blogak

High Alaitasuna, Poesia eta prozac

Zinema-noema: Europa, gatazkak eta musika

“Noema” hitza Greziako νόημα-tik dator eta “pentsamendua” edo “ustea” esan nahi du. Zinemaldiaren aurrean, zer pentsatzen dugu zinemaz? Galdera horren bueltan, San Telmo Museoarekin elkarlanean, hirugarrenez Zinema-noema elkarrizketa zikloa abiatu dugu. Asmoa da zinemazale bai baina zinemagile ez diren hiru lagunekin zinemaz aritzea, beren esperientziatik abiaturik, hiru solasaldietan.

Joserra Senperena, Amaia Zubiria eta Anari-rekin zinemaz eta musikaz hitz egingo dugu @SanTelmoMuseo

Joserra Senperena, Amaia Zubiria eta Anari-rekin zinemaz eta musikaz hitz egingo dugu @SanTelmoMuseo

Lehenengo mahai inguruan Europari buruz jardungo dute hainbat filosofoek; 2. elkarrizketan, gatazkeei buruz arituko dira kazetariak eta dokumentala egileak; bestek beste Amaia Merino, Asier ETA biok filmaren egileetako bat. Hirugarrenean musika izango dugu hizpide, Anari, Joserra Senperena eta Amaia Zubiria-rekin. Akordeak, adostasunak eta desadostasunak, eskarmentu pertsonala, ikusitako filmak, egindako kantuak eta moldaketak, entzundako soinu bandak, edo entzun nahiko genituzkeenak: dena zakuan sartuta, ziur nago solasaldi interesgarriak izango direla.

@SanTelmoMuseo

@SanTelmoMuseo

Datorren ostegunean bertan ere, Alberto Iglesias musika konpositore donostiarrak emanaldi berezia eskainiko digu pianoan. Alboan izango du José María Benítez, ekoizle diskografikoa eta Quartet Records zigilu independentearen zuzendaria, jatorrizko soinu bandak ekoitzi eta banatzen espezializatuta. Solasaldi guztiak dira doakoak, baina azken honetan, aforoa dela eta, gonbidapena aurretik eskuratu behar da. Gonbidapenak museoko leihatilan jaso ahal izango dira egunean bertan, 10:00etatik aurrera.

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07