blogak

Historia eta gaurkotasunaren harian

Badator Thinking Football Film Festival

curva SUD Roma-Napoli 80 001

Futbolaren maitaleok zita garrantzitsua dugu Bilbon. Astelehenean hasiko da azken urteotan ohitura bihurtu den Thinking Football Film festibala, Athletic Club Fundazioak eta BBK-ak antolatuta. Zinema jaialdian, futbola oinarrian duten hainbat film ikusteko parada izango dugu. Futbola hogeitabi jokalari baloiaren atzetik ikustea edo sentitzea baina gauza handiagoa dela erakutsi nahi duten hainbat film eta dokumental egongo dira ikusgai.

Aurtengoa ere futbolaren atmosferan sartzeko egitarau bikaina da. Thinking Football Film festibalak futbola ulertzeko mila ikuspegi desberdin eskainiko dizkigu. Kirol honen inguruan sortu izan diren gertakari aipagarrienetako batzuk ezagutzeko ere aprobetxa dezakegu. Futbolaren gaur egungo kanonetatik urruntzeko bide bat irekitzen dute bertan ikusgai izango ditugun lan batzuk. Eskaintza oparo horretan interesgarriak iruditu zaizkidan lan batzuk ekarri ditut blogera.

 

Batzuk aipatzearren:

 

“Padres hooligans”

cftv16019

“Padres hooligans” azken urte hauetan futbolaren inguruan sortu den arazo handienetako bat lantzen duen laburmetraila da. Partidak irabazi behar horretan gurasoek bultzatzen duten muturreko konpetibitatearen inguruko hausnarketa lan bat da Alba Gómez, Alba Cid eta Sarah Zelich-ek zuzendurikoa.

 

“I believe in miracles”

2D4CAC7900000578-3268760-_I_Believe_in_Miracles_was_created_to_document_the_success_of_le-a-3_1444640173479

Brian Clough entrenatzaile mitikoak bigarren mailan zegoen Nottingham Forest taldea hartu, eta Europako Koparen txapeldun nola egiten duen azaltzen du. Mirari baten istorioa eta historia da I believe in Miracles.

 

“Le Terrain”

le-terrain-magnifique-documentaire-sur-de-jeunes-footeux-d-aubervilliers,M153437

Frantziako langile auzo eta gettoetan futbolak aurrera jarraitzeko duen garrantziaren inguruan hausnartzen du Agnès eta Xabi Molia-k zuzenduriko filmak.

Futbola eta gizartea binomioaren inguruan hausnartu eta gozatzeko aukera paregabea beraz aste honetan Bilbon. Ez galdu aukera!

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07