaur egun hainbesteko garrantzia duten emakume gerrillari kurduen lehen partaideetako bat ere izan zen. Diyarbakirreko kartzelan tortura bortitzak jasandakoa.

Fidan Dogan

Bera ere kurdu alebia eta emakumea zen. 9 urte zituela Frantziara emigratu zuen familiarekin. 17 urterekin hasi zuen bere militantzia politikoa Abdullah Öcalan atxilotua izan ostean. Lan diplomatiko izugarria burutu zuen herri kurduaren borroka ezagutu zedin, baita gatazkak eragindako preso politikoen aldeko eskubideen borrokan ere.

Leyla Soymelez

Txiki txikitatik gatazkak erabat baldintzaturiko emakumea izan zen Leyla. Mersin hirian errefuxiatu zen familiarekin armada turkiarrak bere sorterria zen Lice hiria erre ostean. 10 urterekin Alemaniako Halle hirira emigratu zuen. 19 urterekin hasi zuen kurduen gazte erakundean bere jarduera 2003an eraila izan zen arte.

Horregatik hil zituzten, dena aurka zuten inurri erraldoiak zirelako, herria oinarrian dena aldatu nahi zuten emakume ameslariak zirelako.

Kataluniako Gatamaula elkarte feministak katalanera itzuliriko bideo labur honek ondo azaltzen du 3 militanteen ibilbide historikoa.

Click here to view the embedded video.

 

 

 

 

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07